Ke biltzaileak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2011-02-02 20:48

"Diruzale baten heriotza"; © Jheronimus Bosch "El Bosco", 1490-1500 bitartean. http: //www.wikimedia.org -tik hartutako irudia <<"Kea ere bilduko luke horrek" edo "horrek ez dizu kea ere emango" esan ohi zaio diruzale zekenari. Halakoak kukusoa ere zikirotuko omen  luke "bost sosendako", eta halakoren etxeko suan ez dizute sardinarik erretzen ez ketzen utziko, ez baitute surik ere pizten.>> ©Anjel Lertxundi; "Letrak kalekantoitik: Kea bildu"; Alberdania, 1996. Kritiken hemeroteka Ke biltzaileen mende egoteak ba ote bizi dugun krisi garaiarekin zerikusirik? A...


Esplotatzaileak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2011-02-01 16:11

"Los explotadores"; © Diego Rivera, 1926 - http://encontrarte.aporrea.org/ gunetik hartutako irudia Nire etsaiak maite ditut.Etsairik ez daukanakbenetako lagunik ere ez du izaten.Etsai bat kalean agurra ukatzen ikusten dudaneanbadakit nire lekuan nagoela.Etsai bat berriro haserretu zaidala jakiteabide onean noala jakitea da.Etsai batek nitaz idazten duen bakoitzeannik idatzitakoaren indarra baieztatzen dit.Etsaiena da dagoen maitasun eterno bakarra.Bizitza osoan gogoratzen dituztezuk egindako irainak.Bizitza osoan gogoratzeko moduko iraintzathar daitekeena egia bakarrik izan li...


( ... ) "Puntu konkretu batetan bere poltsako kargamentua hustutzen zuen eta aurrera jarraitzen zuen hiriko neoizko gauean galduz. Zabortegiaren mugara iritsi bezain pronto linterna baten argiak itsutu zuen. - Altxa besoak! Polizia! Jose choloak poltsa erortzen utzi eta korrikari ekin zion. Poltsatik emakume baten burua atera zen linternaren argitan irribarre makabroa eginez. Zankadila jarri zion inspektoreetariko batek, beste batek eskumuturrekoak estutu zizkion. Urde zikina! Putakumea!! - garraisi egin zion hirugarren batek. Eta bijilantzia taldea osatzen zuten bost polizien ...


Izozmendiak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-12-20 23:14

  (...)<<Hurrengo egunean ababorretik bi izotz tontor ikusiko dira itsaso ilun samarrean, lehenengo iceberg biak."Errepublika zuriaren lehen begiraleak..." esango du baten batek.Ez dira bakarrak izango. Laster hasiko dira ortzimugatik beste batzuk azaltzen, errealismo harrigarriarekin, buruzut eta hieratiko beren bidaia geldoan. Eta argazkietan, zinean eta telebistan hainbeste aldiz ikusitakoa, benetan so eginik, ia onirikoa, ia irreala irudituko zaizu.>>(...) ©Joseba Sarrionandia: Lagun izoztua, Elkar, 2001. Kritiken hemeroteka


"( ... ) 1939ko abuztuaren 21a zen, astelehena, Graf Spee korazatua Wilhelmshavengo portutik atera zenean. Hans Langsdorff zuen kapitaina, baga artean asko ibilitako marinel profesionala. Itsaso zabalean zirela jakin zuten Alemaniak Polonia inbaditu eta Frantziak eta Britainia Handiak gerra deklaratu zietela.        Itsasketak iraun zuen ehun eta hogei egunetan bederatzi zamaontzi hondoratu zituen Langsdorffek, ingeles banderadunak guztiak, baporeetako gizonak salbatuta beti. Atlantiko erdian zebilen abenduaren aurreneko astean La Plata ibaiaren bokal...


Elkarrizketan

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-08-09 22:31

(...)  Leihotik saiheski erre usaina dator, eta ondoren amantal hori bat jantzirik daraman emaztea, À table!, frantsestuek bakarrik dakiten bezala garrasi egiten, À manger!, eztarriko zain guztietatik indarrez irteten zaion xuxurla. Jakien inguruan jesarri dira Manex eta aitona. Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin. Manex ez da bere ama begiratzera ausartzen, nahiago du aitonaren solas lasaigarrian murgildu, ama beti dago erdi ospel. Aitonak ere nahiago du Manexekin solasean jarraitu, berarekin egotea Manuelekin batzea ...


Oroimen II

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-05-22 16:23

Juan Duñabeitia eta Andres Untzain2001eko martxoa / Mundaka <<Ernest Hemingway Mundakara etorri zen denboran, 1959an hain zuzen, pertsonak etxeak baino handiagoak ziren. Gero etxeak hazi egin ziren, edo pertsonak apaldu, baina kontua da idazlearen etorreraren nondik norakoaren narrazioa argitaratuta nuen denboran, 2001eko urtean, etxeak pertsonak baino askoz handiagoak zirela.         Hain handiak ze, Ernest Hemingwayren akorduak bizirik zirauen artean, harekin izan ziren beste gehienen akordua ia erabat ezabatuta zegoen. Non ote zen Ernest Hemingwayren ab...


Eguneroko ajeak II

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-05-07 00:29

( ... ) << Elkarbizitza hura ez zen bakardadea uxatzeko bidea, bi bakardaderen batuketa baizik. Ez zuen merezi desioaren agonia bihurtu zen hari iraunaraztea. Beraz, dramatismorik gabe, egun batean elkarrekin berriz afaltzeko deia egingo zutela promesa eginik, trasteak hartu, eta Eduardok alde egin zuen Karmeleren etxetik. Ordudanik Karmele bakarrik bizi da, baina baditu bizpahiru lagun, estraineko gauetan berak behar duen berotasun hori ohean ematen diotenak, biharamuneko zama eman gabe. >> ( ...) "Sisifo maite minez", © Laura Mintegi; Txalaparta, 2001  Cou...


Oroimen

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-05-02 01:13

© Juan Luis Goenaga, "Sorgiñolak III", 2001/2006: www.juanluisgoenaga.com << ( ... ) Legearen ostean ibiltzeak horrelakoak dakartza, ezagutu behar ez duzun jendea ezagutzen duzu, ez dakizu nork galduko zaituen eta beldurrak bizi zara zenbat galduko dituzun zuk, legearen ostean dabilena sarean bilduko dutelako goiz edo berandu. Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko, edo zeinen ondoan egin beharko dituzun bi, zazpi, hamabi, hogei urte otzaran. ( ... ) Biltzarra egin genuen...


Apatridentzat

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-04-28 19:13

T. S. Eliotek idatzi zuen: <<Batzurentzat amerikanoa naiz, besterentzat britanikoa, bestetzurentzat angloamerikanoa. Eztabaida hori bizantinoa iruditzen zait. Sofismaezineko gauza bakarra hau da: hizkuntza ingeleseko idazlea naiz>>. Fernao Pessoa ere hizkuntzarekin identifikatzen zen: <<Mintzaira portugesa da ene aberria>>. Pierre-Jakez Helias bretoiaren poema haren lehen eta azken lerroak ere gogoangarriak dira: <<Bretoiera da ene aberria... >>. Eta: <<Beste guztia geografia da>>. "Hitzen ondoeza", © Joseba Sarrionandia, Txalaparta 1997. "...


Eguneroko ajeak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-16 20:42

Diego Rivera, Untitled (Study for the panel Germination, in the mural A Hymn to the Earth, Universidad Autónoma de Chapingo, Mexico), 1926; charcoal and pastel on paper, 24 7/8 in. x 19 in. (63.2 cm x 48.26 cm); Collection SFMOMA, Albert M. Bender Collection, gift of Albert M. Bender; © Banco de Mexico Diego Rivera & Frida Kahlo Museums Trust, Mexico, D.F. / Artists Rights Society (ARS), New York Source: http://www.sfmoma.org/explore/collection/artwork/432#ixzz39vGu8uIe San Francisco Museum of Modern Art "Flora bera ere, gero eta ur...


<< Ez dago norberaren erakargarritasuna besterengan sumatzea baino gauza erakargarriagorik. Horregatik, ziurrenik (pentsatu zuen Anderson Andereak), izan zen bera gaztetan horren arrakastatsu gizonekin. Gaztetan. Aspaldi. Aspaldi, gaztetan, asko gustatzen zitzaien Anderson Anderea gizonei, bere inguruko gizon gazteei, berari gizonak asko gustatzen zitzaizkiolako (eta ez dago norberaren erakargarritasuna sentitzea baino gauza erakargarriagorik). Ez zen itsusia gaztetan. Horrek lagundu bide zuen, baina baziren neska politagoak inguruan. Bere eskolan. Bere parrokian. Halaz ere, bera zen ...


Zaindu!

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-01-02 22:04

Urte berriarekin bazter honetaraino ailegatu den bidaztiari, Iñaki Segurola-Diego Rivera koktela eskaintzen diot ongi etorri modura: << "Zaindu!" Ongi gogoan daukat Donoxti-aldeko lagun batek nola bota zion behin gure zaharrari adio egiterakoan: "bueno agur, zaindu!". Gure zaharrari muturra belztu eta: "ño! horrek neri zeoze antzeman zidak; apenas oso jaxoa ikusi nauen!". "Zer ba?" nik, eta: "zaintzeko esan didalako". Esplikatu nion eginahalean "zaindu!" horrek ez duela zaintzeko esan nahi ("ez, zera esan nahi dik!"), oraingo moda txoro bat dela dena; oraingo "gero...


Ilargiarenak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2009-12-20 22:56

 ISPILUA << Behin batean laborari batek hiriko azokara joan behar zuen eta emazteari galdetu zion ea ze opari nahi zuen hiritik ekartzea. Emaztea zer aukeratu jakin ez eta arratseko ortzeruntz begira geratu zen eta, laborariak hilargia nahi zuela pentsatu zuen. Biharamun iluntzean, hiriko zereginak iadanik bukatuta, denda aurreko mahaian salgai zegoen ispilu batetan hilargi ikaragarri eder bat ikusi zuen. Ispilua erosi eta, laboraria pozik itzuli zen etxeruntz. Oparia emandakoan baina, emaztea negarrez hasi zen: - Iadanik ez nau maite, beste andere bat ekarri du- esaten zion em...


Azken iruzkinak