Gerra Zibila gogoratuz. Kronika
Ekainaren 2an Gerra Zibilak gure herrian sortutako errepresaliatuak omentzeko eta Lemoatxen jazo ziren borrokaldiak gogoratzeko. Ahaztuak elkarteko lagunekin batera antolatutako ekintza izan da, eta aurrerantzean gai honi segida emateko asmoa ere badaukagu.
Hasteko mendi martxan igon ginen San Antolinera, eta bertako inguruetan gerra sasoiko trintxerak bisitatu genituen. Aurrerago, eta auzolanaren bidez, trintxera horiek errekuperatzeko asmotan be bagabiltza, baina beno gauza bakoitza bere momentuan.
Ondoren, bertan eroritako gudarien oroimenez zuhaitz bat landatu genuen, eta ekimen hori egitearen arrazoien inguruko azalpen batzuk eman ondoren eusko gudariak abestu eta herrirantz jeitsi ginen bertan geunden 35 lagunak.
Plaza Gorrian egin genuen ekitaldia, eta 100 pertsona inguru bildu ginen. Txalapartariek ireki zuten ekitaldia eta ondoren bertsolariak hartu zuen hitza. Sarrera labur baten ondoren Ahaztuakeko lagun batek memoria historikoa errekuperatzearen garrantziaz eta egiteko dagoen lan guztiaz hitz egin zigun. Miren eta Inaxi, garai hura bizi izan zuten herriko bi emakume, ere omendu genituen eta eusko gudariak abestuz ekitaldia amaitu orduko Mirenek hitz hunkigarriak egin zituen. Eskerrikasko denoi eta segi aurrera!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: