Hamabostaldiko programaziñoa eta manifestua

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2010-12-13 20:52
13

Aupa! Esandako moduen hementxe dekozue programaziño guztie, ta azpien aurtengo hamabostaldireko gure aldarrikapen manifestue.

Abenduak 18

18:00: Gaztetxeko DVDaren aurkezpena eta luntxa. Ondoren poteoa.

22:30: Kontzertua: AMAIUR

Abenduak 19

19:30: Hitzaldia. Miguel Rodriguez, Peruko Sagrada Familia komunitateko zuzendaria. Ume eta gazteen hegoameriketako komunitaterik garrantzitsuena da.

Abenduak 21

12:00: Umeentzako ikuskizuna Lemoako Eskolan, KOBLAKARI taldearen eskutik.

Abenduak 23

19:30: Liburu aurkezpena; “La Maza y la Cantera; euskal gazteria, errepresioa eta elkartasuna”. (Julen Arzuaga)

Abenduak 24

19:00: Badator OLENTZERO gaztetxera…eta falta direnak etxera!!

Abenduak 25

22:00: Kontzertua: Tres41 + ALERTA

Abenduak 27

20:00: ANTZERKIA; “El exilio de tus seres de PVC”.  Katastrofen Antzerki Taldea.

Abenduak 29

19:30: Pintxo Lehiaketako plateren aurkezpena. Ondoren bideoa; “Euskal Herrian Euskaraz, 30 urte”

Abenduak 31

11:00: Futbol partidu tradizionala, Arlonagusian.

Urtarrilak 2

20:00: Bideoa: “Kukutza Gaztetxea” (Bilbo)

Urtarrilak 5

22:00: Kontzertua: STANKEIK BAND  (Harriketarrok kantari!!) + DJ

Urtarrilak 7

23:00: KARABIE FM. Irrati-antzerki ikuskizuna zuzenean.

Bagatoz gaztexekook beste behin ere herri hau piztera, hamarkada bat baino gehiago daramagu horretan eta ondo dakigu zertaz ari garen.

Ondo dakigu zenbat kostatzen den kultura eta mugimendu herritarra bultzatzea, baina badakigu zein aberasgarria den ere, horregatik jarraitzen dugu sistemak eskaintzen digunari alternatibak sortzen.

Partehartze zuzena, erabakitzeko aukera, eginez ikastea, elkarlana, elkar ezagutza, jarrera kritikoa, autogestioa… hauek dira gure oinarriak, eta irakurtzen ari zaren programazio hau egitea posible dela erakusten duena.

Guzti honegatik, eta jakinik Lemoako Kultur Etxearen proiektua martxan dagoela, proiektua herritar eta eragile guztion parte hartzearekin burutu behar dela aldarrikatzen dugu. Kulturak herriaren oinarrietako bat izan behar duela argi daukagu, horregatik eskatzen dugu proiektu hau aurrera eramateko batzorde herritarra sortzea. Denok daukagulako zeresana, herritik eta herriarentzat egin behar direlako gauzak.

2010-12-14 05:38 #1

Gazteria bizirik dago, eta emoten dan pauso bakoitzak demostretan dau hori... Karabiko afitxak ikustea plazer bat da beti... Oso ondo pasatu, ta goiari eutsi... Txiki.

s ta b

s ta b 2010-12-14 17:51 #2

Aupa txiki!!!! Gutzako be plazer bat da hor zauzela jakitea, ta gure ohiartzune horraino ailegetan dala ikustea. Zu, ta noz zatoz honantza ba??? es ke segun noz zatozen, ba irrati gure programan galdera batzuk erantzun behakozuz iwal... je, je!

herriko bat

herriko bat 2010-12-15 09:59 #3

"HERRITIK,HERRIARENTZAT" Oso lema aproposa bizi garen herrireko.Udaletxeak eskeintzen dauzen ekintza kulturalak bakarrik kunpliduteko egiten dauz eta ez beharrizan bat ikusten dauelako

ekinean......

ekinean...... 2010-12-15 16:42 #4

Ba bai!!
Aurten be hamabostaldi kultural interesgarri eta txukun bet prestetea lortu dau asanbladak.
Hori asanbladako kideak iten daurien lanari esker da... horren ondorioa, horren fruitue!!!
Beharrak ez dire amaitu, ondino asko dau prestetako, antolatuteko, txukunduteko,... beraz animau eta gaztetxetik pasau.... in gure dan lekuen beti dau zeozer iteko eta!!!!

Ekinean gozatuz.....

lapikozale

lapikozale 2010-12-15 17:21 #5

Ba nik bazkari edo afari potente bat botaten dot faltan...ostean ederto barriro be.

iepala.....

iepala..... 2010-12-15 19:00 #6

Zuk bai zuk arrazoia?? Oin dala zenbet ez dala bazkari bet in? ( jaietakoa kendute klaro).

Ni be horren alde nau!!!!

BAZKARIE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

nobita

nobita 2010-12-16 15:38 #7

Programa polite!! Aupa zuek! Bertan ikusiko gara!

autogestioa

autogestioa 2010-12-16 17:17 #8

Ei peña!!! apuntau turnoatan falta barik eh!!! zozketa barikuko batzarrean

sarean

sarean 2010-12-17 11:13 #9

Aupa peñuki!! Ba gure hamabostaldie sarean zehar hedatuz doa txiri-txiri... Oingoan TOPATU gazte atarian agertu gara: http://topatu.info/blog/2010/12/16/hamabostaldi-kulturala-lemoako-gaztetxean/

eskolan....

eskolan.... 2010-12-21 09:18 #10

Ederto hasi de hamabostaldi kulturala!!

Bideoan aurkezpenean uleak be punten.... barriro urteurrenean bizi ginuzen emozino eta bizipenak sentitan!!

Eta Amaiur!!! ba ederto......... dantzaldi batzuk bota ginuzen, momentu politek be bizi izin ginuzen.........

Hasteko, ezin hobea!!!!

Animo karabie!!

2010-12-21 10:26 #11

Animo bai!!

Ia Hamabostaldi guztien zehar lehenengo egunean aukin gindun indar bardinegaz jarraituten dogun, edo gehiagogaz; ondio hamabostaldie luzea da ta!!!

musikazalea

musikazalea 2010-12-21 12:25 #12

Ederto hasi da hamabostaldie la ostia!!!!!!!!!

Amaiurren kontzertuen uleak bai punten!!!!!!!!
musika eta emozioak nahasten direan koktel oso onak urtetan direz eta zapatukoa holango bat izan zen!!!!!!!!
Eskerrik asko Amaiur!!!!!!1
eta aurrera bolie harriketarrak!!!!!!

sarean

sarean 2010-12-23 11:51 #13

Ondiño egun asko dekuz aurretik, ta batzuk sano potenteak, asi ke gorde inderran batzuk eh, tiritan segidu behogu ta...

Utzi iruzkina: