ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Matrix, Truman Show, Nivel 13... hamaika dira bi munduz hitz egin diguten pelikulak, hamaika errealitate ezberdin batera salto egiteko ateak ireki dizkigutenak. Nola jakin non gauden? Nola ezberdindu fikzioa eta errealitatea? Zer da, bada, errealitatea? Epaile goren batean sinismenik ez daukadan era berean, ez diot neure buruari munduaren eipailearen papera emango, ez dut nik esango zer den egia, zer den benetakoa. Izan ere, ez nago oso ziur aurretik aipaturiko kontzeptu horien guztien existentziaz, nork du ahalmena absolutuez hitz egiteko? Zalantzan jartzen hasia naiz mundu hau benetan b...


  Urduri jartzen naizen bakoitzean bezala bihotzaren erritmoa handitzen hasia da, bularrean saltari dabiltzan iratxoak dira taupadak, gero eta jarrai eta bizkorragoak… urduri nagoenean bezala, eta zergatik nago urduri? Esperoaren pena da, pazientziaren muga ezezaguna, itsasondoko amildegiaren ertza… behera begiratu eta ikaratuta atzera pausu bat eman nahian erortzen naiz aurrerantz erreflexuek saldua… lurrik bako zulo amaigabean murgilduta nago eta grabitatearen deia entzunda beherantz amiltzen naiz etengabe…   Ezintasunak korapilatu dit eztarria berriro ere, eta lepoko zainak lo...


Duela hilabete t'erdi edo Amuitzek etxeko lanak jarri zizkigun niri eta beste bost blogariri, ni beti nabil atzetik eta gaur enteratu naiz horretaz (despistatu xamarra naiz!). Oraingoan mesanotxean daukadan liburua gazteleraz idatzia dago, hemen daukazue 179.orrialdeko 2.paragrafoa (bigarrena.. luzatua, ez baita bestela oso adierazgarria)       Bubber aún tenía el fusil apoyado en el hombro. Soltó un estentóreo ¡pum! y fingió que había disparado. Luego volvió a llamar a Baby, con una voz suave, triste, como si llamara a un gatito.       -Po...


Po-pom, po-pom... bihotzaren taupadek bateriajoleak danborretan ematen dituen kolpeen erritmoa jarraitzen dute, musikarekin batzen da gorputza. Zartada bakoitzak dardar eginarazten dit... pum! Kitarraren soinu zorrotz eta arinek ileak puntan jartzen dizkidate, musikariaren hatzamar arinak mastilean gora eta behera ikusten ditudan bitartean, emozionaturik, hatz bakoitzaren mugimendu ikusezinek hipnotizaturik geratzen naiz. Barren osoak aurreko abestiaren kolpeengatik ondino dardarka, baxujolearen saioak zur eta lur uzten nau, baxua hartu eta perkusiozko instrumentu baten modura ha...


Atzo Sopelako jaietara joan nintzen aspaldiko abestiak gogoratu eta abestera, momentu zaharrak oroitarazten dizkizute horietakoak, izan ere, udaletxeko plazara etorri zitzaizkigun Gozategi anaiak. Behintzat hori pentsatu nuen nik hasiera batean, baina ez, ez ziren Gozategi anaiak, bakarra gelditzen baitzen, gainerako guztiak berriak zirelarik. Garai batean, nik dakidala, tirada nahikoa zuen trikitixa talde honek, haiek erromeriarekin herriko festak alaitzen zituztelarik, kristonak ziren! Baina atzo emandako kontzertuan ez ziren zoriontzeko moduan egon, egia esan, nahiko sosoa izan baitzen....


                                     Bukatu da! Bukatu da ikastolarekin nuen lotura, bukatu d nire bizitako etapa bat eta berria hastera doa irailean. Egia esan behar badut, aspaldi amaitu zaitzaizkidan niri eskola orduak, duela hilabete t'erdi gutxi gora behera. Baina gaur izan da kurtso honetan ikastola zapaldu dudan azken eguna, azken aldia, bada, pixkat tristea. Bederatzi urtekin etorri nintzen ni inguru pol...


Kakarraldoaren bakardadea Zein da bakardade absolutuan bizitzeko arrazoia? Zerk eragiten du gaur egun gazteek beti nahi dutena egitea? Zerk bultzatzen du talde bat, <<guay>>aren rola duen pertsona jarraitzera? Ez al du pertsona batek ahulegia izan behar bere burua maskaraz estaltzeko beharra sentitzeko? Guk ezin dugu konparaziorik egin, baina hainbatetan esan digutena kontutan hartuta, egungo ume eta gazteok gure gurasoen baleaunaldiak baino askoz gauza gehiago ditugu. Lehen, familiak handiagoak ziren, eta honek etxeko dirua mugatzen zuen, baliabide ekonomikoak urriagoak zirelar...


Burua bueltaka, bira eta bira logelak, hamaika koloretako espektroz inguraturik. Ezin dut ezer garbi ikusi, ezin ezer desberdindu, begiztatzen dudan guztia zait ezezaguna, nire etxean bertan. Kolore argi eta biziek inbaditzen naute, eromena da. Tximista arrosak, horiak, laranjak, moreak, urdinak... ostadar bihurtutako ekaitza, eguzkiak alaitutako euri-jasa. Argia kolore bihurtuta alaitu dute eguna espektroek... ez dago espektrorik, ez dago kolorerik, formak baino ez daude, eta itzalak eta izpiak, beroa eta hotza... baina kolorerik ez. Nire begiek ordea, ikusi egiten dituzte, ze axola du ez ...


Zergatik ditu mundu guztiak gustuko haurtxoak? Argazki edo bideo bat ikusi eta denok botatzen dugu batera, 'ohhhh' altu eta garbia. Bihotzera heltzen dakite ume txikiek, bueno, egia esan ez dakite, baina heltzen dira.. pertsonatxo horietako baten lehen irribarrak, zentzubako irribar horrek, bere gurasoen malkoak eragin ditzake, esku txikiak beraienak oratzea, lokartzea, esnatzea... edozer egiten dutela ere leloak bezala gelditzen gara haiei begira, irri ergela ezpainetan irudikatua daukagularik... Baina zergatik da hau? Nik uste halako misantropia baten ondorio dela, ez dugu gure arra...


Pasa den astean Madrilen izan ginen, bueno pasa den astean baino gehiago ostegunean esango nuke, asteazken gauean heldu eta ostiral goizea joan baikinen. Kontua da, bertan kongreso moduko bat egin zela, demokrazia espainiarrak bete duen XXX.urteurrena ospatzeko xedez. 259 ikasle izan ginen joatera gonbidatuak, euskal autonomi erkidegotik hamabost bat, bost Bizkaian, bost Gipuzkoan eta beste bost Araban. Madrilera 21ak aldera hotelera heldu (oso ondo kokatua zegoena portzierto, Meliá Barajas, ezerezaren erdi erdian... baina bueno, ez zegoen gaizki hoteltxua), zerbait afaldu (bueno bat...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School