Grande

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-28 21:20

Euskal Telebistako albistegiak itxuraldatuak ageri zaizkigu azken aldian. Atentzioa ematen du itxura berritze horretan nola banatu dituzten koloreak: zuri-gorria euskarazko katean eta zuri-urdina gaztelaniazkoan. Irudi luke, edozein unetan, larrosa gorria mokoan hartuta daraman kaio zuri bihurtuta  hegaldatuko dela txoritxo telebistatarra.

Bestalde, Gipuzkoako Aldundiaren Atarian egin beharreko ekitaldiaren kausaz (bandera espainiarra legearen indarrez jarri beharko dela-eta, protesta egitera deitu zuen, Olano, Aldun Nagusiak), Igeldoko Itsas-Aurre plataformak atzeratu egin behar izan zuen Igeldoren Herri-izaera  aldarrikatzeko konzentrazioa. Urteak dira igeldoarrak bere aldarria lau haizeetara zabaltzen dabiltzala. Eurek ere Igeldoko bandera nahiko lukete Udaletxeko mastan zintzilik, Donostiakorik bat ere gabe. Foru Aldundiaren eskumeneko auzia da ordea eta, orain, heldu da erabakia emateko garaia. Bereziki alderdi abertzaleetako ordezkariek erakutsi beharko dute, geure herrialdearentzat eskatzen dugun erabakitzeko eskubidea, behiala bere borondatea bozka bidez azaldu zuen herri ttikiari aitortzeko prest ote dauden.

Handi-nahiaren adibide txepelak. (Hispania et Dominus Bastianus): Grande.


Utzi iruzkina: