LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Hain hedaturik dagoen talibanismo futboleroak harriketarrok ere kolpatu gaitu zoritxarrez. Hori dela eta, urtarrilaren 5eko Stankeik Band atzeratu egin behar izan dugu, ondorioz kontzertua 00:00etan hasiko da. Bertan ikusiko gara!!


” –Zure iragan denbora berpizteko bidaiatzen al duzu? –galdetu zion Kublai Jan Handiak Tartaroen Enperadoreak Marco Polori, merkatari eta esploratzaile veneziarrari. Galdera beste era honetara ere egin zitekeen: Zure etorkizuna topatzeko bidaiatzen al duzu?   Eta Marcoren erantzuna: –Beste aldea ispilu negatibo bat da. Bidaiariak inoiz eskuratu eta eskuratuko ez duen guztiaz jabetzen denean soilik bereganatzen du berea den apur hori.”   Hiri ikusezinak eleberrian Italo Calvinok mundu ezinezkoak eta ezin errealagoak asmatzen ditu. Liburu liluragarri honen irakurketa berri bakoit...


Herenegun Nicoren lagun baten lagunak milonga batera joateko gonbitea luzatu zidan, pozik onartu nuen. Egia esateko, dantza egiteko baino txurroa txokolatean bustitzeko gogo gehiago nuela aitortu behar dut, neska panpoxa baita Nicoren lagunaren laguna... Atzo iluntzeko hamarretarako Carlos Gardel metro estazioan lotu genuen hitzordua. Eta han azaldu zen, soineko gorri arin batez jantzia, ederra, liraina, bai horixe. Arropa airoso hura bere titiek eusten zutela zirudien, bularretakorik ez zeramala agerikoa zen, eta atzetik begiratzen nionean bere ipurdiaren fintasunak eta xalotasunak kuleror...


“Zer antzekotasun dute futbolak eta Jaungoikoak? Ba, sinestun mordo batek dieten debozioan, eta beste hainbeste intelektualek dieten mesfidantzan”. Eduardo Galeano.   Hemen itzuli dizkizuedan testuak Nuestra Cultura aldizkarian azaldu ziren pasa den uztaileko alean, aldizkariaren 5garren zenbakian.   “…Futbola argentinarren nortasuna osatzen duen eta ondo sustraituta dagoen elementu bat da, elementu kultural sendo bat. Hemen jendea futbolarekin jaio eta hazten da, eta kirol joko hau disfrutatzen ez duenak ba berarekin  bizitzen ikasten du. Beste edozein pasio bezala, futbo...


            Norbaiti interesatzen bazaio, gaur hona ekarri dudana Buenos Airesen ezagutu nuen gazte venezuelar batek bere web orrian (surversion.wordpress.com) eskegitako idazlan bat da. Lagun hau ekonomialaria da, eta bere ziber-txokoan gaurkotasun handiko gaien inguruan ikuspegi zorrotz batez artikulu benetan interesgarriak jorratzen ditu. Honako idazlan hau, Guaicaipuro Cuatémoc kazikeak Amerikaren aurkikuntzaren bostgarren mendeurrenean Europar Erkidegoko estatu-buruen aurrean eman zuen hitzaldiaren zati bat da. Honako hau hirugarre...


            Bi hilabete pasata daramatzat Argentinako iparraldetik eta mendebaldetik bidaiatzen, paisaia idor bezain ederretan murgiltzen, jende langile bezain borrokalaria ezagutzen, behartsu bezain eskuzabala. Emozioz betetako ibilbidea izan da, ahaztezina, zoragarria, transzendentala... Batez ere nekazari txikien komunitateak bisitatu ditut, eta hemendik atari honetatik talde hauen aldarrikapenen hauspo nahiko nuke izan. Antolatzen dituzten erakundeen ezaugarriak partikularrak dira probintzia batetik bestera, baina oihukatzen duten l...


Aupa! Esandako moduen hementxe dekozue programaziño guztie, ta azpien aurtengo hamabostaldireko gure aldarrikapen manifestue.   Abenduak 18 18:00: Gaztetxeko DVDaren aurkezpena eta luntxa. Ondoren poteoa. 22:30: Kontzertua: AMAIUR   Abenduak 19 19:30: Hitzaldia. Miguel Rodriguez, Peruko Sagrada Familia komunitateko zuzendaria. Ume eta gazteen hegoameriketako komunitaterik garrantzitsuena da.   Abenduak 21 12:00: Umeentzako ikuskizuna Lemoako Eskolan, KOBLAKARI taldearen eskutik.   Abenduak 23 19:30: Liburu aurkezpena; “La Maza y la Cantera; euskal gazteria, errepresioa e...


Aupa lagunok! Urtero lez, badator Karabiko hamabostaldie, ta aurten be hainbet ekintza prestau doguz gustu guztietarako. Aurrerapen moduen, hemen dekozue kartela:


Datorren abenduaren 16an "Sendabelarren erabilera tradizionala Arratian" hitzaldia antolatu du Arratia Bizirik taldeak Igorreko Kultur Etxean. Hitzaldia 19:30etan hasiko da. Ohituretatik asko ikasi dezakegulako, erdu!


“Gure hipotesia honako hau da: kapitalismo mediatikoa krisian dago. Eraldaketa teknologiko, sozial eta politikoen abiadurak komunikazio bide komertzialak oso modu bortitzean mutatzera behartu ditu, eta garai dekadente batean aurkitzen dira egun, Gutenbergekin hasi eta akaso gaur bertan bukatzear dagoen garai batean. Trantsizio honek komunikazio tresna humanoagoak eraikitzeko aukera ematen digu. Muga, amesteko eta egiteko gai garen hori. Helburua, komunikazioaren zentzua berreskuratzea, harremanetan sartzea. Asko dugu gure alde. Errealitatea deitzen dugun hori berrikuntzen ‘big bang’ indarts...