LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Martxan bota dogu aurtengo hamabostaldi kulturala, astelehenean hasi ginen eskolan umeantzat antolatu gindun zirko emanaldiegaz; ume piloa, irakasleak ta artistak be pozik, gu pozik... eta inportanteena, umeak pozik! Saharari buruzko bideo eta hitzaldie izin zirean hurrungoak, eta saharar gazte baten eskutik ezagutu ginun bertako egoerea, eta bertako te tipikoa be prestau dozkuen. Gaur musika eskolakoan emanaldie dekogu, ekintza berezie da, lehenengoz datozelako gaztetxera eta ez dalako normalean holango musikarik eskeintan gaztetxean, merziko dau hurreratuteak. Turnoan zozketak inde d...


Badator aurten be harriketarron hamabostaldi kulturala, eta urtero lez hamaika ekimen eroango doguz aurrera. Oingoz, hemen dekozue kartel generala, laster idatziko doguz detalle guztiek. Bitartean paseu zaitie karabitik eta ez ahiztu turnoan bat iteko izena emotea!


Diasporako euskal gazteek azken atxiloketak salatu eta elkartasuna helarazteko mezu hau bidali digute Argentinatik;   « Proiektu guztiak, eskubide guztiak » Idatzi honekin, diasporako gazte argentinarrok, mugagabeko sustengua erakutsi nahi diegu, egun hauetan, Euskal Herriaren itxaropena deusaeztatu nahi dutenen injustizia eta bidegabekeria pairatzen dutenei. Ehundaka kilometrotara, gure herritik, euskaldunen eskubide preskribagaitzen alde borrokan segitzen dugu, gu baino lehen gure aitonamonek egin zuten bezala, gaur merezi dugun Euskal Herri askea ameste duten gazteek pairatzen d...


Eguen honetan, abenduak 10, Euskal Herrian Euskarazeko lagunak etorriko dira karabire Hizkuntza Gutxituen inguruko hitzaldi edo tertulia bat dinamizatzeko. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Animatu ta erdu!


Gaztetxeko zenbait kide Saharar kanpamenduetara 4x4 ibilgailu bat eramateko asmotan dabiltzala jakingo duzue honezkero, ba bariku honetan elkartasun gaua antolatu dugu proiektu hau finantziatzeko asmoz. Gaueko 22etatik aurrera ENKANTEA eta kontzertuak. Erdu Karabire!



Itzela izan da, betirako gogoratuko duguna eta mila bizipen utzi dizkiguna. 10 urtek askorako ematen dutela badakigu, ta orain asteburu batek ere askorako eman dezakeela ikasi dugu. Zure eritziak jaso nahi genituzke artikulu honetan, erantzun lasai eta bidea egiten jarrai dezagun... Ah! ta asteburuko argazki, bideoak... baldin badaukazue pasatu gaztetxetik.


Aupa lagunok! Gogoratu urteurreneko Herri Afarirako txartelak erosi behar dituzuela! Falta barik ta ahiztu barik, hartzeako azkeneko egune urriaren 15ean da eta! Badezpada, eta ondiño be baten bat despistaute badabil, txartelak hemen dauz salgai: Lemoan gaztetxean ta Arraibi tabernan, Igorren Herriko ta Kukuman, Dimeko herrikoan, Areatzako gaztetxean ta Zornotzako Herrikoan. Bueno ba, ez ahiztu txartela hartzea ta gaztetxetik paseu turnoetan apuntetako!


Aupa lagunok!! Dakizuen moduan aurten 10 urte ospatzen ditugu harriketarrok, 10 urte luze eta emankor autogestioa(z) biziz. Asko bizi izan dugu urte guzti hauetan, asko ikasi, gozatu, sufritu, ezagutu... esperientzia aberasgarria izan da, eta da. Horregatik, eta ospatzeko asko daukagulako, urriaren 23, 24 eta 25ean paregabeko jaialdia antolatuko dugu. Hauxe da asteburu horretarako prestatu duguna: Urriak 23, barikue: 19:00etan batukada Zornotzako Zaparrada taldearekin. 22:00etan Herri afaria eta ekitaldia. Txartelak aurrez salgai; Igorre (kukuma ta herriko), Dima (herriko), Zornotza (herri...