Jujuyko San Salvadorren gaude, Loren eta biok. Jujuy Argentinaren ipar-mendebaldean dago, Txile eta Boliviarekin muga egiten duen probintzia da. San Salvador hiria itsas mailatik mila eta hirurehun metrotara aurkitzen da, gutxi gora behera. Hemengo ostatu batean logela bat hartu dugu, eta bi egun atseden hartzen, arropak garbitzen eta internet bidez gure posta elektronikoak eguneratzen pasatu ditugu… Hirugarren egunean, indar berrituta, Boliviarako norabidea hartu dugu. Goi-lautadako paisaia hau txundigarria da, paregabea. Alboetara uzten ari garen mendiak kontu handiz tindatuak izan zirela...


Buenos Aires hiriko autobus terminaletik arratsaldeko lauretan atera gara. Iparralderantz goaz, Santiago del Esteroko probintziarantz goaz, Loren eta biok. Han MoCaSE – Vía Campesina erakundeko lagunekin topo egitea espero dugu... Hamazortzi orduko bidaia astun bat eta gero, bigarren autobus bat hartu dugu, eta beste lau orduren buruan Quimilira iritsi gara, azkenean. Bertan, herriaren sarreran dagoen Nekazaritza Jasangarrirako Eskolara habiatu gara jarraian. Mocasek, Santiago del Esteroko Nekazarien Mugimenduak hogei urte bete ditu aurten, eta Quimiliko zentral hau mugimenduaren aitzindari...


“...Soldaten parekotasuna, funtsezko erabakiak asanbladan hartzea; lan intelektualaren eta eskulanaren arteko bereizketa gaitzesten dugu, txandakako lanpostuak nahi ditugu eta, batez ere, gure ordezkari hautetsiak aldatzeko eskubidea... Okupatu, eutsi, ekoiztu...” Jakingo duzuen bezala, Argentinan XXIgarren mende hasierako krisiak lantegi askoren itxiera suposatu zuen. Patroiek milaka enpresa porrotera eraman zituzten, arduragabeki (“lehendabizi ni salbatzen naiz, gero ni eta azkenik ni” esaten zuten patroi askok, lotsagabeki). Sektore pribatuaren eraginkortasunaren diskurtso guzti hori el...


Garai historikoa da hau Argentinarentzat. Herri mailan garrantzi handiko gertaerak ari dira bizitzen, eta eztabaida zuengana eramaten den neurrian bizipenak globalizatzen ditugu elkarrekin. Komunikazioa tresna estrategikoa da, ate zeharkaezinena irekitzen duen giltza. Etengabeko ekina eta komunikazioa... Laurogeita hamargarren hamarkadan argentinar estatuak enpresa publiko gehienak pribatizatu zituen, bertako baliabide naturalak eta langileak kapitalaren eta enpresari ustelen mende utziz horrela. Gutxi batzuren eskuetan zegoen aberastasunak atzerrira egin zuen ihes, eta langabeziak inoiz...


Irailaren bederatzian, Maiatza Plazako Amen Unibertsitate Popularrean (UPMPM), Ekonomia Politikoa eta Giza Eskubideen inguruko laugarren Topaketa Internazionala hasi zen. Hiru egunez, ikasgela desberdinetan, goizeko hamarretatik iluntzeko bederatziak arte, hainbeste hitzaldi, tailer eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izan genuen. Aurten partaidetza zabala, anitza eta oso aktiboa izan omen da, topaketak ehundik gora herrialdetako lagunak bildu zituen, eta antolatzaileen aburuz jende gazte mordoa bertaratu zen... Hemen doakizue mahai-inguruotan landu ziren gaien zerrenda txiki bat: Mundu...


XIXgarren mende bukaeran Buenos Aires hiria Argentinar Errepublika Federaleko kapitala izendatu zuten. Ondorioz, Buenos Aires probintziari beste hiriburu bat topatu behar izan zioten, hobeto esateko, hiri berri bat eraiki zuten, La Plata. Hutsetik sortu zuten probintziako hiriburu hau, eta horretarako bertako arkitekto bati hiria planifika zezan eskatu zioten. Hiri bat oinarrizko zimenduetatik eraikitzea benetan asmo handiko erronka dela aitortu behar da... Behin diseinua zehaztuta, italiar igeltsero tropel batek eman zion forma eta bizia hiri berriari. Gaur larunbata da, goizeko hamaika...


Nicok garraio lanak egiten ditu bere furgoneta gorrian. Su-itzalgailuak eramaten ditu hemendik hara, gorriak dira su-itzalgailuak Argentinan ere. Nicoren masailak oso gorritu ziren pasa den astean lan bidaiatxo batean lagunduko ahal nion galdetu zidanean. Noski, nola ez, gusto handiz, pozik lagundu ere... Gaur, astelehena, goizean goizetik atera gara. Furgoa su-itzalgailuz goraino beteta goaz, atzeko bi gurpilak ez dira apenas ikusten pisuaren pisuagatik. Buenos Airesetik iparraldera jo dugu, abestiak dioen bezala, autobide papanamerikanoan barrena. Hemen errepideak lerro zuzen amaigabeak ...


Ezin ukatu bere inportantzia, baina alor publiko eta politikoa ez da alor interesgarri bakarra. Esan nahi da alboan dugun pertsonarengan ere informazio baliotsua dugula, edo neurrigabeko pasioren bat bizi duen edonorengan ere... Egunkariak irakurtzen ditugu, gure soldaten zenbatekoaz kezkatzen gara, gure bozka asmoen garrantziaz ohartzen gara, unibertsoaren bilakaera ezezagunaz espekulatzen dugu, eta guzti honetaz aparte, gainera, sexua praktikatzen jarraitzen dugu, maitemintzen gara, bakardadeak etsitzen gaitu, ondo jan eta edaten saiatzen gara... Honako elkarrizketa hau telebista argenti...


Asmo jakin bat dut buruan, ez dut Euskal Herriko nire erosotasuna zirt eta zart laga zulo beltz sakonera itsu-itsuan salto egiteko, ez naiz hain ausarta... Ozeanoaz bestaldera zerbaiten bila etorri naiz, badakit ez dudala erantzun bat eta bakarra aurkituko, baina... Zertaz ari naizen azaldu nahiko nuke, hitz gutxitan, nahiz eta bidean txatalen bat galdu. Behin galdera bat iltzatu zitzaidan burmuineko tolesdura batean... Edo, egia esateko, galdera sorta potoloa iltzatu zitzaidan akupunturako orratz kolekzioa balitz bezala, ezkutuko zerbait esnatu nahian zebilkidan punta zorrotzeko galdera ...


Nicolas, gure amaren lehengusua, Flores auzo zaharrean bizi da, erraldoia den Buenos Aires Hiri Autonomoaren erdigune geografikoan, nolabait esateko. Klase ertaineko auzoa da Flores, auzo herrikoia, non garai desberdinetako eredu arkitektonikoak nahasten diren. Parke apal bat dago San José Basilika historikoaren aurrez-aurre, eta denetariko dendak handik eta hemendik, txikiak eta handixeagoak. Metroz eta autobusez ondo komunikatuta dago Flores. Nicoren etxea Rivadavia etorbidearen ezkina batean kokatzen da, kale estu batean, Buenos Aireseko kaleak normalean zabalak dira, baina kale hau, ...


Euskal seme bat Ushuaia-n

getag 1456133226747 G&G | 2008-09-21 19:46

Ushuaia Argentinako Patagonian dago, Anktartikatik hurbil, Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzen dituen ubidearen ertzean.Basamortu hotz eta urrun hartan bada euskal jatorriko maisu eta idazle bat: Emilio Urruty.Emilio Urrutik mezu hau idatzi eta jarriarazi du bere etxeko etarian: "URRUTI HEMEN DA"Izan ere, guretzat izan daitekeen urrutiena, bertan da.Emilio, inoiz euskaldunen batek, Ushuaiako kale haizetsuetan barrena, zure etxe aitzinean gertatu eta idazkun hiorri begiratzen badio, noraino iritsi den jakiteaz gain, beste euskaldun bat aurkitu duela ikusiko du. Atea jo eta sar dadila eskatzen...


Argentinatik bueltan

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2008-05-05 14:30

Bueno, bueno...Laister aste bat egingo du Argentinatik bueltatu garela. Egia esan bidaia zoragarria izan da, eta gustora bueltatuko nitzake hara oraintxe bertan. Datozen egunotan gutxi erabiltzen dudan blog hau erabiliko dut bertan egindako ibilbideak, ikusitakoak eta sentitutakoak esplikatzeko. Bidaia honetan besteetan baina gehiago erabili dut internet, gauza askotarako, lekuak bilatzeko, informatzeko, komunikatzeko...eta ordainetan datozen astetan bertan jasotako informazioa interneten jartzen joango naiz, gauza guztientzat argentina2008 taga erabiliko dudalarik. Bitartean bideo hau pixk...


Kaixo People - Holas, Aupa Noelia EpeldeKomentatu genuen bezala, Argentinatik Epelde abizendun Noeliak idatzi zuen, hemengo bere sustraiei buruz galdetzeko. Ianirek Azkoitiako udalean (Epelde abizenak, Azkoitiako Epelde baserrietan jatorria duelakoan gaude) duen kontaktuaren bitartez, zerbait topatu nahian ari da. Behean, Ianireri bidali dion argazki bat jartzen dizuet.Tal y como os comente, Noelia Epelde nos escribió desde Argentina para preguntarnos sobre sus origenes y preguntarnos sobre familiaridad. Ianire ha preguntado a su contacto en el ayuntamiento de Azkoitia (Creemos que el apell...


Coastal Vacations te da que ganes desde tu casa $4,000 al mes y darte una magnifica vida con tu familia viajando por el mundo gratis, Coastal Vacations Negocios en Internet Coastal Vacations Trabaja desde la Comodidad de tu Hogar -Te invito a ser miembro de la mas prestigiosa Empresa Millonaria, trabaja desde tu hogar tan solo empleando el tiempo que desees y goza de una plena libertad económica con tu familia. Coastal Vacations Negocios por Internet - Coastal Vacations te ofrece el mejor negocio de E-Comerce. Instala tu negocio en casa y gana Mil Dólares por venta. Pertenece a uno de los g...


Azken iruzkinak