Oroimen

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-05-02 01:13

© Juan Luis Goenaga, "Sorgiñolak III", 2001/2006: www.juanluisgoenaga.com

<< ( ... ) Legearen ostean ibiltzeak horrelakoak dakartza, ezagutu behar ez duzun jendea ezagutzen duzu, ez dakizu nork galduko zaituen eta beldurrak bizi zara zenbat galduko dituzun zuk, legearen ostean dabilena sarean bilduko dutelako goiz edo berandu. Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko, edo zeinen ondoan egin beharko dituzun bi, zazpi, hamabi, hogei urte otzaran. ( ... )

Biltzarra egin genuen biharamunean, patioan bertan. Hemen badago jende ona, dena ez da kabuxa. Politikoen kolektiboak ez zuen beste presoen lan-indarra erosiko, ez ziegan lanbasa pasatzeko ez galeria baldekatzeko ez arropa zikina garbitzeko. Elkartasun kutxa bat eginen da jakiarekin eta diruarekin. Garaipen handia izan da hau, data historikoa Ondarretako kartzelan, Aitzolen zainekoek gabonila esaten dioten abenduaren zazpia apuntatu nahi baduzu, 1944 honetan. Baina gizajo hau ez dago konforme gaixo dagoelako ematen diogun tokamenarekin, nahiago luke ziegaz ziega hari tabakoa kendu, honi saldu, denen jaki hondarrak batu... merkataritza izorratu diogu, eta kontuak jakitea eragotzi. Horregatik ez ote dabilen mendeku bila. ( ... ) >>.

"Maratila" ipuinetik, "Sua nahi, Mr. Churchill?", © Koldo Izagirre, 2005, Susa: www.susa-literatura.com


Utzi iruzkina: