Joan da aurtengo Korrika ere, eta Lemoatik pasatzerakoan momentu eder eta hunkigarriak utzi dizkigu berriz ere. Jende asko zekarren Igorretik Korrikak, eta Lemoan zain geunden guztiokin euskararen aldeko uholde erraldoia sortu genuen. Ganzabal, Durundi-Barri, ezker abertzalea, udaletxea, eskola,... hainbat izan ziren ekimen honekin bat egin zutenak, eta noski, harriketarrok ere bertan egon ginen! Behin Korrika igarota, korrikalariok (gazteak, zaharrak, umeak...) gaztetxean bildu ginen eta giro ederrean merendatu genuen. Hemen dauzkazue argazki batzuk:
Bai ba, badatoz barriro be Laudioko animauenak Karabire! Badator Pirulo Txou bere kontzertu personalizauekaz!! Bariku honetan, apirilak 3, 23:00etatik aurrera, zuzenean izango doguz gaztetxean. Galdu ezin dozun zita! www.pirulotxou.net
Behin sagardotegiko ajea kenduta, harriketarrok berriro be martxan jarri gara eta bagabiltza ekimen berriak prestatzen. Hasteko, antolatzen ari garen ikastaro baten berri eman behar dizuegu; Kondukzio Efizienteari buruzko ikastaroa. Zerrenda irekita dago gaztetxean eta ikastaroa debalde izango da, beraz, interesatuta zaudetenok izena eman ahalik eta arinen.
Aurten be, azken urteotako ohitura mantenduz, harriketarrok sagardotegira goaz, Hernanira. Martxoaren 21ean, goizeko 11:00etan irtengo gara gaztetxetik. Inor despistatuta ibili bada, espabilatu eta izena eman atoan! Txoootx!
Aurten ere ez dugu hutsik egin eta Korrika Kulturalean egongo gara harriketarrok. Jai berezia prestatu dugu Bediako gazteekin batera bariku honetarako. Iluntzeko 20etan hasita, Alemaniako garagardoak eta saltxitxak dastatzeko aukera izango dugu Karabien, eta ondoren Darling Shoes taldearen kontzertuarekin bukatuko dugu gaua. Soraluzetik datozen neska hauek izango dira gaua girotzen lagunduko digutenak, beraiei buruz gehiago jakiteko: www.darlingshoes.net Animatu zaitez eta zatoz!!
Aupa lagunok!! Joan da Gazte Eskola ekimenaren lehenengo edizio hau, eta nahi genuen moduan, autogestioa(z) ikasi dugu beste behin ere, azken 10 urteotan gaztetxean egiten ari garen bezala. Orokorrean pozik gaude lortu dugun partehartzearekin eta sortutako giroarekin, oso esperientzia aberasgarria izan da. Gaztesarea, Itoizko solidarioak, Okupazio Bulegoa,… autogestioan oinarrituriko hainbat esperientzia pasatu dira asteburu honetan Karabitik, eta bertan entzundakoak haizeak eraman ez ditzan ondorio nagusiak bilduko dituen kronika edo memoriatxo bat prestatzen ari gara. Laster zintzil...
Martxoaren 1ean, Karabie Gaztetxekoak txangoa izan gendun gipuzkoa aldera, Azpetia aldera hain zuzen ere.Honen arrazoia, Karabieko kide den Alex Txikonek Azpeitiko Jose Felix Zubizarretaren kontrako apustua eukola. Ein beharreko lana, 16 kana-erdiko moztea zan eta 3000 euro zeuden jokoan.Gaztetxekoak goizean goiz urten gendun Lemoatik igurdien zezen plazan egoteko, eta halan gertatu zan, han izan gintzezan gure inder guztiek plazan izteko prest, bertan 500 bat lagun batu gintzezan ta giroa benetan be, pil-pìlean egoan. Baia azkenean Zubizarreta minutu terdi ing...
Asteburu honetan,otsailaren 27tik martxoaren 1era, GAZTE ESKOLA ekimena burutuko dugu Lemoako Karabie gaztetxean. Programazioa osatuta dago, eta benetan, merezi izango du parte hartzea. Animatu zaitez!! Jardunaldi hauetan autogestioaren inguruko esperientzia ezberdinak elkartrukatu eta ezagutzea da gure asmoa, gaztetxea ere ikasteko gune aproposa dela baieztatuz berriz ere, eta gure inguruko ekimen eta borroka ezberdinei ateak zabalduz. Otsailak 27, ostirala 19:30etan: Autogestioarekin loturiko ekimen ezberdinen arteko mahai ingurua, bakoitzak bere esperientziak azalduz eta eritziak...
Bariku honetan, otsailak 20, aratuste edo ihauteriak ospatuko doguz gaztetxean. Beraz badakizue, hasi mozorroa pentsetan... guk be ondio ez dekogu lar klaru baia bardin dau. Ah! ta kontzertue 22etan hasiko da, erdu!!!
Aupa jente! Ba esan gindun moduen, hemen dekozuez hamabostaldiko irudi gehau. On egin!!
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?