Stankeik V, Kronika

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2011-01-10 18:57
6

Hamabostaldi kulturala Lemoako Gaztetxean, eta honen barruan, Stankeik Band-en boskarren kontzertua (urtean bat egiten da). Klasiko bat gabon inguruko eskaintza kulturalean. Gure rock´n´rolla, geuk antolatutakoa, zuzenean giro ezinhobean. Herri eta inguruko musikariek osatutako banda osatu (kitarra, baxu eta bateria), eta jenteari bere kanta kutun bat kantatzeko aukera emotea, zuzenean. Kultura herritik herrira. Ekimen autojestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasatu, entsaio pare bat eta oholtzara!

Egitasmo honetan ezinbestekoak doguz musikari sufrituak, kantaririk esijenteenaren eskariak asetu behar dabezanak. Honeek izan dira aurtengoan honetan ibili direanak:

Jokin (gitarra), Kristales (gitarra), Jon Tauki (baterie), Arrese (baterie), Raula (baterie), Barrene (bajue), Iñigo Santos (bajue), Unai Uriarte (bajue), Unai Santos (gitarra), Endika (gitarra).

Stankeink-eko beste klasiko bat aurkezlea da. Maite ibili zan, salerosa, betiko moduan. Eta kantatu be egin eban, prezio berean.

Eta orain, kontzertuaren kredituak-edo, kronikaren ordez. Bakotxak zer egin eban eta argazki desbardinak, danon gozagarri eta “komentagarri”.

La Polla “Ya no quiero ser yo”

Ibai Undu eta Eñaut. Evaristoren itzala luzea da eta egungo gazteenetara heltzean da.

eñaut undu

Berri txarrak “Sols el poble salva al poble”

Laura eta Idoia. Gero eta neska gehiago ausartzen dira lehenago osoki gizonezkoena zan espazio batean parte hartzen. Mugak hautsi, horixe da bidea.

idoia laura

Danba “Atzo lez nazkatuta”

Beterano bat eta punki bat tabakoaren legea egin dabenari eskainitako kantuan: Kepa eta Urtikaria. Autodestrukzioaren kronika.

urtikepa

Ramones “Tomorrow she goes away”

Raulan esku. Klasikoak beti klasiko. Stankeink-en boskarrenean ezin zirean ramoneak faltatu. Ziztu bizian.

raula

Siniestro Total “Bailaré sobre tu tumba”

Alderik ganberroena erakutsi eben Billy eta Ioritzek, korbata eta guzti, fraka laburretan joan arren.

ioritz billi1 ioritz billi2

KOP “No te rindas”

Erritmo astunak borrokarako deia lagunduz. Eutsi! Barrene Txiki eta Ruslan arduratu zirean honetaz.

bidean galduta

Deabruak Teilatuetan “Gaur euria egin du”

Miren, kitarra eta guzti. Kontzertu osoko momenturik poperoena.

miren

Berri Txarrak “Breaking the law”

Larregiren eskutik. Eta gero esango da bertako taldeak mailarik ez daukiela…

Habeas Corpus “Desde que el mundo es mundo”

Barrene eta Oier. Potente-potente. Gordin-gordin.

barrene oier

Extremoduro “Ama, ama, ama y ensancha el alma”

Iraia eta Silba. Momentu poetikoena, itotzen gaituzten kateak eten daiguzan. Bihotz eta buruak askatu!

iraia silba

Gatibu “Zeu, zeu, zeu”

“Hit” euskaldun peto-pteoa. Hirukotearen arduratu zan ahotsakaz, Silba eta Magu, Maite aurkezlearen laguntasunagaz. Alexen imitadore itzelak dauz inguruan, bai horixe!

magu

Eta lehenengo hamaika kantuen deskargaren ostean, “atseden” laburra. Eta jarraian, azken ziegaraino heldu zan preso polikoekiko alkartarsun mezua. Saioa eta Izaskunek ekarri euskuen. Urtarrilaren 8an “Egin dezagun urratsa” Bilbon eta ekar ditzagun herrira! Governors-en “Kristal kolpatuak”, Hatortxu-rockeko kantua.

izas saioa

Azken aurrekoa, Stankeink-eko kontzertuetan klasiko bihurtu dan kantua, Eskorbuto-ren “Os engañan”, Jonek kantauta. Egia berdaderoak. Gogorrak.

ion

Eta onena amaieran klaro, interpretazino korala eta popularra, inguruetako herrietarako oholtzarako konbite esplizitoa eginda. Danak gora! Eta kantua, zelan ez, Gaztetxearen 10. Urteurrenekoa: “Milaka amets norabide bakarra”.

azkena

Kontzertu itzela, ekimen ezinbestekoa, kreatibititatea eta ondo pasateko gogoak ederto uztartu dauzana. Gaztetxearen eta Asanbladaren filosofiagaz bat egiten dauana: Urtez urte, autogestioa eta irudimena. Eta gainera ondo pasatu.

Boskarren Stankeik-en ostean gogotsu egoan jentea, erregeen erregalua etxoten edo, eta gaua luzea izan zan. Baina hori, beste kontu bat da…

Nor izingo naz ba?eskola orduen interneten idazten....

Nor izingo naz ba?eskola orduen interneten idazten.... 2011-01-11 15:10 #1

Jope!!!  ze ondo egon zan ta urtero urtero gero ta nibel geaugez igoten da jentea gora. Baia datorren urterako.... q se preparen ze "bateriek" prometidute kantetan urtengo naz. Tapoaiak, euro erdien sarreran salgai!!!!!! Kristalino hasi ensaietan ia!!!!!!!!!!!AUPA AKELARRE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Neu neu neu...

Neu neu neu... 2011-01-11 16:15 #2

Ahaztezina!!! Gero eta kalidade handiagoa dau gaztetxean!!! Autobus bet lapurtu eta goazen jiran!!!... Noizko gaztetxeko diskoa??... Txima falta zan han baia...

gu gu gu....

gu gu gu.... 2011-01-11 16:37 #3

Ba bai... egie esan aurten kalidadea ona izin de ee...... si eske...... dauen lekuen badau!!!

Ta ganera gero ederto pasau ginun.. gire ederra egon zan eta konturetu gintzezanerako... aiama!! Goizeko 7rek...... hori bai sustoa!!!Dantzan zoroan moduen, barre be in ginun........

Bagoaz aurrerantza Karabie... ia holan jarraituten dogun.......

espacioerantzunaespaciokarabie

espacioerantzunaespaciokarabie 2011-01-11 19:22 #4

Bai, stankeik de puta madre egon zan! Baina hamabostaldiko azken kartutxoa be... Gora KarabieFM!

2011-01-13 09:25 #5

Aurten be Harriketarrok hamabostaldi eder bat aurrera ataratea lortu dozue!! ZORIONAK eta jarraitu horrela; zuen bidea ondino luzea da ta!!

lucho herrera

lucho herrera 2011-01-13 11:38 #6

Ba nik uste ederto egon dan arren ziklo krossa falta zala aurten. Ondiño denporaz gabiz...

Utzi iruzkina: