Bor-bor irakiten dagoen lapikoa... (Argentina VIII)

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2010-09-27 17:31
4

Garai historikoa da hau Argentinarentzat. Herri mailan garrantzi handiko gertaerak ari dira bizitzen, eta eztabaida zuengana eramaten den neurrian bizipenak globalizatzen ditugu elkarrekin. Komunikazioa tresna estrategikoa da, ate zeharkaezinena irekitzen duen giltza. Etengabeko ekina eta komunikazioa...

Piqueteros 11

Laurogeita hamargarren hamarkadan argentinar estatuak enpresa publiko gehienak pribatizatu zituen, bertako baliabide naturalak eta langileak kapitalaren eta enpresari ustelen mende utziz horrela. Gutxi batzuren eskuetan zegoen aberastasunak atzerrira egin zuen ihes, eta langabeziak inoizko tasa altuenak ezagutu zituen... Bi mila eta batgarren urtean krisiak eztanda egin zuen. Finantza-sistemak ezin izan zion egoerari aurre egin. Enpresa pribatuen galerak estatalizatu egin ziren orduan, banketxeen porrota klase ertainak beren aurrezkiekin ordaindu zuen, lan erreformek eskubide sozialak murriztu zituzten... Esan, ez al dizue zerbait gogorarazten guzti honek?... Memoria del Saqueo...

Herriak kalera egin zuen salto, hamar egunen buruan lau gobernu amildarazi zituen, eta egoera hankaz gora utzi zuen eredu ekonomiko hura kritikatzen zuen mugimendu sozial andana bat sortu zen. Baina borroka ez zen protesta hutsera mugatzen, kritikaz haratago zihoazen eta hondakinen artean tokian tokiko alternatibak hasi ziren eraikitzen. Antolaketa eta sorkuntza...

Langabetu abandonatuak pikete taldeetan antolatu ziren, errepideak moztu zituzten eta beraien egoera latza instituzioen eta nazioarteko kameren begi bistan jarri zuten... Auzoetako asanbladak ugaldu egin ziren, eta demokrazia parte-hartzailea praktikan jarri zuten... Komunitate-jantokiak martxan jarri zituzten, eta villa miserietan gosea pitin bat asetu ahal izan zen. Elkartasunak bizirauteko beharrizanari erantzun zion... Homosexualen arteko ezkontzaren aldeko jarrera indartu egin zen, legezko berdintasunean sakonduz...

Gizarteak manifestatzeko eskubideari tinko eutsi eta kalera ateratzeko beldurrari aurre egin zion. Indar errepresiboek atzera egin zuten, protesta kriminalizatzea ez baita debaldeko egitasmoa... Giza eskubideen aldarrikapenak diktadura garaiko torturatzaile eta hiltzaileak justiziaren balantzara bultzatu zituen. 30 000 desagertuen inguruko ahanzturaren aurkako oihuari auspoa eman zion mende berriak... Garai ilun hartan militarrek eta beraien lagunek sortu zuten kanpo-zorra legez kontrako zorra dela aldarrikatu zuten...

Baserritarren produkzio sistema familiarrak eta indigenen sistema tradizionalak zilegitasuna irabazi zuten... Autogestio eredua nekazal guneetatik hiri inguruneetaraino hedatu zen. Behea jo zuten enpresa eta fabriketako langileek zentzuzko kudeaketa bati esker produzitzen jarrai zezaketela frogatu zuten, eta patroien irabaziak neurrigabekoak zirela ere bai, bide batez...

Memoria del saqueo 1

Aitortzen dut nire esposaketa hau ez dela oso zientifikoa, baina gaur egungo egoera ulertzeko fronte guzti hauek labur aipatu behar nituen... Noski ez dela dena arrosa kolorekoa, baina bor-bor lapikoa irakiten badago aurreko urteetako borrokari esker da... Oraindik pobrezia maila altua da, naturaren eta eskubide sozialen defentsan lan handia dago egiteko, baina apurka-apurka pauso garrantzitsuak ari dira ematen...

Eztabaida giroa familietan, ikasgeletan, kalean eta prentsan zinez nabari da. Garai historikoa da hau Argentinarentzat, ausardia eskatzen duen garaia, orain arteko lorpenak galduko ez badira...

kepa

kepa 2010-09-27 17:50 #1

Apa txiki!! Zelan hortik?? pozik ta gusture leiduten dodaz zure kronikak, ederto dauz, asi ke ekiotzek! Zu, ba parrafoana ta kursibana badakit eta hor nabil konpondu gurean, lehen iten zauen ta derrepente ez dozte iten, etxakiat....

Bueno hi, segidik gure imaginarioa aberastuten! Onki xin!
http://sp3.fotolog.com/photo/3/7/83/kez_k/1210514083_f.jpg

txit

txit 2010-10-08 17:24 #2

Txikitxue!!

Egie esan, plazer bat da zure kronika honik irakurtea!!! bertan pasetan dana irakurteak, zure hirietako ( la plata, adibidez) deskribapenak irakurteak...... Argentina faltan botaten dogunori apurtxu bet hurbilau sentiduteko aukerea emoten dosku!! beraz, segidu kronikak idazten, guk biartean 14.000 kilometrotara krokikakaz gozatuten segiduku eta!!!! Ondo ibili, asko ikisi eta asko gozatu!!!!

Denise Gilet

Denise Gilet 2010-10-13 20:31 #3

Kaixo Kapitaina!!

Comment ça va mon petit? Alors voilà, ça fait des mois que t'es parti et
je t'ai même pas envoyé un mail, tu nous a même envoyé une carte
postale énigmatique... L'affiche de Memorias del saqueo a attiré mon
attention, je me décide, j'envoie un post. J'ai eu des tes nouvelles
grâce aux autres, notamment Blanca, qui m'a dit que tu lui envaoyais de
longs mails.

J'aime beaucoup ton blog, tu as une jolie prose, même si parfois je trouve que ton vocabulaire est limité.

Ici tout va bien, Gaizka et moi on vient de prendre un crédit immobilier
sur 45 ans pour un joli T3 à Móstoles, Blanca et Fabien ont racheté un
vignoble de Gaillac et se sont mariés à Lima, Estebe a été sacré
champion de tortilla dans la catégorie Poids Légers, Alon a créé un
nouveau design de string qui fait fureur chez les moins de 25 ans,
Fabien est devenu coiffeur et Emilio, prêtre.

J'espère que tout va bien pour toi, que tu t'amuses et que tu profites
de ton voyage. ACHÈTE -MOI UN CHEVAL STP!!! Et un chorizo loco!!

Gros bisous

Sor María Adela

non dago??

non dago?? 2010-10-26 10:15 #4

NOn dauz ba kronikak?????? Zentsuraute dauz ala!!

ZENSURARIK EZ!!!!!!!

Utzi iruzkina: