Urteak dira Iñaki lagunak Josep Plaren "El cuaderno gris" liburua eskuratu zidala, Dionisio Ridruejok, emaztearen laguntzaz, egin itzulpenean. Egunotan hasi naiz irakurtzen. Kasualitatez, martxoaren 18ko Berriak, aipatu liburua blog modura berrargitaratzen hasiak direneko albistea zekarren. Egileak egunkari gisa idatzi zuen eta, aurten, laurogeita hamargarren urteurrenaren karietara, idazlearen izena daraman fundazioak egunez egun ateratzen du dagokion zatia. Bitxia aldiro jasotzen duen iruzkin kopurua. Posible ote litzateke gurean halakorik? Eldarnio nirea! (Plazer duenarentzat: El quadern gris).
Irakurritakoari dagokionez, anekdota moduan aipatuko dut Pio Baroja antiafrodisiakotzat hartzen duela. Gainera, idazle mistikoa deritzo eta ez zaio iruditzen donostiarraren lanak gazteek irakurtzeko bat ere gomendagarriak direnik.
Ea ba aurrerago zer dakarren...
Aurtengoa bezain euritsua izan ote zen urte hartako (1918) martxoa Euskal Herrian? Eskerrak gaurko eguzki epelari. Ume txikiak dauzkagun guraso guzti-guztiak elkartu gara plaza eta parkeetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: