Leihotik lekora

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-05-23 12:57

Enarik ez omen den udaberri honetan, neguaren besarkada ohi baino estuagoa izan da, ustez.

Ainarak, jateko zomorro faltaz, akabatzen ei diren bedatse huntan, jende eguzkizaleak -luzetsita- zeru lainotuari erreparan, antsiz.

Elaiak galtzen bide diren udalehen gurean, abiadura handiko gizartea konformagaitz unean-uneko tokamen meteorologikoarekin.

Zohargiaren etorrerarekin, atzera dira bor-borrean jolas-parke eta plazak.

Esaerak honela dio ordea, 31 baioneta liburuko Beatriz protagonistaren amona zenaren hitzetan: “Maiatzaren erdia hotzak hilik eta beste erdia beroak erreta”.

Ez gara jada laketzen Goizeko euri artean.

©Tomás Sobrino Habans: "Huntza" (Hiedra) > http://tomassobrino.blogspot.com


Utzi iruzkina: