Gazte Eskola II

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2009-03-06 16:51
4

Aupa lagunok!!

Joan da Gazte Eskola ekimenaren lehenengo edizio hau, eta nahi genuen moduan, autogestioa(z) ikasi dugu beste behin ere, azken 10 urteotan gaztetxean egiten ari garen bezala. Orokorrean pozik gaude lortu dugun partehartzearekin eta  sortutako giroarekin, oso esperientzia aberasgarria izan da.

Gaztesarea, Itoizko solidarioak, Okupazio Bulegoa,… autogestioan oinarrituriko hainbat esperientzia pasatu dira asteburu honetan Karabitik, eta bertan entzundakoak haizeak eraman ez ditzan ondorio nagusiak bilduko dituen kronika edo memoriatxo bat prestatzen ari gara. Laster zintzilikatuko dugu hementxe bertan!!!

Irauli Uhinak irratsaioan ere egin ziguten elkarrizketatxo bat, hemen daukazue entzungai: http://www.gaztesarea.net/irauli/  Begitu aldizkarian ere artikulua eskaini diote gure ekimenari, beraz, izan dugu nolabaiteko ohiartzuna.

Bitartean, hemen dauzkazue asteburu honetako argazki batzuk:

gazte eskola2

Arratiako gaztetxe ta gazte asanbladen topaketa

gazte eskola4

Zapatuko bazkariko sukaldariak, aupa zuek!!

gazte eskola3

Erresistentzia tailerreko momentu bat

gazte eskola1

Gaztesarea, Hala Bedi eta Musikherriako lagunekin mahai inguruan

fitu

fitu 2009-03-09 13:43 #1

Ni zapatuen bakarrik egon nintzen, baina oso gustura. Aupa lemoako gaztetxea!

Ikasten

Ikasten 2009-03-09 17:20 #2

Mundu eta gizarte hau aldatzeko autogestioan oinarritu behar gara.Lemoako gaztetxeak 10 urte daroaz eta zorionez herrien hori igerten da.

Beraz badau zer ikasi...

Gora KARABIE GAZTETXEA!!!!!!

kara2e

kara2e 2009-03-09 17:52 #3

Eskerrik asko gonbidatu, partehartzaile eta hurbildu zineten guztiori, eta besarkada berezi bat Solidarioetako Juliori. Harriketarrok balorazio positiboa egiten dugu jardunaldi hauen inguruan, nahiz eta beti dagoen zer hobeturik... Baina beno, hurrengo edizioan gehiago ta hobeto! Ta badakizue, hurrengo eskolarako gairik badaukazue, edo beste proposamenik, bota lasai. Eskerrikasko danori ta autogestioa defendatzen jarrai dezagun!

2009-03-10 16:19 #4

Asanblarismo+Autogestioa+Irudimena=Helmuga

Animo Karabie bide onean zoazie!!!!

Utzi iruzkina: