Badator, badator, badator herri jaia! Biher, goizeko hamarretan hasi eta gaua heldu arte Lemoako kaleak piztuko doguz! 100 lagun inguru bagauz bazakarireko oindanik, eta seguru gehau be agertuko direla. Ez da eguzki askorik espero biherko, baina euririk bez, asi ke ederto! Ez ahiztu; 10etan auzorik auzo gaztetxetik eta hamaiketakoa Azurrekako ermiten (bakoitzak berea). 14:30etan bazkarie. 18etan 11 gatazka antzerkia El Tenderete taldearekin eta amaitzeko bertso-triki-poteoa herritik.
Martxoa ederto hasi dogunez, ederto jarraitzeko asmotan gabiz, eta horretarako programaziño hauxe prestau dogu; Martxoaren 17rako HERRI JAIA antolatzen gabiz Lemoako koadrilekin batera, herrian giro apur bat sortu eta herriaren partehartzea sustatzeko. Eguna goizean goiz hasiko dogu, Ganzabal mendi taldeak eta Lemoako eskolak Korrika kulturalaren barruan antolatutako mendi martxagaz. Egurdian bazkari herritarra egongo da Zubisiku tabernaren laguntzagaz eta 18etan El Tenderete txontxongilo taldearen 11 gatazka ikuskizuna izango dogu, hau be korrika kulturalaren barruan. Eguna amaitzeko bert...
Martxoari hasiera emoteko gogotsu gabiz gaztetxean eta hasteko bariku eta zapatu konpletoak dekoguz; Barikuen, martxoak 9, antzerki saioa eukingo dogu gaztetxean; Oh my god! konpainiak LADY SOKA obra ekarriko dozku karabiko estenariora. Hurrungo egunean, zapatuen, Bediako Korrika batzordearen aldeko kontzertue egongo da. Bertan ANKER (Lemoa ta inguruak) eta MATERIA GRIS (Igorre) taldeak egongo direlarik. Badakizue ba, erduzie Karabire!
Bariku honetan, otsailak 23, kontzertua izango dogu karabie gaztetxean. 21:30etan hasita eta bi talde hauen eskutik; NUUK-AT (Zornotzatik, soinu gogorrak) ADE-FLOW (Hip-hop doinuak) Beraz, badakizue, barikuen danok karabire!!
Kritikatu ahal izateko garrantzitsua da ezagutzea, eta pentsatzea. Horregatik, aste honetarako hitzaldi eta bideo emanaldi interesgarriak antolatu ditugu gaztetxean; Otsailak 13, 19:00etan; Palestinari buruzko bideoa eta ondoren hitzaldia. Otsailak 15, 19:00etan; Globalizazioaren inguruko bideoa eta ondoren hitzaldia. Bi hitzaldiak IPESeko lagunen eskutik izango dira. Zatoz!!
Aupa! Hamabostaldik ie errekuperau barik gauzen arren bagatoz barriro be gerra apur bet emoteko asmotan. Bariku honetan, urtarrilak 19, kontzertua karabie gaztetxean 21:30etatik aurrera; EXUM (rock gogorra) eta AD+FLOW (hip-hopa) Eta domekan, 21ean, Karabiko erreketaren 7. urteurrena gogoratuko dogu. 12etan gelditu gara gaztetxean. Karabi zaharrera igon, txitxi burduntzi ein bazkaltako eta gero tiragomas txapelketa eingo dogu. Badakizu ba, erdu!!
Aupa danori, jakin turnoan banaketa gaztetxean ipinite dauela eta ondiño turno batzuk falta direla eta aste honetan behar nahikoa eukingo dogule kartel ta pankartakaz. Beraz, paseu karabitik eta esku bet bota!! Ah! ta hemen doatzue aurtengo ediziñoko kartela, ia ondo ikusten dan. Ciao.
Aupa lagunok!! Hemen doa hamabostaldiko egutegie, adi egon eta turnoatan izena emon!! Abenduak-22 Barikue Humeen eguna: “Begira antzerkia” Txurrita pailazoarekin+merendolea (Kiroldegian) Abenduak-23 Zapatue: Gazte Bazkaria + argazkia + Asanblada orokorra +DJ peña Abenduak-24 domeka : 19:00etan badator Olentzero! + gauean Urtikaria zuzenean. Abenduak-25 astelehena: Saharari buruzko hitzaldia + truke azoka. 18:30etan hasita Abenduak-27 eguestena: Pintxo lehiaketa Abenduak-28 eguena: LT jaia (lehiaketa, zenbaki berria, musika zuzenean…) Abenduak-29 barikua: Pressin katx. 22.00etan Abendua...
Aupa lurpetar eta karabitarrok!! Gaur, abenduak 5, lurpetarrok berriz ere lurrazalera igoko gara beste eraso bortitz bat jotzeko gizarte nazkagarri eta ustel honen kontra. Gaur, 19etan, 16. LTak argi ikusiko du. Bai peñuki bai, hamaseigarrena. Nork esango zigun honaino helduko ginenik marzianada honekin hasi ginenean. Baina errealitatea burugogorra da eta zorionez (edo zoritxarrez) beti ematen digu zerbait idazteko edo norbaitekin sartzeko arrazoiren bat. Zenbaki berri hau "PAK BEREZIA"rekin dator gainera, sekulako ofertoia!! baina lehenengo hamabostentzat bakarrik asi ke adi ze ezin d...
Urte amaierarako prestatzen gabizen hamabostaldi kultural konpletoari itxoten egon beharrean, aurtengo azkeneko hilabetea motorrak berotzen hasiko dogu; Bariku honetan, abenduak 1, ESKURA eta RIFF TRUCKERS talde gernikarren kontzertua izango dogu karabie gaztetxean, gaueko 22etan hasita. Hurrengo egunean, zapatuan, EUSKERAREN EGUNA ospatuko da Lemoan, eta gazte asanblada ere badabil egun horren antolakuntzan beste talde batzuekaz batera; aek, begitu, ganoraz,... Jaia goizean hasiko da eskoletan, umeentzako joko eta txalaparta tailerragaz. Egurdian Herri Bazkaria egongo da eta arrastian Eliz...
Hau Harriketarrak Gazte Asanbladaren bloga da, Lemoako Karabie gaztetxearen inguruko albiste eta kontuak aurkituko dozuz hemen. Gazte asanbladak 1999tik daroa bidea egiten, beti be autogestioan sinestuz eta erronkei irudimenagaz aurre egiten.
kaixo, jaialdi ederra, zorionak. Baina egongo al da akanpatzeko aukerarik?