ARRATIA BIZIRIK taldeko lagunek bidalitako mezua daukazue hemen: AHTaren beharrak asetzeko, goi tentsioko linea bat jarriko dute Bizkaian eta Gipuzkoan. 72 kilometro pasatxoko sarea egin nahi du REEk Gueñes eta Ezkio-Itsaso artean; 400 kilowatteko ahalmena izango du . Bizkaiko mendebaldetik Gipuzkoako erdialderaino, goi tentsioko argindar linea bat eraikitzeko baimena eskatu du REE Red Electrica Española enpresak. 72 kilometro pasatxoko bidea izango da Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) lotuko dituena. Lineak zeharkatuko lituzkeen herrien artean Arrigorriaga, Ugao, Zeberio, Gald...
Urtero lez, datorren barikuen ihauteri jaia eingo dogu Karabien. Gaue Akerbeltz taldeak girotuko dau 22tatik aurrera. Animau eta erdu MOZORROTUTE!!!
Durangaldeko ta Lemoako gaztetxe ta gazte asanbladen koordinadorako jaia Lemoara dator aurten. Programa oparoa prestatzen ari gara, oraingoz, hemen daukazue kartela...
Hartu bost minutu bideo honik ikusteko, argudioz, ingenioz eta umorez betetako bideoak dire, azken urteotako emigrazioan kontukoak. Gero debatea eingu danok ikusten badogu gure artean...
Datorren otsailaren 19an, zapatua, kontzertua eukingo dogu karabie gaztetxean gaueko 22:00etatik aurrera. Rat-zinger eta Macarrada taldeakaz. http://www.myspace.com/ratzingerbilbao http://www.macarrada.com
Otsailaren 11an Info7 proiektuaren inguruko batzar informatiboa eukingo dogu Lemoan, 19:00etan jubilatuen ganeko aretoan. Ez ahizti ontxedanik aukerea dekozuela info7 internet bidez ( www.info7.com ) edo uhinetan entzuteko (102.3 fm). Animau ta hurreratu!
Bariku honetan, urtarrilak 28, Saharari buruzko hitzaldia eukingo dogu gaztetxean arrastiko 19:00etan. "Menditik Desertura" ekimenaren eskutik Saharako Maratoia eta eskola berriaren proiektua izango doguz hizpide. Animau ta erdu zeu be!
Aurten be ez dotsegu hutsik egingo gure Karabi zaharreko ziteari, eta zapatu honetan, urtarrilak 22, ospatuko dogu. Halan ta be, egune Galdakon hasiko dogu, bertan egingo dan turnokako konzentrazioan parte hartuz. "Krisia, pentsioak, AHT... Nora doa gure dirua?", horixe aldarrikapena. Bueltan Karabire igongo dogu eta bertan zeozer jan, tiragomas txapelketa mitikoaren beste edizio bat burutu eta famili argazkia aterako dogu bueltako bideari ekin orduko. Autogestioa eta borroka!
Hamabostaldi kulturala Lemoako Gaztetxean, eta honen barruan, Stankeik Band-en boskarren kontzertua (urtean bat egiten da). Klasiko bat gabon inguruko eskaintza kulturalean. Gure rock´n´rolla, geuk antolatutakoa, zuzenean giro ezinhobean. Herri eta inguruko musikariek osatutako banda osatu (kitarra, baxu eta bateria), eta jenteari bere kanta kutun bat kantatzeko aukera emotea, zuzenean. Kultura herritik herrira. Ekimen autojestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasatu, entsaio pare bat eta oholtzara! Egitasmo honetan ezinbestekoak doguz musika...
Joan jaku beste Hamabostaldi Kultural bat Karabie gaztetxean, eta ondiño balorazio sakonik in ez dogun arren, zapore gozoa gelditu jaku harriketarrori. Ekintza guztiek urten deurie aurrera eta orokorrean partehartze polite lortu dogu beste behin be. Aurrerau ekarriko doguz blogera argazki, kronika ta gauzetxu gehau, baia bitartean hemen doatzuez ediziño honetako argazki batzuk:
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?