SAKONETAN SAKON, LETEEUSKAL HERRIKO BARDOA,GOGORA EKARTZEN DIZKIT:GAZTA ZAHARRA TA ARDOA,IRAGAN ALDIKO JENDEZAILDUTAKOEN AROA,JENDE HITZETAN LABURRANAHIZ KEMENEZ OPAROA. POETA JOMUGA ETAPOETA ABIABURU:OROITZEN DUT GAUEZ PLAZANMUSEN HATSAREN AIDURU.HITZAK LEUN, HITZAK LAKAR,IRUZKIN ETA ABURU,IRUDI ZEIN METAFORAEDERRENETAN SEGURU. Irudiaren iturria: Berria Kontzeju zaharra hantxe dago oraindik ere, Herriko Etxearen (Udaletxearen) pare-parean, errota zahar maitearen antzo, denboraren iraganari erronka joz. Lehenengo solairuko leihoetan adi, izan ginen haurraren jakin gosez baitaratzen g...


Albistea

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-08-27 22:21

Gure arima ospela argitu duen albistea, Berria egunkaritik hartua: http://www.berria.info/albisteak/43210/baionako_htel_des_basques_seaskari_eman_dio_eraikinaren_jabeak.htm  


Leihotik lekora

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-05-23 12:57

Enarik ez omen den udaberri honetan, neguaren besarkada ohi baino estuagoa izan da, ustez. Ainarak, jateko zomorro faltaz, akabatzen ei diren bedatse huntan, jende eguzkizaleak -luzetsita- zeru lainotuari erreparan, antsiz. Elaiak galtzen bide diren udalehen gurean, abiadura handiko gizartea konformagaitz unean-uneko tokamen meteorologikoarekin. Zohargiaren etorrerarekin, atzera dira bor-borrean jolas-parke eta plazak. Esaerak honela dio ordea, 31 baioneta liburuko Beatriz protagonistaren amona zenaren hitzetan: “Maiatzaren erdia hotzak hilik eta beste erdia beroak erreta”. ...


Libre

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-04-27 10:29

"Egunkaria" aferaz. Itxi zuten, hondatu zuten, pertsonak eta pertsonen obrak zirtzildu zituzten, hainbesteko ahaleginez eraikitakoa txikitu arteko onik ez zuten izan... eta, hondarrean zer?: errugabe! Dena omen da zilegi dedokrazia honetan. Aukera eta ideia oro, aldezgarri omen. Ondoren, Estatu- arrazoiak erabakiko du zein bidetatik birrinduko dituen bere "nazio-proiekturako" kaltegarri zaizkion egitateak, gure amets eta gurariak. Berdin dio aldez aurretik adostu eta Lege itxura eman bazaie ere (Gernikako Estatutuarekin gertatu bezala). Bete gabe utzi eta kitto. Orain jai egun bihurtu...


Grande

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-28 21:20

Euskal Telebistako albistegiak itxuraldatuak ageri zaizkigu azken aldian. Atentzioa ematen du itxura berritze horretan nola banatu dituzten koloreak: zuri-gorria euskarazko katean eta zuri-urdina gaztelaniazkoan. Irudi luke, edozein unetan, larrosa gorria mokoan hartuta daraman kaio zuri bihurtuta  hegaldatuko dela txoritxo telebistatarra. Bestalde, Gipuzkoako Aldundiaren Atarian egin beharreko ekitaldiaren kausaz (bandera espainiarra legearen indarrez jarri beharko dela-eta, protesta egitera deitu zuen, Olano, Aldun Nagusiak), Igeldoko Itsas-Aurre plataformak atzer...


Una

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-16 21:08

Eritasun larri baten aitzakian dabil Korneli ospitalean, atzera-aurrera, behar diren frogak eta analitikak egiten. Zirujauaren kontsultara sartzeko zain dagoela, erizainaren deia aditu du: "Cornelia Fullaondo!"; "Korneli", erantzun dio berak irribarre eginez. Nahikoa komeria ibili zuen aspaldiko garai hartan izenaren euskarazko aldaera onar ziezaioten. Ez dago amore emateko. Osakidetzan -lagunarteko txantxetan Usaikiratsa izendatzen duten erakundean-, esana diote historia kliniko bat baino gehiago ageri dela bere izenarekin: Korneli, Cornelia, etab. Nola liteke, baldin eta lehenengo aldiz a...


Azken iruzkinak