Argentinatik Elkartasuna euskal gazteriarekin

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2009-12-10 15:15
4

Diasporako euskal gazteek azken atxiloketak salatu eta elkartasuna helarazteko mezu hau bidali digute Argentinatik;

diaspora « Proiektu guztiak, eskubide guztiak » Idatzi honekin, diasporako gazte argentinarrok, mugagabeko sustengua erakutsi nahi diegu, egun hauetan, Euskal Herriaren itxaropena deusaeztatu nahi dutenen injustizia eta bidegabekeria pairatzen dutenei. Ehundaka kilometrotara, gure herritik, euskaldunen eskubide preskribagaitzen alde borrokan segitzen dugu, gu baino lehen gure aitonamonek egin zuten bezala, gaur merezi dugun Euskal Herri askea ameste duten gazteek pairatzen duten atsekabe bera jasan zuten haiek. Bi estatuen estrategia errepresiboen gure erabateko gaitzespena argitara ematen dugu. Ahotsak isildu nahian, biderkatzea besterik ez dute lortzen. Gu suntsitu nahian, kolpe eta prozesu gustien gainetik, ahantziko ez dugun egueroko borrokan aurrera jarraitzeko indarrak ematea besterik ez dute egiten. Populu baten amets, irrika, eta itxaropen guztiak kriminalizatzea, euskal gatazkaren irtenbideruntz aurrera pausoa baino, atzera pausoa litaike, ezberdintasunak areagotzen dituen atzera pausoa. Gure izatearen benetako arrazoiaren alde, erabateko kompromezu eta esku zabaltasunarekin borrokatzen duten ikasle eta langileen jazarpena, jadanik hainbat hutsegiteri gehitzen zaion hutsegite berri eta lodi bat baizik ez da. Irtenbide demokratikoak, boteredunek zentzugabeki darabilten zer bat izateari utzi, eta behin betiko, istorio honetako protagonistek jarraikiko duten helburu konkretu bat bilakatu behar luke. EUSKALDUNAK; elkarrekin, zutik eta tinko, egon behar dugu erasoaldi berri honi aurre egiteko; kontuan izan,gure sustengu eta konpromezua daukazuela, gure ilusio eta uste osoa daukazuela, Euskal Herria aske, independente, eta burujabe erakitzeko. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!! Euskal Gazteria AURRERA!! Agentinan, 2009ko abenduaren 9an.

2009-12-11 13:45 #1

Benetan poztekoa da milaka kilometroran dagoenaren aupada hau¡¡¡¡ Askotan hemen bertan pastan da momentuen danok kontziente gara pasedan horregaz, baina egunek aurrera dozen heienan ba ahiztuten goaz. Izingo da ohitute gazuela?

Bea gero ikusten dozu hau, jente batek bere elkartasune zelan eskaintzen dauen eta eurin berbea euskal herri guztien zabalduteko alegine egiteko prest dauzela. Eta nahiz eta milaka kilometrora egon...eurik hemen dauzela jakiteak, animoak emoten dauz¡¡¡¡

aupa Txori¡¡¡¡

hau bai hau!

hau bai hau! 2009-12-15 14:06 #2

Benetan be!!

Argentina be, diaspora geitzean jakon horretan, hainbat eta hainbat heldu eta Gazte dauz, Euskal Herria eta euskaldun sentimendu hori bizi eta maite daurienak. Hemengo moduen, han be arazo eta oztopoak iziten dire gure herrien alde behar in, borrokatu eta ikisteko. ( han hori batezbe, hara heltzean dan informazio eskasa eta manipulatuegaitik).

Baia halan da be, hemengo moduen badauz horretarako prest dauen gazteak, 14.00 kilometrora eta eurin herrien egoera lotsagarrie eta latza izin arren, Euskal Herrian pasetan danan inguruen informau, ikasi eta horren alde borrokatuteko.

Horregaitik Zorionak!! Eta holan segidu!  Euskal Etxeak, folklorea eta kultura bai! Borroka, lana eta informazio eta baliabide errealak bebai!!!

Aupa Necochea, Rosario, Chascomus, Bahia Blanca, ...ko Gazteak!!

Lemoako Osaba

Lemoako Osaba 2009-12-18 12:54 #3

Apa Txori eta lagunak, zorionak denori lan honegatik, eta gogoratu hemen eta LABen gagozela beti prest abokatu onak (zure bezala) hartzeko, asin k, espabileu, amaitu karrerea eta etorri Unai, Iker, Garbi eta Lemoako 3 pardillen osaba ikustera.

jabi,

zuekbaizuek!

zuekbaizuek! 2009-12-21 16:32 #4

Batzuk mila kilometrora
bihotzetik gertu alegia
beste batzuk bertan bizita
horren urrun!!!!!

Utzi iruzkina: