Asel Luzarraga

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-01-08 18:38

http://aselaskatu.org/index.php?lang=eu

Larunbata. Goizeko tertulian elkartu dira Euskadi Irratian Laura Mintegi, Felipe Juaristi eta Arantza Urretabizkaia. Asel Luzarraga idazleak Txilen pairatu atxiloketa gaia emanda, muntaia barregarritzat jo du Mintegik. Leporatzen zaion ekintza gertatu zen egunean, Durangoko azokan elkarrekin izan zirela adierazi du  eta modu argiz demostra daitekeela ondoko egunetan ere etxekoekin-eta izan zela bazkaritan, etab. Epaileak ez omen zituen entzun nahi izan abokatu defendatzailearen alegazioak.

Juaristik, Txileko hauteskunde giroan kokatu du gertatutakoa eta, hiru hilabete barru, hauteskundeak burutuko direnean, aske geratuko den itxaropena azaldu du.

Urretabizkaiak, Asel ezagutzen duela adierazi du eta, orain gutxira arte, e-postaz izan duela harekin harremana. Muntaia izan litekeela pentsa litekeen arren, informazio faltaz (Txileko legeei buruzkoa, besteak beste) nahiago izan du iritzirik ez eman.

Tertuliakide hauek esandakoez gainera, euskal idazle askok azaldu diote elkartasuna Asel Luzarragari.

Azkenik, Euskadi Irratian Aingeru Epaltzak emandako iritzia entzun nahi baduzu, egin klik ondoko estekan:

http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/osoa/329894/aingeru-epaltza-txileko-maputxeekin-luzarragak-egindako-lanak-kontatu-ditu/


Utzi iruzkina: