LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena


Guk oso ondo dakigu estatu arrazoi bat sufritzea zer den. Aire zabaleko Meatzaritzaren Industria hala da Argentinan, estatu politikaren oinarrietariko bat. Arrazoiketa, klasiko bat, dolarrak eta euroak. Baina esan, zein da funtsean zerua laztantzen duten mendien prezioa, edo lurra bustitzen duen uraren prezioa, zein da?... Lagunak, Catamarcako probintzian nago, hegoaldera bidean autobusetik Belenen jaitsi naiz. Hemendik hurbil La Alumbrera meategia aurkitzen da, urrea eta batez ere kobrea ustiatzen duen meategi erraldoia, zulo handitzarra. Tira, industria honekin polemikaren ateak zabalik d...


Aupa jente! Barikuko kontzertu itzelen ostean karabien jo ta su segitan dogu, ta eguezten honetan, azaroak 24, DVD berezi baten aurkezpena eukingo dogu LABen eskutik. Bideoan 1969. urtean Erandion kutsaduraren aurkako protestaldi baten poliziek hil zauzen bi herritarren kasue erakusten da. Aurkezpena 20:00etan hasiko da. Honetaz aparte, bagabiz aurtengo hamabostaldi kulturala prestetan, ta badekuz hainbet gauze pentsaute. Baia ondiño denporaz gabiz ta iteko asko dau, asi ke bota esku bet ta zuon proposamenak!! Sudaderak be heldu jakuz, ta bariku honetako asanbladan hasiko gara err...


Maiatza Plazako Amen Unibertsitatean ezagutu nuen Paula, jardute ekonomiko solidarioen inguruko hitzaldi batean, eta hitz totelik gabe bere tesian aipatzen zuen esperientzia hura eta beraien etxea ezagutzera gonbidatu ninduen... Bi hilabete geroago, tok tok tok, hemen nago ni, igande arratsaldea da, eta agindu bezala besoak zabalik hartu naute berak eta senarrak... Hona iristeko, Salta hiritik hego mendebalderantz autobusez sei ordu inguruz bidaiatu behar da, baina egia da sudurra leihoko kristalera kolatuta denbora azkarrago pasatzen dela. Paisaia ikusgarriak zeharkatu behar dira ingurune ...


Bariku honetan, azaroak 19, kontzertu berezia izango dugu karabien. Ziburuko lagunekin sorturiko harremanarekin jarraituz egingo dugun elkar ezagutze ekimen honetan herri bakoitzeko talde bana ikusi ahal izango dugu. Iparraldetik George Abitbol Dirty Sex Toy Academy arituko dira gaztetxeko estenarioan, eta beraiekin batera Bidean Galduta, lemoaztar talde gaztea. Kontzertua 22:00etan hasiko da.  


Ibilbidearen bigarren zati honetan Andeetako Azpi-Mendikateko gailur idorretatik haran sakon eta hezeetara jaitsiko gara, eta gero zuhaitz erraldoien eta jaguar bakartiaren oihan oparoan barneratzeko. Ibilbide hau antzinako inkek erabiltzen zuten berbera da, hala goitik behera llama larruak eta gatza eramateko nola behetik gora tomateak eta zeramikak ekartzeko…   Bigarren eguna atseden hartzeko eguna izan dugu. Caspalá goi mendiko herrixka bat da, lasaia, atsegina eta isolatua. Argindarra arratsaldeko hiruretatik iluntzeko hamabiak arte dute soilik, eta furgoneta bat astean bi aldiz-ed...


Hiru eguneko ibilbide baterako prestatu ditugu motxilak, Fabiok eta biok. Beno, batez ere berak, nik daukadan guztia eraman behar baitut nirekin, nire ibilbidea ez baita gaur hasten den lekuan bukatzen, nire bideak hegoalderantz jarraitzen baitu gero. Horregatik daramadan motxila izan behar lukeena baino astunagoa da, bai horixe… Fabio bertako lagun bat da, eta gidari lanak egingo ditu mendian gora eta haranetan barrena…   Humahuaca, ura darion harria, herri ederra… Goizeko lau t’erdietan berandutxo iritsi den taxi batek alboko herrixka batera eraman gaitu, Caletera, eta bostetan hasi ...


Arkeologo eta ikertzaile talde baten partaide naiz. Zibilizazio inkaren tenplu ezagun batean gaude lanean. Eguzkia gurtzen zuten piramide erraldoi bat da honako hau, kanpotik kolore biziz apainduta zegoen, eta barrutik urre eta zilarrez jantzia... Baina duela hilabete gutxi batzu tenplu nagusi honen azpian beste bat aurkitu genuen, Mama Cocha, Lakuen Jainkosaren tenplua. Hainbeste salaz osaturiko tenplua da hau, eta aspaldian eraikuntzaren erdigunean kokatzen den sala batean gabiltza jo ta su. Ibilbide luze samarra egin behar da sala honetara heltzeko. Lehendabizi tunel eta eskailera estuet...


Jujuyko San Salvadorren gaude, Loren eta biok. Jujuy Argentinaren ipar-mendebaldean dago, Txile eta Boliviarekin muga egiten duen probintzia da. San Salvador hiria itsas mailatik mila eta hirurehun metrotara aurkitzen da, gutxi gora behera. Hemengo ostatu batean logela bat hartu dugu, eta bi egun atseden hartzen, arropak garbitzen eta internet bidez gure posta elektronikoak eguneratzen pasatu ditugu… Hirugarren egunean, indar berrituta, Boliviarako norabidea hartu dugu. Goi-lautadako paisaia hau txundigarria da, paregabea. Alboetara uzten ari garen mendiak kontu handiz tindatuak izan zirela...


Buenos Aires hiriko autobus terminaletik arratsaldeko lauretan atera gara. Iparralderantz goaz, Santiago del Esteroko probintziarantz goaz, Loren eta biok. Han MoCaSE – Vía Campesina erakundeko lagunekin topo egitea espero dugu... Hamazortzi orduko bidaia astun bat eta gero, bigarren autobus bat hartu dugu, eta beste lau orduren buruan Quimilira iritsi gara, azkenean. Bertan, herriaren sarreran dagoen Nekazaritza Jasangarrirako Eskolara habiatu gara jarraian. Mocasek, Santiago del Esteroko Nekazarien Mugimenduak hogei urte bete ditu aurten, eta Quimiliko zentral hau mugimenduaren aitzindari...