<< Ez dago norberaren erakargarritasuna besterengan sumatzea baino gauza erakargarriagorik. Horregatik, ziurrenik (pentsatu zuen Anderson Andereak), izan zen bera gaztetan horren arrakastatsu gizonekin. Gaztetan. Aspaldi. Aspaldi, gaztetan, asko gustatzen zitzaien Anderson Anderea gizonei, bere inguruko gizon gazteei, berari gizonak asko gustatzen zitzaizkiolako (eta ez dago norberaren erakargarritasuna sentitzea baino gauza erakargarriagorik). Ez zen itsusia gaztetan. Horrek lagundu bide zuen, baina baziren neska politagoak inguruan. Bere eskolan. Bere parrokian. Halaz ere, bera zen arrakasta handiena zuena. Errazegia ere gertatzen zitzaion noizbehinka jokoa garai hartan. >>
Iruzkinak
Utzi iruzkina: