Asel Luzarraga

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2010-01-08 18:38

http://aselaskatu.org/index.php?lang=eu Larunbata. Goizeko tertulian elkartu dira Euskadi Irratian Laura Mintegi, Felipe Juaristi eta Arantza Urretabizkaia. Asel Luzarraga idazleak Txilen pairatu atxiloketa gaia emanda, muntaia barregarritzat jo du Mintegik. Leporatzen zaion ekintza gertatu zen egunean, Durangoko azokan elkarrekin izan zirela adierazi du  eta modu argiz demostra daitekeela ondoko egunetan ere etxekoekin-eta izan zela bazkaritan, etab. Epaileak ez omen zituen entzun nahi izan abokatu defendatzailearen alegazioak. Juaristik, Txileko hauteskunde ...


Egunkaria libre!

habailarria 1458588149879 Habailarria | 2009-12-26 19:16

http://www.youtube.com/watch?v=NkFHAXQ59yc   Zazpi urtera doa, Nolako iraina, Akordu hutsaz lodi Dut lepoko zaina. Handia izan arren Diguten destaina, Hartu behar diegu Berriz ere gaina.   Desertuan bidea Eginez urraska: Euskararen oasi, Bideko ur aska, Luberrian goldeak Zabaldu lurraska, Egunkariak beti Bere alde gauzka.   Bost gizaseme zintzok Pairatu laidoa, Gure Historiaren Sintonian doa. Madril eta Parisen Ohiko lan-ildoa: Indarrez euskararen Suntsitze geldoa.