Diagonalak eta perpendikularrak... (Argentina VI)

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2010-09-14 15:15
9

XIXgarren mende bukaeran Buenos Aires hiria Argentinar Errepublika Federaleko kapitala izendatu zuten. Ondorioz, Buenos Aires probintziari beste hiriburu bat topatu behar izan zioten, hobeto esateko, hiri berri bat eraiki zuten, La Plata. Hutsetik sortu zuten probintziako hiriburu hau, eta horretarako bertako arkitekto bati hiria planifika zezan eskatu zioten. Hiri bat oinarrizko zimenduetatik eraikitzea benetan asmo handiko erronka dela aitortu behar da... Behin diseinua zehaztuta, italiar igeltsero tropel batek eman zion forma eta bizia hiri berriari.

Graffiti 10 (La Plata) 2010-09-03

Gaur larunbata da, goizeko hamaikak Buenos Airesen. Tren estaziora hurbildu naiz, horko leihatilan txartela erosi dut, bi peso eta erdi, ia musutruk, eta La Platarantz abiatu naiz. Han lagun bat dut itxoiten, Santiago. Nioen bezala, La Plata zehazki diseinatutako hiria da, kuadrarik kuadra, kalerik kale aurretiaz proiektatutako hiria da, guztiz planifikatua, oso pentsatua. Karratu perfektu batean era ia simetrikoan gurutzatzen dira karrikak, etorbideak eta diagonalak. Hasiera batean, kaleek gizon ospetsuen eta leku jakinen izenak zituzten, baina gaur egun sexu eta jatorri espazialik gabeko zenbaki finitoek izendatzen dituzte kaleok. Honela bada, adibidez, Santiago 61 kalean bizi da, 1 eta 115 bitartean...

La Platan unibertsitate publiko garrantzitsuak daude, ingeniaritza fakultatea, gizarte-zientzien fakultatea, medikuntza fakultatea, arkitektura fakultatea... Arte ederretako eraikinaren hormetan diktadura garaian ikasleentzat diru-laguntzak eskatzearren desagerrarazi egin zituzten sei adin txikiko gazteen irudiak ikus daitezke (La Noche de los Lápices)...

Santiago zuzenbide ikasketak ari da burutzen, eta dena ondo badoa aurten lizentziatuko da, hala bedi. Lan eta lan dabil mutila, baina gaur gauean parrandan aterako gara, zer erremedio, nire bisitari ezin muzin egin. Iluntzean, lehendabizi, La Platako Euskal Etxetik pasatu gara bere adiskideen bila, eta gero ‘El Galpón de Tolosa’ izeneko etxe okupatu eta kultur gunera egin dugu erromesaldia... Jai giro galanta topatu dugu bertan, musika alaia, adin guztietako jendea dantzan, enpanada beroak eta garagardo freskoa, artisautza azoka internazionala eta denetariko bandera koloretsuak...

Euskal diasporak aipamen berezi bat merezi duela iruditzen zait. Mahai baten inguruan bildu gara zortzi bat gazte, eta hizketaldi interesgarria izan dugu... Lotsagarria da EAJak nola monopolizatu dituen Euskal Etxeak, dudarik gabe bozka eta interes ekonomikoak bultzatuta. Esan behar da euskaldun askok botere handia lortu zutela argentinar lur eremu zabalak bereganatu ondoren, eta jaurlaritzaren bidez lur-jabe hauen mesedea eskuratu du jeltzaleen hegemonia politikoak urte askoren buruan. Ez hori bakarrik, diasporaren irudikapen kolektiboaz ere jabetu nahi izan da, ai ai ai...

Baina poztekoa da ikustea gazte hauek doktrina ofizial horrekiko iritzi kritikoa dutela, badakitela Euskal Herria Euzkadi baino askoz gehiago dela, ezagutzen dutela euskal preso politikoen borroka, eta babestu ere babesten dutela... Harrigarria da euskararekiko duten kuriositate eta konpromezu hori, eta miresgarria gure herri zaharrarekiko duten maitasuna... Hain urrun egonda, hain daude hurbil...

Txori (La Plata) 2010-09-01

kepa

kepa 2010-09-14 15:52 #1

Aupa txiki!!! Ikusten dot ondoo zabizela, esan neuntzuneri kasu iten (ikusi eta ikasi... je, je!!) ta asko poztuten naz. Zu, ba txorizodelok@s hau ederto doa, ta ni be sano gusture nabil saltsa honitan, badakizu enazela inoz izin lar geldi egotekoa... ta eskerrak!!! Benga hi, ba bañoak kukumarantza behar apur bet iten, han jekoat kriantza botilea hiri etxoten eh! Ondo ibili!!!

kartzel

kartzel 2010-09-15 23:34 #2

aupa txiki zeozer irakurriot ta gusture esta nire fuertea baie ondo. ondo ibili ta segidu idazten

Rocco Dromo

Rocco Dromo 2010-09-16 16:40 #3

Abentura bitxiak bizi ditu zuen korrespontsal horrek! "Nik ere, nahi nuke, izan txikia bezalaaa, hain goian, hain trebe, izateko llibre..." a zer nolako enbidia!

Kobein

Kobein 2010-09-17 12:37 #4

Aupa Iker, ondo ondo ibili eta gozatu!!Gu ez gauz Argentinan baia
karabieko blogera sartzea baino eztau zure istorioakaz disfrutetako!

txit!!

txit!! 2010-09-21 11:52 #5

Gorka

Gorka 2010-09-28 10:53 #6

Euskal Musika gustatzen bazaizue, gomendatzen dut Ibaimusic webgunea. Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe!

monk

monk 2010-10-06 20:40 #7

Aupa txiki!! honik bai artikulo intesanteak! zu bai zu artistea!!! ondo segidu eta argentina zaindu!!!

Saioa

Saioa 2010-10-23 12:23 #8

Udagoiena edo...udaren azkena.
"Basauntzen" orroak entzun dire basoan ilunetan, eta, animaliagoak diren ohiu eta zantzoak tabernan, be.
Gaztainek batu doguz basoan, ta Kastaña batzuk be tabernan.
Perretxikotan joan danak...tabernara ekarri dauz Sisa, Nikalo ta Hongoak. Gozo-gozoak barriz!
Mongitan igon beharko da oingoan.
Osterantzean, hemetik, zaharrak barri.
Axular herriko tabernatik, mosu handi handi bat, Axular Begiraino edo...!

billi

billi 2010-11-08 00:03 #9

aupa artista! esto te kedac pekeño no? hi kempes ikusiok ala? a tu bolibian zauzela. orduen ezebez. azkargortan lagune zarela esan ta ateak zabalik dituzu. mosu bet, agoan ez , baina mosu bet andi andie.

Utzi iruzkina: