Kalezuloetako urrinetan
Hiribide nahiz kalezulo, gogoaren noraezak gidatzen gaituelarik ez dugu bereizten non gabiltzan ere. Buruan obsesio bakarra, ez diogu ia antzematen inguruan dugunari.
Hala ailegatu da Tipula bazter hartara: jitoan dabilen untziaren antzo. Zurezko banku ajatuan jarri da. Atzean kale hits itsua, irteerarik, norarik gabea. Jatekoen usainak, txiza eta zabor urrinekin nahasirik, airean. Musika ozenegiek ezin estaliriko eztabaida saminduak...
Begiak gorri, gorputza dardaraz, eskuek tabako eta txokolate koxkorrak trakets bildu dituzte paperean. Sua eskatu dio parean igaro zaion morroiari. Ke artean heldu zaizkio belaunaldi galduaren irudiak: Rey, Badaran anaiak, Agustin, Juankar, Ander, Ziga... Gogoan darabilen asmoa tinkoagotu egin zaio. Begiak itxi ditu. Aitonaz akordatu da ixtant batez, aitona arotz-bankuan lanean...
Kaleko hormairudia
Iruzkinak
Utzi iruzkina: