Hiriko estoldetan urre eta munstro bila... (Argentina IV)
Ezin ukatu bere inportantzia, baina alor publiko eta politikoa ez da alor interesgarri bakarra. Esan nahi da alboan dugun pertsonarengan ere informazio baliotsua dugula, edo neurrigabeko pasioren bat bizi duen edonorengan ere... Egunkariak irakurtzen ditugu, gure soldaten zenbatekoaz kezkatzen gara, gure bozka asmoen garrantziaz ohartzen gara, unibertsoaren bilakaera ezezagunaz espekulatzen dugu, eta guzti honetaz aparte, gainera, sexua praktikatzen jarraitzen dugu, maitemintzen gara, bakardadeak etsitzen gaitu, ondo jan eta edaten saiatzen gara...
Honako elkarrizketa hau telebista argentinarrari ukitu independente bat eman zion kazetari baten programa batean agertu zen. Fabián Polosecki zen kazetari hura, eta ‘El otro lado’ zuzentzen zuen... Eguneroko istorioetan edertasuna ikusten zuen eta aparteko errealitate bat azaltzen saiatzen zen... Polok bere buruaz beste egin zuen 1996an, trenbide batera salto eginez...
Buenos Aireseko taberna batean dute hitzordua. Polok estolda ilunetan urrea bilatzen duen pertsonaia bitxi bat elkarrizketatzen du, Alejandro Dolina. Lurpetik doan erreka printzipala Maldonadoa da, Juan B. Justo etorbide azpitik doana, hain zuzen.
Oso erreka arriskutsua da, azpian harrapatuta doa baina arriskutsua da oso. Bertan hamaika munstro eta mila deabru aurkitzen da, bai, eta behar bada, munstro beldurgarriena Jormungandr sugea da, bai... ...Suge honek, denek dakiten bezala, jatorria Norbegian du, eskandinaviar mitologian. Odinek egotzi zuen handik, eta la Plata ibaira etorri zen orduan. Jende kreolak ez du munstro honengan sinisten, eta ondorioz lasai asko hazten da bertan, hazi eta hazi dabil ordutik. Eskerrak ez dela ugaltzen.
Baina suge hau baino piztia arriskutsuagoak badaude Maldonadoan, deabruak, adibidez. Kofradia antzeko zerbait dute mamu hauek, eta noizean behin tren estazioetako komunetara doazen dohakabeak bahitzen dituzte. Zuk badakizu Maldonado errekak praktikoki hiri osoarekin komunikatzen duen irteera eta tunel mordoa daukala. Eta tren estazioetako komunak hain direnez goibel eta bakartiak, norbait pixa egitera sartzen denean deabruak azaldu ohi dira, zorigaitzekoa bahitzen dute eta estolda eta erreten ugertuetatik barrena Maldonado erreka hondora eramaten dute. Infernuari oso estu lotuta dagoen erreka da Maldonadoa, horregatik maite dute hainbeste deabruek.
Dakizun bezala, errekaren iturburuak ez dira inoiz aurkitu ahal izan, eta noizbait norbait hauen bila atera bada ez da inoiz gehiago itzuli. Behin, autobus geltokian 34a itxoiten nenbilela, hatzamar txikitu eta lohi batzu ikusi nituen estolda-zulotik ateratzen, ihes egin nahian bezala. Gero, nigana zuzentzen begi parea antzeman nuen, eta jarraian laguntza eske garrasi desesperatuak entzun ziren, oihu ikaragarriak.
Ni, laguntzeko asmoz, gizajoarengana hurbiltzekotan nintzenean, orduan, 34a heldu zen, eta badakizu beti berandutzen dela 34a, beraz gizagaixoa bertan utzi nuen, estolda-zuloan. Bera edo ni, aukeratu beharra zegoen...
Iruzkinak
bilbotik 2010-09-04 18:02 #1
Zorionak lemoako gaztetxeari ekimen hau sortzearren, zerbait ezberdina da.
Lati 2010-09-08 11:30 #2
kepa 2010-09-08 15:46 #3
Lati!!! ez dala zure erantzunik agertan!!!
Lati 2010-09-09 11:12 #4
Karabieko blogak boikota egiten dit!! Esaten nuen gustora irakurriko ditudala Chorizo de Locos-en kronikak munduko beste aldetik!!!<br />
kepino 2010-09-10 23:48 #5
Aupa eñaut!!!! Ondo ibili afrikatik, asko ikusi, beste horrenbeste ikasi, eta idazteko gogorik badekozu... ba guk publikauko dogu!!! Pentsatzen hasita, ba "Albino 1 afrikan" ez da titulo txarra...je, je! Aupa hi!!
jose maria iñigo 2010-09-12 14:02 #6
oye txiki, ke estoi en argentina y es pa acerte una una entrevista.
Utzi iruzkina: