Zorionak! Bota zure eritzia...

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2009-10-27 16:24
14

Itzela izan da, betirako gogoratuko duguna eta mila bizipen utzi dizkiguna. 10 urtek askorako ematen dutela badakigu, ta orain asteburu batek ere askorako eman dezakeela ikasi dugu. Zure eritziak jaso nahi genituzke artikulu honetan, erantzun lasai eta bidea egiten jarrai dezagun... Ah! ta asteburuko argazki, bideoak... baldin badaukazue pasatu gaztetxetik.

sakakortxo`s

sakakortxo`s 2009-10-27 17:06 #1

Benetan be akojonantea izin dala, ezta? Barikukoa hunkigarrie, polite eta mezu argikoa izin zan; afarien jente asko (HERRIE!) ta ekitaldie todo un acierto! Zapatuen be jente asko (mile bai!) ta gusture. Eguenekoak be toke berezie emon dotzen... Belaunaldi barriek ba parte hartzean, ezin lei askoz gehau eskatu. Asko kurrau dogu ta ederto urten dau arazoak arazo. Ta ganera ostilango giroa Lemoan asteburu guztien! Jentea badabil berbaz herrien, eta usteot gehienak ondo hartu deuriela. Hamabostaldie prestetan hasi behaku...je, je!

zalantza

zalantza 2009-10-27 17:08 #2

Bideoetan agertzen ziren batzuei zergatik horrelako txistuak?

igorreztarra

igorreztarra 2009-10-27 17:56 #3

Igorre Sarean-en asteburuaren inguruko kronika egin dabe:
http://igorresarean.wordpress.com/2009/10/27/borborka/

.. eta beste 10!!

.. eta beste 10!! 2009-10-27 18:27 #4

Gora karabie!!!

Asteburu honetan demostrau dotzegu bai herrieri, bai inguruko gazte askori eta bai geure burueri zer lortzeako kapazak garen autogestioaren bidean, eta irudimena erabiliz.

Halandabe ezin dogu ahiztu hau ez zala posible izingo barikuen eta zapatuen gure urteurrenera hurbildu zintzien guztiok barik, zuok be bazarielako harriketar.

Egun honitan zehar, eta gehien bat barikuen, emondako babesak indarrak emoten dozkuz oin 10 urte hasitako bidea jarraitzeko.

Bea, sobre todo, eskerrik beroenak eta txorionak gazte asanblada hau sortu zaurien gazteei. Zuok barik hau dana ez zan posible izingo (ez 10 urte honik ez aurretik gelditan jakune), hurrengo generazinoak asko dekogu eskertako... bidea egin dozue eta guk hau segitako konpromezue hartzean dogu.

Oso harro egon ahal gara lortu dogun guztiegaz, .... eta ez ahiztu grisa koloreztatzen jarraituko dogule!!!

tiraka ta tiraka

tiraka ta tiraka 2009-10-27 18:39 #5

Kristona izen zan! Zorionak!!! Halan da be, hausnarketatxo bat:

Badira urte batzuk E.H mailan gaztetxeekin sortutako mugimendua ahuldu egin dala. Desalojoak etengabekoak izan dira eta hein handi batean honek gainditu egin gaitu, honela gaztetxe eta gazte asanblada batek izan behar dituen baloreen mamia ( autogestioa, okupazioa eta batez ere, bizi eredu askatzeileak praktikara eramateko espazioaren ideia) zeharo hustuz.

Momentu honetan, gure inguruan ez dago ezaugarri hauek batzea lortzen duen gaztetxerik. Errekalde ingurura edota Gernika aldera joan beharko ginateke gaztetxe "ideal" baten bila (ideala esatea zilegia bada, asko eztabaidatu genzake gaztetxe ideal baten inguruan, baina bueno). Beraz, animatu, urteurrenak  sortu duen olatu hau aprobetxatu proiektu eraginkor bat martxan jartzeko, gazteon beharrak ikuspuntu alternatibo eta aske batetik asetuiko dituena, gazteon eguneroko bizitzan eragina duten arlo guztiak ikuspuntu ezkertiar batetik jorratuko dituena (sistemak eskeintzen digun pribatizazioari aurre eginez) eta inguruko herrietan erreferente kulturala izango dena.

KARABIE, LEMOAKO HARRIE!!! HERRIE!!!

ziriKATU

ziriKATU 2009-10-27 18:50 #6

Hau bai izin zala pregunteitor ona!!!!!Segundas partes nunka fueron buenas...

frakazuri bat

frakazuri bat 2009-10-27 19:03 #7

ZORIONAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Harriketarrak, oingo asteburukue, hamar urte honitan daramazuen bidearen ezaugarria izan da, eta a zelako bidea!

Asteburu ikaragarrie eta hunkigarrie izan da, bai zuontzat bai kanpokoentzat (imajinetan dot zuok bizi izandakoa kanpoko batek bizi izandakoaren doblea, triplea edo....HAMAR bider gehiago izan dala)

Barikuko afarie, gozo gozo, ondo antolatute anbiente ederra.... ekitaldie, bestiala, kanpokoak garenak be harriketarrak sentitu giñen momentu askotan, gaztetxean egindako kontzertuek primeran, zapatuko kontzertuek eta anbientea ezin hobea, beraz guzti honegaitik barriro eta beti ere

ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Jarraitu Lemoa eta Arratie koloreztatzen

2009-10-28 15:29 #8

Pregunteitorra gogoakaz ta ilusinoagaz prestau zan, baia parte hartzaileen jarrera  nahiko eskasa izin zan. Eztait domeka izin zalako edo berez nahiko sensible gauzelako. Baia egie da, askotan bigarren ekintza lenengoagaz konparetan dogule ta iguala inoz eztala izingo. Batzutan hobeaua da ta beste batzutan txarraua. Hau gaztetxeagaz be  askotan pasetan  da, zenbet bider konparetan dogu  - "lehen gaztetxean....... eta oin..........!"  Argi dau asteburuko ekintza guztien balorazinoa positiboa ezin dala izin, baia ez konparau mesedez, hor talde baten lana,  esfortsua eta ilusinoa dau, ez jokatu horregaz, eskerrikasko!

ardi beltza

ardi beltza 2009-10-29 11:27 #9

Antza L.T.-n kontrako konspirazinoa egon da asteburu honetan, azkenengo zenbakia ezin atera, ekitaldien presentzi eza...
Lurpetar guztiek ez, baia parteide batek ("gizontxo") igual merezi zauen holango asteburu bet, 10 urte egunero gaztetxera etorten egon da gero afarire etorteko desentzirik be ez zauen eukin eta!!

animo1

animo1 2009-10-29 12:44 #10

Aupa¡¡¡

Asteburu itzel hau eta gero gauze2:

Bata beharren segidu behar dugule eta uste dot nahiko dinamika egokie segidu izin dogule hau antolatuteko, ba eredu hau ikusite ia lortuten dogun.

Bestalde aipatu gureko neunke ekitaldien botatako bideo baten aipatuten zana; gaztetxean ikusten dala gauzek iteagaz batera ondo pasetako gogo hori dekogule eta asteburu honetan hori ikusi de¡¡¡

eskerrik asko lagundu doskuzuen guztieri eta hemen segitako asmoa deku¡¡¡

kepa!!!!

kepa!!!! 2009-10-30 00:20 #11

Igual ez da lar aipatu grafiteruek ekitaldien in zauen kurro guapoa, baia benetan be ederto in zauela ta eskertutekoa dala. Bere artea kalera eroatearren marroi asko dekoz Fritok ("le tienen frito amultas" je, je! txiste fazile...) eta ondo egongo litike egunen baten jaialditxuen bat montetea (grafiti, hip-hop, break... mobida horren inguruen) eta dirurik ataten bada beretzat izitea edo...
Aupa Harriketarrak! Onenetakoak gara!

Harriketarrak

Harriketarrak 2009-11-01 19:29 #12

Gazte asanbladak ez daki barikuko txistuen zergaitia eta ez da horren partaide iten! Eta pregunteitorreko lan taldea errespetatu, jolasaren prestaketan lan bat egon dalako! eskerrik asko

bertan egon zan bat

bertan egon zan bat 2009-11-02 11:33 #13

Barikuen entzun zirean txistuen inguruen, nik ez neukez Gazte Asanbladagaz lotuko. Afalduten egon zirean pertsona bat edo batzun gauze puntuala izin zan. Errespetu faltea? bai. Adierazpen askatasuna? be bai.

a L i M o T x O

a L i M o T x O 2009-11-18 03:26 #14

Bueno, irakurten ibilinaz jenteak zer idatzi dauen. Eta batan bategaz bebai, unkitute gelditu naz.

Urte dezente pasau dire KARABIE ERRE ZAN EGUNETIK.
Egie esan, noberak be, ahistute eukin dau, ze garrantzitzue zan niretzako bai besteentzako KARABIE sortze horrek.
Behar asko egin genduan danon artean, lortu giñuna, gaur doguna, eskuratzeko,eta asteburu honetan hori aurrera doala eta joateko gogo asko dagoela igirri da.
Egie esan, nobera be, bueltauko zan, bea honeskero erretiroan nau.

Ez dot, ikusi nahi, kristalezko bazuek zelan apurtan direzan barriz, auskalo, egun horretan beintzen, 40 bat izango zirean eta. jajaja.

Bueno nire aldetik eskerrik asko, bihotz bihotzetik, lehenik, LEMOAKO HERRIEri, firmau zaurien gustieri, Iñaki Barrenetxeari, nahiz eta jenteak guztuko ez zeukan, benetan, bere aportazioa Udaletxearekiko, oso garrantzitzua izan zen eta da.
Gogoratzekoa da, Alkatea eta bera PRESOEN ARGAZKIAK ketzeko etorri ziren egunean, BERAK ALKATEARI zer esan eutzan. ( Egun horretan bi izan giñan eurekaz isketan geundela, nigaz egoana be, akordeuko da, zeguramente, itzela izan zan eta.)
Eskerrak bebai, nigez batera, ASANBLADA sortu giñun guztiei.
Nire eskerrik beroenak KEPA ETA SAIOAri, beraien aportazioagaitik eta nozki MIRENeri, eta Zorionak Ama izango zarelako. eta ALBARORI,ETA......bueno, ez noa zeigitan ze askenenan eskerrak danori.
Eta bihotzez, NIRE ESKERRIK ETA ANIMORI BEROENAK, gazte barri guzti honei, eurek diralako, gutxi batzuk sortu genuen altzorraren jabe barriak.
Benetan, barikuko afarien, negarrez asteko gogoa be, sartu jatan, badaki, batzuk, negar be, ein zeuriela, eta egie esan, ulertzekoa da, ze benetan jendeak ez daki, edo ahistute euki dau, zenbat kosteu jakun KARABIE lortzea, eta horrek zekartzan ondorio gustiak.
Benetan harro nago, dena oso  ondo egon zan eta espero dot hurrengoan bebai bertan egotea.

ESKERRIK ASKO ETA ANIMO, EKIN GOGOR ETA EUTSI!
KARABIE, GURE ABIE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

ARITZ ETXEBARRIA
http://aritzetxebarria.wordpress.com/

Utzi iruzkina: