Habailarria

Itua erdiz-erdi jo gabe ere... Euskal Letren (noizbehinka, euskal pinturaren) erakusleiho eta habailariaren eldarnioen gordeleku

Isil isilik

2
habailarria 1458588149879 Habailarria | 2011-10-25 20:50

Hilabeteetako isilaldia. Ez ote litzaiguke komeniko halaxe irautea? Harrabots eta zalapartatik lekora, ea leun-leun egiten dugun aurrera (sareko) leku honekin, (munduko) ez-leku honetan. Biandizko maldetan gora ala Antartikoko izozmendien artean. Nor dabil hor? Ba al da inor behelaino artean?  


Ke biltzaileak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2011-02-02 20:48

"Diruzale baten heriotza"; © Jheronimus Bosch "El Bosco", 1490-1500 bitartean. http: //www.wikimedia.org -tik hartutako irudia <<"Kea ere bilduko luke horrek" edo "horrek ez dizu kea ere emango" esan ohi zaio diruzale zekenari. Halakoak kukusoa ere zikirotuko omen  luke "bost sosendako", eta halakoren etxeko suan ez dizute sardinarik erretzen ez ketzen utziko, ez baitute surik ere pizten.>> ©Anjel Lertxundi; "Letrak kalekantoitik: Kea bildu"; Alberdania, 1996. Kritiken hemeroteka Ke biltzaileen mende egoteak ba ote bizi dugun krisi garaiarekin zerikusirik? A...


Esplotatzaileak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2011-02-01 16:11

"Los explotadores"; © Diego Rivera, 1926 - http://encontrarte.aporrea.org/ gunetik hartutako irudia Nire etsaiak maite ditut.Etsairik ez daukanakbenetako lagunik ere ez du izaten.Etsai bat kalean agurra ukatzen ikusten dudaneanbadakit nire lekuan nagoela.Etsai bat berriro haserretu zaidala jakiteabide onean noala jakitea da.Etsai batek nitaz idazten duen bakoitzeannik idatzitakoaren indarra baieztatzen dit.Etsaiena da dagoen maitasun eterno bakarra.Bizitza osoan gogoratzen dituztezuk egindako irainak.Bizitza osoan gogoratzeko moduko iraintzathar daitekeena egia bakarrik izan li...


( ... ) "Puntu konkretu batetan bere poltsako kargamentua hustutzen zuen eta aurrera jarraitzen zuen hiriko neoizko gauean galduz. Zabortegiaren mugara iritsi bezain pronto linterna baten argiak itsutu zuen. - Altxa besoak! Polizia! Jose choloak poltsa erortzen utzi eta korrikari ekin zion. Poltsatik emakume baten burua atera zen linternaren argitan irribarre makabroa eginez. Zankadila jarri zion inspektoreetariko batek, beste batek eskumuturrekoak estutu zizkion. Urde zikina! Putakumea!! - garraisi egin zion hirugarren batek. Eta bijilantzia taldea osatzen zuten bost polizien ...


Izozmendiak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-12-20 23:14

  (...)<<Hurrengo egunean ababorretik bi izotz tontor ikusiko dira itsaso ilun samarrean, lehenengo iceberg biak."Errepublika zuriaren lehen begiraleak..." esango du baten batek.Ez dira bakarrak izango. Laster hasiko dira ortzimugatik beste batzuk azaltzen, errealismo harrigarriarekin, buruzut eta hieratiko beren bidaia geldoan. Eta argazkietan, zinean eta telebistan hainbeste aldiz ikusitakoa, benetan so eginik, ia onirikoa, ia irreala irudituko zaizu.>>(...) ©Joseba Sarrionandia: Lagun izoztua, Elkar, 2001. Kritiken hemeroteka


SAKONETAN SAKON, LETEEUSKAL HERRIKO BARDOA,GOGORA EKARTZEN DIZKIT:GAZTA ZAHARRA TA ARDOA,IRAGAN ALDIKO JENDEZAILDUTAKOEN AROA,JENDE HITZETAN LABURRANAHIZ KEMENEZ OPAROA. POETA JOMUGA ETAPOETA ABIABURU:OROITZEN DUT GAUEZ PLAZANMUSEN HATSAREN AIDURU.HITZAK LEUN, HITZAK LAKAR,IRUZKIN ETA ABURU,IRUDI ZEIN METAFORAEDERRENETAN SEGURU. Irudiaren iturria: Berria Kontzeju zaharra hantxe dago oraindik ere, Herriko Etxearen (Udaletxearen) pare-parean, errota zahar maitearen antzo, denboraren iraganari erronka joz. Lehenengo solairuko leihoetan adi, izan ginen haurraren jakin gosez baitaratzen g...


Hiribide nahiz kalezulo, gogoaren noraezak gidatzen gaituelarik ez dugu bereizten non gabiltzan ere. Buruan obsesio bakarra, ez diogu ia antzematen inguruan dugunari. Hala ailegatu da Tipula bazter hartara: jitoan dabilen untziaren antzo. Zurezko banku ajatuan jarri da. Atzean kale hits itsua, irteerarik, norarik gabea. Jatekoen usainak, txiza eta zabor urrinekin nahasirik, airean. Musika ozenegiek ezin estaliriko eztabaida saminduak... Begiak gorri, gorputza dardaraz, eskuek tabako eta txokolate koxkorrak trakets bildu dituzte paperean. Sua eskatu dio parean igaro zaion morroia...


"( ... ) 1939ko abuztuaren 21a zen, astelehena, Graf Spee korazatua Wilhelmshavengo portutik atera zenean. Hans Langsdorff zuen kapitaina, baga artean asko ibilitako marinel profesionala. Itsaso zabalean zirela jakin zuten Alemaniak Polonia inbaditu eta Frantziak eta Britainia Handiak gerra deklaratu zietela.        Itsasketak iraun zuen ehun eta hogei egunetan bederatzi zamaontzi hondoratu zituen Langsdorffek, ingeles banderadunak guztiak, baporeetako gizonak salbatuta beti. Atlantiko erdian zebilen abenduaren aurreneko astean La Plata ibaiaren bokal...


Albistea

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-08-27 22:21

Gure arima ospela argitu duen albistea, Berria egunkaritik hartua: http://www.berria.info/albisteak/43210/baionako_htel_des_basques_seaskari_eman_dio_eraikinaren_jabeak.htm  


Elkarrizketan

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-08-09 22:31

(...)  Leihotik saiheski erre usaina dator, eta ondoren amantal hori bat jantzirik daraman emaztea, À table!, frantsestuek bakarrik dakiten bezala garrasi egiten, À manger!, eztarriko zain guztietatik indarrez irteten zaion xuxurla. Jakien inguruan jesarri dira Manex eta aitona. Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin. Manex ez da bere ama begiratzera ausartzen, nahiago du aitonaren solas lasaigarrian murgildu, ama beti dago erdi ospel. Aitonak ere nahiago du Manexekin solasean jarraitu, berarekin egotea Manuelekin batzea ...


habailarria 1458588149879

(...) Adio/ Ubera bezala urtu ziren urteei/ Adio/ Arraintxoa eskutik bezala joandako asmoei/ Berba berri mordoa ikasia naiz/ Eta ez dut sinesten antonimoen simetria/ Atzekoz aurrera ere gauza sobera zait ulergaitz/ Ez dut uste nahi nukeeneraino bestelakotu ahal izanen naizenik/ Baina adio neure buruari dena den beste nonbait jaio behar dut/ Banoa itsasmugan agertzen hasia den beste lurralde baterantz/ Izendatzen ausartzen ez naizen lurralderantz./ "Saudadearen aurka" - © Koldo Izagirre - Non dago Basque's Harbour - Susa, 1997

http://zuzeu.eus http://sustatu.eus http://31eskutik.com