Iraila da, maitea, Mahats usaina da airean, Hostozko tunel bat daukagu aurrean… Balerdi Balerdi Aise joan da uda. Ezarian ari zaizkio jada Historiaren hautsa eta goroldioak lotzen. Oraindik kolore biziko irudi zaizkigunak -ikasturtearen amaierak gurasoontzat dakartzan buruhausteak, opor lekuko itsaso eta itsas bazterren eguzkipeko distira,…-, laster dira sepia kolore bakarrean lausotuko. Eta garai historiko bilakaturik, gertaera nagusiak zaizkigu errepikatuko etengabe fedabideetatik (I. Segurolaren maneran esateko): Kaukaso aldeko gudaldia, hegazkin istripuak,… ...
Urteak dira Iñaki lagunak Josep Plaren "El cuaderno gris" liburua eskuratu zidala, Dionisio Ridruejok, emaztearen laguntzaz, egin itzulpenean. Egunotan hasi naiz irakurtzen. Kasualitatez, martxoaren 18ko Berriak, aipatu liburua blog modura berrargitaratzen hasiak direneko albistea zekarren. Egileak egunkari gisa idatzi zuen eta, aurten, laurogeita hamargarren urteurrenaren karietara, idazlearen izena daraman fundazioak egunez egun ateratzen du dagokion zatia. Bitxia aldiro jasotzen duen iruzkin kopurua. Posible ote litzateke gurean halakorik? Eldarnio nirea! (Plazer duenarentzat: ...
(...) Adio/ Ubera bezala urtu ziren urteei/ Adio/ Arraintxoa eskutik bezala joandako asmoei/ Berba berri mordoa ikasia naiz/ Eta ez dut sinesten antonimoen simetria/ Atzekoz aurrera ere gauza sobera zait ulergaitz/ Ez dut uste nahi nukeeneraino bestelakotu ahal izanen naizenik/ Baina adio neure buruari dena den beste nonbait jaio behar dut/ Banoa itsasmugan agertzen hasia den beste lurralde baterantz/ Izendatzen ausartzen ez naizen lurralderantz./ "Saudadearen aurka" - © Koldo Izagirre - Non dago Basque's Harbour - Susa, 1997