Harriketar idazle bat Argentinatik zehar, astero bere testu bat gure blog honetan eta guzti hau argazki eta irudiek lagunduta. Literatura eta komunikazioa biltzen dituen proiektu berritzaile honekin erabaki dugu abuztuko lozorro hau astindu eta berriro ere martxan jartzea. Gure "korrespontsal tangeroa" izango da testuen iturburua, eta harriketarrok arduratuko gara bere kontuak munduari helarazteaz sarearen bidez, gaztetxeko blog honi bizitasun eta erabilpen gehiago emateko asmoz. Ba beste barik, gu saiatuko gara emandako hitza betetzen, zuek ere hortik ibiltzea baino ez zaig...
Badatoz jaiek aurten be, ta harriketarrok bagabiz preparaziñoatan. Turnoak iteko listak zabalik dekozuez ondiño, jaietako kamisteta ta petoak heldu dire ta gaztetxean batu zeinkiez. Txosnea zapatu honetan monteko dogu, goizeko 9etan gelditu gara gaztetxean. Beste alde batetik, jaietarako gure programaziñoa be prestau dogu. Aurtengo jaiek estutxu datoz, ta horregaitik ez dogu bitarte askorik eukin gure ekintzak sartzeako, baia azkenean lortu dogu ekintza erakargarriek antolatutea; -Uztailak 29: 21:00etan Merindafari popularra eta 22:30etan kontzertua txosnetan; NAGI FAKTORI eta FEOS PERO MAJ...
Bariku honetan, uztailak 16, Sagarren Denbora dokumentala aurkeztuko da Karabie gaztetxean arratsaldeko 19:30etan hasita. Deportazioari buruzko dokumental honen emanaldiaz gain, gaiaren inguruko azalpen hitzaldia ere izango dugu. Zatoz!
Badatoz Elorriako jaiek, eta azken urteotako ohitura mantenduz gazte asanbladak txosna zabalduko du ekainaren 27an bertan egun guztian zehar. Bazkaria be egingo dogu Elorrian, eta zatoztenok izena eman gaztetxean ahalik eta arinen. Auzoak bizirik, herria bizirik! http://www.lemoa.net/cas/noticias/san_pedroko_jaiak_elorrian2010.pdf
Udaletxeko oztopoak oztopo, harriketarrok aurten be ospatuko dogu Sanjuan sue. Betiko antzean, 23 iluntzean izituko dogu Tallerreta osteko sue. Batzean garenok merindea be eukingo dogu bertan, eta antza danez denporeak be lagunduko dozku, asi ke badakizue; sapoak eta subeak erre, artoak eta gariek gorde...
Zapatu honetan, ekainak 5, Herri Jaia ospatuko dogu Lemoan. Herriko koadrila ezberdinekin batera harriketarrok ere hartzen dogu parte ekimen honetan. Udaletxeko oztopoen gainetik, Lemoa bizi eta partehartzailea!
Datorren ekainaren 6a bitartean EUSKOMIK erakusketa izango dogu karabien. Gaztetxean zehar kokaturiko paneletan aurtengo Nazioarteko Bartzelonako komiki aretoan euskal komikigintzaren erakusgarri izan diren hainbat lan aurkituko ditugu. Ez galdu aukera hau eta zatoz kalitatezko komikiekin entretenitzera.
Zapatu honetan, maiatzak 29, bizikleta martxa tradizionala ospatuko dogu urtero lez. Goizeko 9:30etan gelditu gara gaztetxean bertan, eta eguna lar berotu orduko ekingotzegu bideari. Aurtengo ediziñoan barritasun bat be badeku; bazkaria ez dogu Lemoan egingo. Zer ba? Ba zapatuen Igorreko Lurrarinek gazte asanblada sortu barriaren aurkezpen eguna be badalako, eta horregaitik aurtengo bazkaria igorreztarrekin bat eginda burutuko dogu.
Bariku honetan Harrobi taldea izango dogu zuzenean Karabie gaztetxean 22:00etatik aurrera. Lortutako dirua maiatzaren 22en Altsasun ospatuko dan Gaztetxe Eguna antolatzeko erabiliko dogu. Arratiarrak "Harrobian indusi" disko barrie aurkeztuko dozkue, erdu!
Eguen honetan, apirilak 22, To Shoot an Elephant bideoa eskainiko dugu gaztetxean arratsaldeko 20:00etan hasita. "Berun urtua" operazioan Israelek Gazan egindako sarraskiaren testigantza gordin eta zuzena.
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?