LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA

autogestioa eta irudimena

Bariku honetan, azaroak 21, Sahararen aldeko kontzertua izango dugu Lemoako Karabie gaztetxean, gaueko 21:30etan hasita. Bertan Amankomun, Zaustu eta Governors taldeak arituko dira beraien zuzenekoa eskaintzen. Laster arratiar gazte talde bat sahararren kanpamentuetara abiatuko da, eta kontzertu hauen bidez ekimen hau babestu eta bultzatu nahi dugu. Bertan ikusiko gara!! Sahara, Euskal Herria,... Herriak libre!!  


Bariku honetan, asteroko asablada ostean, BATALLA EN SEATTLE pelikula emango dogu gaztetxean, 20:30ak inguruan. Lan honetan globalizazioaren aurkako mugimenduarentzat mugarri bihurtu ziren gertaerak azaltzen dira. Animatu ta erdu!!


Gaztetxea gaztetxe denetik, beti saiatu gara noizean behin umeentzako ekimenak antolatzen. Eta ohitura onak ez direnez galdu behar, datorren azaroaren 9an, UPO, TOPOTIN eta BARTOLINA PAILASOAK izango ditugu gaztetxean, arrastiko 5:30etatik aurrera eskainiko digute beraien ikuskizuna. Beraz, badakizue, inguruan dituzuen umeak animatu eta zatozte gaztetxera, mereziko du eta!!


Gure 9 urtetako historian bigarrenez, Txan Magoa ekarriko dugu berriz ere Lemoara. Baina oraingo honetan nagusientzako ikuskizuna ekarriko digu, horregatik, emankizuna gauean izango da. Datorren urriaren 24ean, gaueko 23:00etan hasita magia ikuskizun paregabea karabien. Erdu!! Baina Txanek egingo duen emankizuna ez da izango barikuko eskaintza bakarra. Lehenago, 21:30etatik aurrera, Sagardotegi herrikoia be antolatu dugu, trikitilari ta albokariekin gaztetxean bertan. Animatu zaitez!! http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=12794 


Udea joan zan, San Antolineko jaie bebai eta kurso barrieri hainbat harriketarren despedidakaz ekin dotzegu; batzuk ezkondu, besteak Argentinara, Bartzelonara,... Baia asanbladak iten be segidu dogu, eta badekoguz buruen aurrera begirako proiektuek; gazte eskola antolatzen gabiz, umeentzako egun bat bebai, memoria historikoa berreskuratzeko beste ekimenen bat, hamabostaldie be bertan dekogu,... Baia bueno, gauzek konkretau ahala enterauko zarie, edo ostean badakizue; bariku guztietan 8etan gaztetxean, asanblada.


Gaztetxetik aurtengo jaietarako prstau dogun egitaraue konfirmeute dau, ta hauxe da; -Uztailak 29: Gaztetxean urte guzti honitan in doguzen kortoan emanaldie eta azkenengo urteko ekintzan argazki erakusketa. 20:30etan gaztetxean. -Uztailak 31: Autogestioaren aldeko kalejirea zanpantzar eta txarangeagaz. 18:00etan gaztetxetik -Abuztuak 2: Bazkarie txosnetan -Abuztuak 3: 18:00etan antzerkie gaztetxean; Beteluko Balnearioko Mirakulua (Txotx taldea). 20:30etan txosnetan LT aldizkariko jaia (terrazea, tonbolea, zenbaki barrie, Kez-k taldearen kontzertue,...) http://www.gaztesarea.net/info/berria...


Hilebete baƱo ezta falta Lemoako jaietarako, eta gaztetxean hasi gara preparatiboakaz. Turnoan listea, bazkarikoa ta mozorroana zabalik dauz, eta kamisetea eskatakoa be hortik dabil. Horretaz aparte, egunero egongo da iteko zeozer gogoak dekozenantzat; pediduek ta turnoak prestau, programaziƱoa zarratu ta konkretau, pankartak in, kartelak atara eta ipini, balsak  eta mozorroak preparau, gaztetxea txukundu,... Animo gazteok, ta erduzie esku bat (edo bi) botaten, harriketarrok 8+1 urte betetan doguz ta merezi dau autogestioan alde burruken segiteak!!!


Urtero lez, harriketarrok sanjuan su ederra prestatuko dugu astelehenean, ekainak 23, udari ongietorria eman eta inposizio guztiak sutan erretzeko. Azken urteetako ohiturari jarraituz sua eskolen aurreko parkinean egingo dugu, iluntzeko 20etan hasita. Giroa alaitzeko Txalapartariak eta Albokariak egongo dira, eta hurbiltzen zareten guztiontzat merinda ederra ere prestatuko dugu.


Dakizuen lez, harriketarrok denboratxoa daramagu laburmetraiak grabatu eta ekoizten, batez ere presin katxetarako izan ohi da, baina apartekoak be eiten doguz. Igorreko jaietarako laburmetrai lehiaketa antolatu ebiela aprobetxaute, beste korto bat egin dogu bertarako; MAGNUM, 80. hamarkada amaierako serie mitikoaren "remake" berezia. Dakigunez 8 lan aurkeztu dira lehiara, baia guretzat sari nahikoa da Kultur Erxeko aretoan gure lana aurkeztea, eta aurkezpena domeka honetan izango da, 21:30etatik aurrera. Asi ke, badakizue, karabie produkzioen azken emaitza ikusi gure dozuenok, domekan ikusi...


Asteazken honetan bideo emanaldi bikoitza antolatu dogu gaztetxean. Iluntzeko 20:30etan hasiko gara emanaldiarekin eta bi bideo jarriko doguz; -Okupazioaren inguruan; Mugimendu honek 80. hamarkadan bizi izan zuena azaltzen duen bideo labur bat. -Deabru guztien urtea; Perturren desagerpenaren inguruan hipotesi berriak azaleratzen dituen dokumentala.