Ilargiarenak

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2009-12-20 22:56

 ISPILUA

<< Behin batean laborari batek hiriko azokara joan behar zuen eta emazteari galdetu zion ea ze opari nahi zuen hiritik ekartzea. Emaztea zer aukeratu jakin ez eta arratseko ortzeruntz begira geratu zen eta, laborariak hilargia nahi zuela pentsatu zuen. Biharamun iluntzean, hiriko zereginak iadanik bukatuta, denda aurreko mahaian salgai zegoen ispilu batetan hilargi ikaragarri eder bat ikusi zuen. Ispilua erosi eta, laboraria pozik itzuli zen etxeruntz. Oparia emandakoan baina, emaztea negarrez hasi zen:

- Iadanik ez nau maite, beste andere bat ekarri du- esaten zion emazteak bere amari. Emaztearen ama beste emakumea ikustearekin batera lasaitu zen:

- Ez arduratu, andere hori zu baino zaharragoa eta itsusiagoa da. >>

(Antigualeko ipuin txinoa) ©Joseba Sarrionandia - Hitzen ondoeza - Txalaparta, 1997 

Ilargia

Fotolog-en, 2009-05-16ean, ©Johnydm-k argitaratua.  


Utzi iruzkina: