Meategien arrasto miserablea... (Argentina XVI)
Guk oso ondo dakigu estatu arrazoi bat sufritzea zer den. Aire zabaleko Meatzaritzaren Industria hala da Argentinan, estatu politikaren oinarrietariko bat. Arrazoiketa, klasiko bat, dolarrak eta euroak. Baina esan, zein da funtsean zerua laztantzen duten mendien prezioa, edo lurra bustitzen duen uraren prezioa, zein da?... Lagunak, Catamarcako probintzian nago, hegoaldera bidean autobusetik Belenen jaitsi naiz. Hemendik hurbil
Hogeita bost mila biztanle inguru ditu Belenek, eta hala ere hemen denek elkar ezagutzen dutenaren inpresioa daukat. Topatu dudan ostatuko ugazabari galdetu diot meategi hauen jasangarritasuna kritikatzen duen talderen bateko partaiderik ezagutzen duen, eta horrela luze gabe azaldu da ostatuan Julio. Gaztea da, elkarrizketaren hasiera-hasieratik konturatu naiz sintonia berean gaudela, eta azkar adiskidetu gara. Neska lagunarekin eta alabarekin bizi da, momentuz erdi eraikita dagoen etxe txiki batean, baina zintzotasun osoz bertaratzeko gonbitea luzatu dit, eta nik pozik onartu dut. Bihar hurbilduko naizela esan diot…
Nire harridurarako, iluntzean ostatuko egongelan zerbait idazten nabilela beste bisita bat izan dut, kasu honetan
Hurrengo egunean pasatu naiz Julioren etxetik, eta denbora luzez mintzatu gara… Meatzaritza-industria hau enpresa transnazionalen esku dago, zeinak dirutza bat biltzen ari diren miseria baten truke. Hala ere, jarduera honen jasangarritasuna ezin muga daiteke termino ekonomikoetara soilik, sortzen dituen kalte ekologikoek ez baitute atzera bueltarik. Aire zabaleko meategiek itzelezko leherketak erabiltzen dituzte mineraletan aberatsak diren mendiak zulatzeko. Gero, harri birrindu hori garbitzeko zianuroa, azido sulfurikoa eta ur kantitate ikaragarri handiak xahutzen dira. Prozesu honen ondorioz sortzen den sopa kimikoa dike batera kanalizatzen dute, eta hemendik nahitaez geruza freatikora iragazten da, azkenik ibaietan eta etxeetako tutuetan bukatzeko. Uraren kutsadura informe zientifiko independenteek frogatu dute, baina meategiko arduradunak errealitatea desitxuratzen abilak dira. Ez da ahaztu behar ingurune honetan ura urria dela, eta ez berriztagarria… Espejitos de Colores…
Kobre tona bat lortzeko, seiehun tona harri antzu sortzen dira. Kobre tona bat eskuratzeko, hirurehun eta hogei mila ur litro xahutzen dira. Kobre tona bat ateratzeko, bi mila eta zazpiehun azido litro erabiltzen dira. Urrezko eraztun batek hogei tonako zabortegia uzten du atzean… Boteretsuek, politikari salduek eta enpresari harrapariek protestaren kriminalizazioa bultzatzen dute, beti bezala. Erresistentzia desaktibatzea dute helburu, horretarako jazarpena, manipulazioa eta borroka zatikatzea tresna ohikoak dira. Zentzu honetan, Euskal Herrian antzeko egoera bat sufritzen dugu Abiadura Handiko Trenaren aferan… Konparaketak aparte utzita, ohartu behar gara hein handi batean iparraldeko herrialdeen aurrerapenak hegoaldekoen miseria esan nahi duela, eta beraz era batera edo bestera gure bizimoduaren erritmoari, luxuari eta orokorrean gure energia kontsumoari muga bat jartzeko premia dugula. Azken finean, lagunak, ama lurrari lotu behar gatzaizkio berriz, kosta ahala kosta… Oi, ene lur, oro laino mehe batek estalia, urrez oro eguzkiak jantzia…
Iruzkinak
kepa 2010-11-22 19:45 #1
<p>Aupa txiki! Zelan doa dana ba? ondo, ikusten dotenez! Enbidi ederra emoten dau zure ibilerak leiduteak, deseetan nau zugez tertulien egoteko, baia bueno, laster egongo gara, ezta? Benga hi, ba segidik mundue deskubriduten ta hire pentsamenduek honantza agintan. Egongo gozak!!</p>
<p><img src="http://www.antoniojroldan.es/Blog/Fotoauxiliar02.jpg" /></p>
Maitane 2010-12-02 14:02 #2
Ze ona! Kronika super onak! Ondo ibili!<br />
Utzi iruzkina: