Libre

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-04-27 10:29

"Egunkaria" aferaz. Itxi zuten, hondatu zuten, pertsonak eta pertsonen obrak zirtzildu zituzten, hainbesteko ahaleginez eraikitakoa txikitu arteko onik ez zuten izan... eta, hondarrean zer?: errugabe!

Dena omen da zilegi dedokrazia honetan. Aukera eta ideia oro, aldezgarri omen. Ondoren, Estatu- arrazoiak erabakiko du zein bidetatik birrinduko dituen bere "nazio-proiekturako" kaltegarri zaizkion egitateak, gure amets eta gurariak. Berdin dio aldez aurretik adostu eta Lege itxura eman bazaie ere (Gernikako Estatutuarekin gertatu bezala). Bete gabe utzi eta kitto. Orain jai egun bihurtua, gainera.

Etengabeko adar jotzea. Ondo esan dut gorago: dedokrazia; Madrilgo Aginte Gorenak hatz sendoa gora zuzenduta duela erakusten digu uneoro, bere gurpiletik atera nahi genukeen koittaduoi.

Denan den, garbi esan beharra dago: geu ere ez gara gauzak ondo egiten ariko, bestela ez da posible. (Hispania: Libre).


Utzi iruzkina: