Asteburu hau kargaute dator gaztetxean. Bariku iluntzen "Soy tan feliz que apenas puedo rspirar" antzerkia izango dogu, umorez eta ironiaz beteriko lan. Hurrengo egunean, zapatuen, Zumeltzarako bizikleta martxa tradizionala ospatuko dogu beste behin be. Animau ta erdu gaztetxera!
Aupa lagunok! Honezkero jakingo dozuenez, milaka amets norabide bakarra kantean bersiño barrie dekogu Larregiko lagunen eskutik. Oingoan kolaboraziño berezi ta guzti; Amaiurreko Naroa ta KOPeko Juanra. Eskerrikasko danori!!
Bariku honetan, maiatzak 13, LARREGI musika taldeko lagunek maketa lehiaketa irabazteko jaso duten babesa eskertzeko afaritxoa prestatuko digute. Beraz, badakizue, bariku honetan; 20:00etan asanblada eta gero... jatekoa + edatekoa + sorpresa!!!
Bariku honetan, maiatzak 6, kontzertu berezia izango dogu gaztetxean. Feiz No Mor taldea hain zuzen be, talde honek Faith No More talde mitikoari tributua egiten dio. Galdu ezin dozun kontzertua!!!
Hemen dekozue Independentistak sareak Gorbaien grabauriko bideoa, bertan Aberri Egunerako deialdie iten da.
Dakizuen moduen, Korrika lehengo eguenean hasi zen Trebiñon eta datorren domekan amaitan da Donostin. Lemoatik datorren zapatuen, Apirilak 16, paseko da goizeko 5:00ak inguruen. Betiko moduen gaztetxeak kilometro bat erosi dau eta aurten non stop inguruen toketan da. Nahiz ta oso ordu txarra izin ia jentea animetan dan korrika apur bet iten eta gero danontzako txokolate bero beroa egongo da gosaltako. Baina hemen ez da amaitu asteburue, gauen Piruloko lagunek umore apur bet ekarriko daurie gaztetxera. Kontzertuen batzean dan dirua Saharantzat izingo da eta seguro betiko katxondeoa eta umore...
Gerra Zibileko bonbardeo faxisten argazki barriek topau dituez Italiako artxibo militarran baten. Abioietatik hartutako argazkiek dire, Bizkaiko hainbet herritakoak. Lemoakoa be badau, ta San Inazio ipinten dauen arren argi ikusten da Tallerreta auzoa dala. Hemen dekozuez: http://sustatu.com/1301514106
Dakizuen lez, martxoaren 12en Durangalde, Lemoa ta inguruetako gaztetxe ta gazte asanbladak batu ginen Karabien urteroko jaie ospatako. Lipduba ta guzti grabau ginun!
Dakizuen lez, Larregi euskadi gazteako maketa lehiaketako finalera heldu da, eta emisora horreri aprezio handiegirik ez dekotzegun arren, Larregik merezi dau aukera hau aprobetxetea ta gure babesa. Horregaitik, hemen dekozue botetako enlazea: http://www.eitb.com/gaztea/maketa-lehiaketa/ Aupa zuek!!!
Datorren martxoaren 25ean emankizun berezie eukingo dogu gaztetxean, IGO GORA izeneko emanaldian musika, soinuak, poesia, ehundurak... nahastuko dira. Korrika Kulturalaren programazioarekin bat eginez antolatu dogu. 20:00etan.
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?