Una

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-02-16 21:08

Eritasun larri baten aitzakian dabil Korneli ospitalean, atzera-aurrera, behar diren frogak eta analitikak egiten. Zirujauaren kontsultara sartzeko zain dagoela, erizainaren deia aditu du: "Cornelia Fullaondo!"; "Korneli", erantzun dio berak irribarre eginez. Nahikoa komeria ibili zuen aspaldiko garai hartan izenaren euskarazko aldaera onar ziezaioten. Ez dago amore emateko. Osakidetzan -lagunarteko txantxetan Usaikiratsa izendatzen duten erakundean-, esana diote historia kliniko bat baino gehiago ageri dela bere izenarekin: Korneli, Cornelia, etab. Nola liteke, baldin eta lehenengo aldiz agiri ofizialak eskuratu zituenerako (Nortasun Agiria, Gizarte Segurantzaren afiliazio txartela, etab.) izena euskaratua bazuen? Nola liteke, bere Osasun Txartel Indibidualean euskarazko izena ageri denean? Urteak dira Osakidetzari eskatzen hasi zitzaiola bere historia kliniko guztiak Korneli izenpean batera ditzala. Jaramonik ez. Bezeroaren Arreta Zerbitzura jo eta idatzizko erreklamazioa egin du.

Etxeratzearekin batera, telefono hotsa: "Cornelia Fullaondo?"; "Korneli". "A, bai, oso famatua zara jada hemen! Ospitaletik deitzen dizut (...)"  Harrapazank!

Geroxeago, besaulkian lasai jarrita dagoela, atzera telefonoa: "Buenas tardes, el Sr. XXXXXXXX, por favor?";  "Ez. Ez dago etxean"; "Pero, ¡bueno! Me quiere hablar Vd. en español por favor, que estamos en España"; "Ez. Nik ez dut gaztelaniaz egingo"; "Ah, ya veo, pero bueno, ¿será posible?" (dei egileak, haserre bizia igartzen zaiola, komunikazioa eten egin du ).

Unionismoaren adibide txepelak. (Hispania): Una.


Utzi iruzkina: