Gaur izan dut Iñaki Arregi Iartzaren heriotzaren berri. Hedabideen bitartez baino ez nuen ezagutzen baina, beti ikusi izan dut Euskal Herrian gauzatu diren asmo ederretako baten arima gisa: Udal Euskaldunen Mankomunitatearena (UEMA), alegia. Aspaldion erakunde horrekin loturiko albisteetatik desagertua zen eta izango zen horretarako motiborik. Aurretik esan dudan moduan, hedabideetatik baizik ez nuen bere jarduna ezagutzen baina -iritzietan eta beste- beti hartu izan nion pertsona eraginkor eta langilearen eitea. Lerroon bitartez bihoakio HABAILARRIAren omen xumea. Bego atsedenean. ...
Daniel Cohn-Bendit europarlamentariak -1968ko maiatzean prentsak Dany gorria bataiatu zuen huraxe bera-, zenbait egia gordin esan zizkien parean egokitu zitzaizkion kideei (tartean, Garrido, sozialista espainiarra -komunista izandakoa- eta Barroso portugaldarra): http://www.youtube.com/watch?v=nqno8H-mjeY Ez dirudi Cohn-Benditen hitzak entzunda sobera asaldatu zirenik.
Segidako estekan klik eginda, John Perkins ekonomialariaren bideoa ikus daiteke. Ez du iruzkinik behar. http://www.pluralia.tv/ Webgune bat ere badu aipatu egileak: http://www.johnperkins.org/
Enarik ez omen den udaberri honetan, neguaren besarkada ohi baino estuagoa izan da, ustez. Ainarak, jateko zomorro faltaz, akabatzen ei diren bedatse huntan, jende eguzkizaleak -luzetsita- zeru lainotuari erreparan, antsiz. Elaiak galtzen bide diren udalehen gurean, abiadura handiko gizartea konformagaitz unean-uneko tokamen meteorologikoarekin. Zohargiaren etorrerarekin, atzera dira bor-borrean jolas-parke eta plazak. Esaerak honela dio ordea, 31 baioneta liburuko Beatriz protagonistaren amona zenaren hitzetan: “Maiatzaren erdia hotzak hilik eta beste erdia beroak erreta”. ...
Juan Duñabeitia eta Andres Untzain2001eko martxoa / Mundaka <<Ernest Hemingway Mundakara etorri zen denboran, 1959an hain zuzen, pertsonak etxeak baino handiagoak ziren. Gero etxeak hazi egin ziren, edo pertsonak apaldu, baina kontua da idazlearen etorreraren nondik norakoaren narrazioa argitaratuta nuen denboran, 2001eko urtean, etxeak pertsonak baino askoz handiagoak zirela. Hain handiak ze, Ernest Hemingwayren akorduak bizirik zirauen artean, harekin izan ziren beste gehienen akordua ia erabat ezabatuta zegoen. Non ote zen Ernest Hemingwayren ab...
( ... ) << Elkarbizitza hura ez zen bakardadea uxatzeko bidea, bi bakardaderen batuketa baizik. Ez zuen merezi desioaren agonia bihurtu zen hari iraunaraztea. Beraz, dramatismorik gabe, egun batean elkarrekin berriz afaltzeko deia egingo zutela promesa eginik, trasteak hartu, eta Eduardok alde egin zuen Karmeleren etxetik. Ordudanik Karmele bakarrik bizi da, baina baditu bizpahiru lagun, estraineko gauetan berak behar duen berotasun hori ohean ematen diotenak, biharamuneko zama eman gabe. >> ( ...) "Sisifo maite minez", © Laura Mintegi; Txalaparta, 2001 Cou...
© Juan Luis Goenaga, "Sorgiñolak III", 2001/2006: www.juanluisgoenaga.com << ( ... ) Legearen ostean ibiltzeak horrelakoak dakartza, ezagutu behar ez duzun jendea ezagutzen duzu, ez dakizu nork galduko zaituen eta beldurrak bizi zara zenbat galduko dituzun zuk, legearen ostean dabilena sarean bilduko dutelako goiz edo berandu. Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko, edo zeinen ondoan egin beharko dituzun bi, zazpi, hamabi, hogei urte otzaran. ( ... ) Biltzarra egin genuen...
T. S. Eliotek idatzi zuen: <<Batzurentzat amerikanoa naiz, besterentzat britanikoa, bestetzurentzat angloamerikanoa. Eztabaida hori bizantinoa iruditzen zait. Sofismaezineko gauza bakarra hau da: hizkuntza ingeleseko idazlea naiz>>. Fernao Pessoa ere hizkuntzarekin identifikatzen zen: <<Mintzaira portugesa da ene aberria>>. Pierre-Jakez Helias bretoiaren poema haren lehen eta azken lerroak ere gogoangarriak dira: <<Bretoiera da ene aberria... >>. Eta: <<Beste guztia geografia da>>. "Hitzen ondoeza", © Joseba Sarrionandia, Txalaparta 1997. "...
"Egunkaria" aferaz. Itxi zuten, hondatu zuten, pertsonak eta pertsonen obrak zirtzildu zituzten, hainbesteko ahaleginez eraikitakoa txikitu arteko onik ez zuten izan... eta, hondarrean zer?: errugabe! Dena omen da zilegi dedokrazia honetan. Aukera eta ideia oro, aldezgarri omen. Ondoren, Estatu- arrazoiak erabakiko du zein bidetatik birrinduko dituen bere "nazio-proiekturako" kaltegarri zaizkion egitateak, gure amets eta gurariak. Berdin dio aldez aurretik adostu eta Lege itxura eman bazaie ere (Gernikako Estatutuarekin gertatu bezala). Bete gabe utzi eta kitto. Orain jai egun bihurtu...
Euskal Telebistako albistegiak itxuraldatuak ageri zaizkigu azken aldian. Atentzioa ematen du itxura berritze horretan nola banatu dituzten koloreak: zuri-gorria euskarazko katean eta zuri-urdina gaztelaniazkoan. Irudi luke, edozein unetan, larrosa gorria mokoan hartuta daraman kaio zuri bihurtuta hegaldatuko dela txoritxo telebistatarra. Bestalde, Gipuzkoako Aldundiaren Atarian egin beharreko ekitaldiaren kausaz (bandera espainiarra legearen indarrez jarri beharko dela-eta, protesta egitera deitu zuen, Olano, Aldun Nagusiak), Igeldoko Itsas-Aurre plataformak atzer...
(...) Adio/ Ubera bezala urtu ziren urteei/ Adio/ Arraintxoa eskutik bezala joandako asmoei/ Berba berri mordoa ikasia naiz/ Eta ez dut sinesten antonimoen simetria/ Atzekoz aurrera ere gauza sobera zait ulergaitz/ Ez dut uste nahi nukeeneraino bestelakotu ahal izanen naizenik/ Baina adio neure buruari dena den beste nonbait jaio behar dut/ Banoa itsasmugan agertzen hasia den beste lurralde baterantz/ Izendatzen ausartzen ez naizen lurralderantz./ "Saudadearen aurka" - © Koldo Izagirre - Non dago Basque's Harbour - Susa, 1997