Oroimen II
Juan Duñabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka
<<Ernest Hemingway Mundakara etorri zen denboran, 1959an hain zuzen, pertsonak etxeak baino handiagoak ziren. Gero etxeak hazi egin ziren, edo pertsonak apaldu, baina kontua da idazlearen etorreraren nondik norakoaren narrazioa argitaratuta nuen denboran, 2001eko urtean, etxeak pertsonak baino askoz handiagoak zirela.
Hain handiak ze, Ernest Hemingwayren akorduak bizirik zirauen artean, harekin izan ziren beste gehienen akordua ia erabat ezabatuta zegoen. Non ote zen Ernest Hemingwayren abade Andres Untzainen itzala, non idazlearen lagun min Juan Duñabeitia kapitainarena, edo pilotari jaioak eta horiekin denekin lagun ziren Ibarluzea anaien akordua. Gorpuak kanposantuetako zuloetan hauts bihurtu ahala desagertuz legez doa haien gomuta. Aldiz, ene baitako labirintoan iraganeko haien denen itzalak berriro bizi guran agertzen zitzaizkidan; bizi-hatsa eman niezaien eskatzen zidaten, eta ezin nien eman.
—Joan direnen hatsa norengan bizi den eta, garaikide izan zituztenen akordutan bizi da, inon bizi denez —pentsatu nuen.
Bada, Ernest Hemingway Mundakara etorri zenekoaren narrazio hura idazten niharduelarik datu bila nortzuengana jo nuen, haiexengana itzultzea erabaki nuen.>> ( ... )
Iruzkinak
Utzi iruzkina: