Habailarria

Itua erdiz-erdi jo gabe ere... Euskal Letren (noizbehinka, euskal pinturaren) erakusleiho eta habailariaren eldarnioen gordeleku

Una

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-16 21:08

Eritasun larri baten aitzakian dabil Korneli ospitalean, atzera-aurrera, behar diren frogak eta analitikak egiten. Zirujauaren kontsultara sartzeko zain dagoela, erizainaren deia aditu du: "Cornelia Fullaondo!"; "Korneli", erantzun dio berak irribarre eginez. Nahikoa komeria ibili zuen aspaldiko garai hartan izenaren euskarazko aldaera onar ziezaioten. Ez dago amore emateko. Osakidetzan -lagunarteko txantxetan Usaikiratsa izendatzen duten erakundean-, esana diote historia kliniko bat baino gehiago ageri dela bere izenarekin: Korneli, Cornelia, etab. Nola liteke, baldin eta lehenengo aldiz a...


Eguneroko ajeak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-16 20:42

Diego Rivera, Untitled (Study for the panel Germination, in the mural A Hymn to the Earth, Universidad Autónoma de Chapingo, Mexico), 1926; charcoal and pastel on paper, 24 7/8 in. x 19 in. (63.2 cm x 48.26 cm); Collection SFMOMA, Albert M. Bender Collection, gift of Albert M. Bender; © Banco de Mexico Diego Rivera & Frida Kahlo Museums Trust, Mexico, D.F. / Artists Rights Society (ARS), New York Source: http://www.sfmoma.org/explore/collection/artwork/432#ixzz39vGu8uIe San Francisco Museum of Modern Art "Flora bera ere, gero eta ur...


Asel Luzarraga

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-01-08 18:38

http://aselaskatu.org/index.php?lang=eu Larunbata. Goizeko tertulian elkartu dira Euskadi Irratian Laura Mintegi, Felipe Juaristi eta Arantza Urretabizkaia. Asel Luzarraga idazleak Txilen pairatu atxiloketa gaia emanda, muntaia barregarritzat jo du Mintegik. Leporatzen zaion ekintza gertatu zen egunean, Durangoko azokan elkarrekin izan zirela adierazi du  eta modu argiz demostra daitekeela ondoko egunetan ere etxekoekin-eta izan zela bazkaritan, etab. Epaileak ez omen zituen entzun nahi izan abokatu defendatzailearen alegazioak. Juaristik, Txileko hauteskunde ...


<< Ez dago norberaren erakargarritasuna besterengan sumatzea baino gauza erakargarriagorik. Horregatik, ziurrenik (pentsatu zuen Anderson Andereak), izan zen bera gaztetan horren arrakastatsu gizonekin. Gaztetan. Aspaldi. Aspaldi, gaztetan, asko gustatzen zitzaien Anderson Anderea gizonei, bere inguruko gizon gazteei, berari gizonak asko gustatzen zitzaizkiolako (eta ez dago norberaren erakargarritasuna sentitzea baino gauza erakargarriagorik). Ez zen itsusia gaztetan. Horrek lagundu bide zuen, baina baziren neska politagoak inguruan. Bere eskolan. Bere parrokian. Halaz ere, bera zen ...


Zaindu!

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-01-02 22:04

Urte berriarekin bazter honetaraino ailegatu den bidaztiari, Iñaki Segurola-Diego Rivera koktela eskaintzen diot ongi etorri modura: << "Zaindu!" Ongi gogoan daukat Donoxti-aldeko lagun batek nola bota zion behin gure zaharrari adio egiterakoan: "bueno agur, zaindu!". Gure zaharrari muturra belztu eta: "ño! horrek neri zeoze antzeman zidak; apenas oso jaxoa ikusi nauen!". "Zer ba?" nik, eta: "zaintzeko esan didalako". Esplikatu nion eginahalean "zaindu!" horrek ez duela zaintzeko esan nahi ("ez, zera esan nahi dik!"), oraingo moda txoro bat dela dena; oraingo "gero...


Egunkaria libre!

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2009-12-26 19:16

http://www.youtube.com/watch?v=NkFHAXQ59yc   Zazpi urtera doa, Nolako iraina, Akordu hutsaz lodi Dut lepoko zaina. Handia izan arren Diguten destaina, Hartu behar diegu Berriz ere gaina.   Desertuan bidea Eginez urraska: Euskararen oasi, Bideko ur aska, Luberrian goldeak Zabaldu lurraska, Egunkariak beti Bere alde gauzka.   Bost gizaseme zintzok Pairatu laidoa, Gure Historiaren Sintonian doa. Madril eta Parisen Ohiko lan-ildoa: Indarrez euskararen Suntsitze geldoa.  


Ilargiarenak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2009-12-20 22:56

 ISPILUA << Behin batean laborari batek hiriko azokara joan behar zuen eta emazteari galdetu zion ea ze opari nahi zuen hiritik ekartzea. Emaztea zer aukeratu jakin ez eta arratseko ortzeruntz begira geratu zen eta, laborariak hilargia nahi zuela pentsatu zuen. Biharamun iluntzean, hiriko zereginak iadanik bukatuta, denda aurreko mahaian salgai zegoen ispilu batetan hilargi ikaragarri eder bat ikusi zuen. Ispilua erosi eta, laboraria pozik itzuli zen etxeruntz. Oparia emandakoan baina, emaztea negarrez hasi zen: - Iadanik ez nau maite, beste andere bat ekarri du- esaten zion em...


Udaberri

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2009-03-21 17:12

Bada txanponaren bi aldeak aldi berean ikusi nahi lituzkeenik, zakur beltzak Elur edo Gatz izenda daitezkeela sinistu nahi ez duenik, are, itsasora begiratu orduko, hondoan gordetzen diren milaka urteetako misterioak oro bistaratzea nahi lukeenik ere. Dena kontrolpean maite dutenak dira horiek. Inprobisazioari, halabeharrari, ustegabeari... bat ere tarterik utzi gabe bizi gura luketenak. Haatik, hemen da giza kontrolari itzuri egiten dion indar natural erabatekoa. Gure nahiei, gure asmoei, gure ametsei bultzada erantsia gehituko dien urtaroa. Odol-berritu eta, behar bada, od...


Iraileko eguzki epelpean, oraindik haren arnas trabatuaren zurrunga lehorra aditzen ote dudan… Nekerik gabe irudika dezaket irribarre mikatz batez aldamenetik begira.   Azken hatsa eman ondorengo irudi eta errituak. Giza larderiaren bestondoa.   Through every dead and living thing Time runs like a fuse And the fuse is burning And the earth is turning (….)   J. Browne   Gozoa bekio atsedena.    


Time the conqueror

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2008-09-24 00:01

Copyright: Jackson Browne. Artistaren webgunetik hartutako irudia (Photograph from the artist's website): www.jacksonbrowne.com Kantari honen azken lana. Goxo, apal, irmo eta engaiatua. Aspaldi hartan kantatu zuena: nork bere hazietarik gutxi batzuk erein...


habailarria 1458588149879

(...) Adio/ Ubera bezala urtu ziren urteei/ Adio/ Arraintxoa eskutik bezala joandako asmoei/ Berba berri mordoa ikasia naiz/ Eta ez dut sinesten antonimoen simetria/ Atzekoz aurrera ere gauza sobera zait ulergaitz/ Ez dut uste nahi nukeeneraino bestelakotu ahal izanen naizenik/ Baina adio neure buruari dena den beste nonbait jaio behar dut/ Banoa itsasmugan agertzen hasia den beste lurralde baterantz/ Izendatzen ausartzen ez naizen lurralderantz./ "Saudadearen aurka" - © Koldo Izagirre - Non dago Basque's Harbour - Susa, 1997

http://zuzeu.eus http://sustatu.eus http://31eskutik.com