XIXgarren mende bukaeran Buenos Aires hiria Argentinar Errepublika Federaleko kapitala izendatu zuten. Ondorioz, Buenos Aires probintziari beste hiriburu bat topatu behar izan zioten, hobeto esateko, hiri berri bat eraiki zuten, La Plata. Hutsetik sortu zuten probintziako hiriburu hau, eta horretarako bertako arkitekto bati hiria planifika zezan eskatu zioten. Hiri bat oinarrizko zimenduetatik eraikitzea benetan asmo handiko erronka dela aitortu behar da... Behin diseinua zehaztuta, italiar igeltsero tropel batek eman zion forma eta bizia hiri berriari. Gaur larunbata da, goizeko hamaika...


Ezin ukatu bere inportantzia, baina alor publiko eta politikoa ez da alor interesgarri bakarra. Esan nahi da alboan dugun pertsonarengan ere informazio baliotsua dugula, edo neurrigabeko pasioren bat bizi duen edonorengan ere... Egunkariak irakurtzen ditugu, gure soldaten zenbatekoaz kezkatzen gara, gure bozka asmoen garrantziaz ohartzen gara, unibertsoaren bilakaera ezezagunaz espekulatzen dugu, eta guzti honetaz aparte, gainera, sexua praktikatzen jarraitzen dugu, maitemintzen gara, bakardadeak etsitzen gaitu, ondo jan eta edaten saiatzen gara... Honako elkarrizketa hau telebista argenti...


Nicolas, gure amaren lehengusua, Flores auzo zaharrean bizi da, erraldoia den Buenos Aires Hiri Autonomoaren erdigune geografikoan, nolabait esateko. Klase ertaineko auzoa da Flores, auzo herrikoia, non garai desberdinetako eredu arkitektonikoak nahasten diren. Parke apal bat dago San José Basilika historikoaren aurrez-aurre, eta denetariko dendak handik eta hemendik, txikiak eta handixeagoak. Metroz eta autobusez ondo komunikatuta dago Flores. Nicoren etxea Rivadavia etorbidearen ezkina batean kokatzen da, kale estu batean, Buenos Aireseko kaleak normalean zabalak dira, baina kale hau, ...


Gaur izan dut Iñaki Arregi Iartzaren heriotzaren berri. Hedabideen bitartez baino ez nuen ezagutzen baina, beti ikusi izan dut Euskal Herrian gauzatu diren asmo ederretako baten arima gisa: Udal Euskaldunen Mankomunitatearena (UEMA), alegia. Aspaldion erakunde horrekin loturiko albisteetatik desagertua zen eta izango zen horretarako motiborik. Aurretik esan dudan moduan, hedabideetatik baizik ez nuen bere jarduna ezagutzen baina -iritzietan eta beste- beti hartu izan nion pertsona eraginkor eta langilearen eitea. Lerroon bitartez bihoakio HABAILARRIAren omen xumea. Bego atsedenean. ...


Uda ondoa

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2008-09-13 19:15

Iraila da, maitea, Mahats usaina da airean, Hostozko tunel bat daukagu aurrean…   Balerdi Balerdi   Aise joan da uda. Ezarian ari zaizkio jada Historiaren hautsa eta goroldioak lotzen. Oraindik kolore biziko irudi zaizkigunak -ikasturtearen amaierak gurasoontzat dakartzan buruhausteak, opor lekuko itsaso eta itsas bazterren  eguzkipeko distira,…-, laster dira sepia kolore bakarrean lausotuko. Eta garai historiko bilakaturik, gertaera nagusiak zaizkigu errepikatuko etengabe fedabideetatik (I. Segurolaren maneran esateko): Kaukaso aldeko gudaldia, hegazkin istripuak,…   ...


Igandeko egun pasa

1
habailarria 1458588149879 Habailarria | 2008-06-02 15:15


Hastapenean

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2008-03-30 01:57

Urteak dira Iñaki lagunak Josep Plaren "El cuaderno gris" liburua eskuratu zidala, Dionisio Ridruejok, emaztearen laguntzaz, egin itzulpenean. Egunotan hasi naiz irakurtzen. Kasualitatez, martxoaren 18ko Berriak, aipatu liburua blog modura berrargitaratzen hasiak direneko albistea zekarren. Egileak egunkari gisa idatzi zuen eta, aurten, laurogeita hamargarren urteurrenaren karietara, idazlearen izena daraman fundazioak egunez egun ateratzen du dagokion zatia. Bitxia aldiro jasotzen duen iruzkin kopurua. Posible ote litzateke gurean halakorik? Eldarnio nirea! (Plazer duenarentzat: ...


Azken iruzkinak