Bada txanponaren bi aldeak aldi berean ikusi nahi lituzkeenik, zakur beltzak Elur edo Gatz izenda daitezkeela sinistu nahi ez duenik, are, itsasora begiratu orduko, hondoan gordetzen diren milaka urteetako misterioak oro bistaratzea nahi lukeenik ere. Dena kontrolpean maite dutenak dira horiek. Inprobisazioari, halabeharrari, ustegabeari... bat ere tarterik utzi gabe bizi gura luketenak.
Haatik, hemen da giza kontrolari itzuri egiten dion indar natural erabatekoa. Gure nahiei, gure asmoei, gure ametsei bultzada erantsia gehituko dien urtaroa. Odol-berritu eta, behar bada, odola irakinaraziko digun Udaberria. Ongi etorri!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: