Herri jaiko kronika
Pasa den martxoaren 17an, Lemoako koadrilek eta Harriketarrak gazte asanbladak, lehenengo herri jaia antolatu genuen, eta arrakastatsua izan zen bai parte hartze aldetik baita sortu zen giroagatik ere.
Eguna goizean hasi zen auzorik auzo egindako ibilaldi batekin, non 50 lagun inguru batu ginen. Ibilaldia bukatu ondoren herri bazkaria ospatu genuen, hauxe izan zen eguneko ekitaldirik jendetsuena 120 lagun ingururekin. Bazkalostean “El Tenderete” txotxongilo taldeak “hamaika gaztazka” izeneko antzerki ikuskizuna eskeini zuen lepo beteta zegoen gaztetxean. Eguna amaitzeko bertso-triki-poteo animatua egin genuen tabernetatik zehar Ostolaza eta Lazkano bertsolarien laguntzaz.
Gaztetxeak eta herriko koadrilek egin dugun lehenengo ekimen bateratua izan da honako hau, eta aurrera begira ere elkarlan hori mantendu nahi dugu, herri giroa eta partehartzea sustatzeko asmoz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: