Chorizo de Loc@s; Argentinako kronikak
Harriketar idazle bat Argentinatik zehar, astero bere testu bat gure blog honetan eta guzti hau argazki eta irudiek lagunduta. Literatura eta komunikazioa biltzen dituen proiektu berritzaile honekin erabaki dugu abuztuko lozorro hau astindu eta berriro ere martxan jartzea.
Gure "korrespontsal tangeroa" izango da testuen iturburua, eta harriketarrok arduratuko gara bere kontuak munduari helarazteaz sarearen bidez, gaztetxeko blog honi bizitasun eta erabilpen gehiago emateko asmoz.
Ba beste barik, gu saiatuko gara emandako hitza betetzen, zuek ere hortik ibiltzea baino ez zaigu falta. On egin!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: