LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Ostegun honetan hasten dira Lemoako jaiak, eta urtero bezala, Harriketarrak  gazte asanbladatik gure ekarpena egiten diegu herriko jaiei. Aurtengoa berezia da guretzat gainera, gazte asanbladaren 10. urteurrena ospatzen ari garelako. Hamarkada luzea joan da Lemoako gazteok antolatu eta autogestioaren bidetik ametsak errealitate bihurtzen hasi ginenetik, eta hementxe jarraitzen dugu, pertsona eta ekimen berriekin baina norabide berdinean. Gaur eguneko gaztetxean 9 dira betetzen ditugun urteak. Guzti honegatik, bereziak dira guretzat aurtengo jaiak.   Urteurrenaren ospakizuna dela ...


Bai ba, atoan dekuz hemen aurtengo jaiek, ta harriketarrok bagabiz jaiek prestetan. Disfraza, kamisetea, turnoak, bazkariek, programaziƱoa... Listak zabalik dauz, asi ke animau ta emoizue izena falta barik! Ez ahiztu aurtengo jaiek berezitasun batzuk dekiezela; batetik, aurten 10 urte betetan dauz gure gazte asanbladak, eta hori ospatuteko modukoa da! Bestetik, aurtengo jaiek gaztetxepean izingo dire, ta horrek aukera asko eskaintan dozkuzen arren, behar gehau be in behaku. Ta azkenik, ez ahiztu aurtengo txupinazoan arduradunek be gu garela, ta bagabiz hori be prestetan. Asi ke da...


Aurten be sanjuan su ederra egingo dogu harriketarrok udaren etorrera ospatu ta sapo ta suge batzuk erretzetako. Azken urteotan eskoletako parkinean egin izan dogu sua, baina bertan parkina egin danez aurten barriro be aspaldiko ubikaziƱora bueltauko gara; tallerreta ostera. Bertan egongo gara 20:30etatik aurrera. Zatozie!



Dakizuen moduen, ude honetan zehar gaztetxean 10. urteurrena ospatan ibiliko gara, eta hasteko, hementxe dekozue Larregi, Materia Gris, gaztetxeko abeslariek ta beste hainbet lagunek in daurien abestie. Ia laster deskargetako be ipinten dun, ta bitartean hementxe entzun zeinkie. Zorionak HGA! Milaka amets, norabide bakarra


Bai ba, lotsagarrie... Lemoako jaietarako be holango zeozer itxon behako ote dogu?  


Azken urteotan lez, aurten be gaztetxekook parte hartu dogu herriko eskolako aste kulturalean. "Gorilaren bila" izeneko antzerkitxoa prestatu eta aurkeztu dogu haur hezkuntzako umeentzat. Ederto ibili ginen guztiok, eta gustora geratu ginen egindakoarekin. Hemen dauzkazue argazki pare bat;


Gure erabaki ahalmenetik kanpo geratzen diren arrazoiak direla eta, obariku honetan AMA SAY taldeak eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan dugu. Espero dugu aurrerago berriz egiteko aukera izatea.


Datorren martxoaren 8an, barikue, Ama Say taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean, 22:30etan hasita. Kontzertu hau Harriketarrak Gazte Asanbladak eta Zertu kultur elkarteak antolatzen dogu. Euskal musikako beterano hauek berriz ere kontzertuak ematen hasi dira, hainbat urtetan geldirik egon eta gero. Beraz, aukera paregabea izango dogu kalitatezko kontzertu honekin gozatzeko, bertan ikusiko gara!  Informazio gehiago taldeari buruz; http://www.myspace.com/amasay


Arratia Bizirikeko lagunek AHTren inguruko bizikleta martxa informatiboa antolatu dute apirilaren 18rako, eta nola ez, harriketarrok ere bat egiten dugu ekimen honekin. Martxa Zeanuritik abiatuko da goizeko 10:00etan eta Lemoararteko bidea egingo dugu, herri bakoitzean geldialdiak eginez eta herria informatzeko ekimen ezberdinak burutuz. Horrez gain, geldialdi bakoitzean AHTren aurka martxan dagoen kanpaina honetarako argazkiak, kolektibo zein indibidualak, ere aterako ditugu. Beraz, badakizue, bizikleta hartu eta nik ere AHT geldituko dut!