Isil isilik
Hilabeteetako isilaldia. Ez ote litzaiguke komeniko halaxe irautea? Harrabots eta zalapartatik lekora, ea leun-leun egiten dugun aurrera (sareko) leku honekin, (munduko) ez-leku honetan. Biandizko maldetan gora ala Antartikoko izozmendien artean. Nor dabil hor? Ba al da inor behelaino artean?
Iruzkinak
Urrunekoa 2011-11-03 07:39 #1
<p>Ixilik bada ere, bada norbait, batzutan gertuxeago ta besteetan urrunxeago, lekukotasunaz at, behelainoan bidelagun.</p>
<p>Ekin bideari ta gozatu pauso bakoitza.</p>
Habailaria 2011-11-10 21:07 #2
Ez daukak meritu makala, aixkiria. Eskerrik asko, dena den.
Utzi iruzkina: