Madril, Madril...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-06-25 22:07
4

Pasa den astean Madrilen izan ginen, bueno pasa den astean baino gehiago ostegunean esango nuke, asteazken gauean heldu eta ostiral goizea joan baikinen. Kontua da, bertan kongreso moduko bat egin zela, demokrazia espainiarrak bete duen XXX.urteurrena ospatzeko xedez. 259 ikasle izan ginen joatera gonbidatuak, euskal autonomi erkidegotik hamabost bat, bost Bizkaian, bost Gipuzkoan eta beste bost Araban.

Madrilera 21ak aldera hotelera heldu (oso ondo kokatua zegoena portzierto, Meliá Barajas, ezerezaren erdi erdian... baina bueno, ez zegoen gaizki hoteltxua), zerbait afaldu (bueno baten batek zerbait baino pixkat gehiago) eta tertulia gure suitean, jejejeje, goizaldeko 2ak arte edo. Biharamunean zazpi t'erditan altxatu ginen eta zuku bat hartu ostean senatura joan ginen, bertan aurkezpen ponpoxoa egin itxurakeria borobiltzeko eta komisiotara, bakoitza bere ezezagun taldearekin. Goiz osoa eman genuen eztabaidan, bakoitza egokitu zitzaion gaiari buruz, gero, gaiak 'en petit comité' azaltzen eta ezbaitzen ziren, arratsaldean senatuan aurkezteko. Goizeko ariketa ondo egon zen, besteen iritzi anitzak ezagutu eta zure arrazoitzeko, lasaitasunez hitz egiten ikasteko, entzuteko eta adostasun batera heltzeko.

Arratsak ez zuen gaizki pintatzen, bakoitza bere eskainutik, mikrofonoa ondoan momentu oro pentsatzen genuena esateko aukera edukiko genuelakoan. Gainera, gure ama hizkuntza erabil genezakeen, kasu honetan euskara noski, itzultzaileak zeudelako... primeran! Bazkaltzeko tarte txiki baten ostean, bakoitza bere eserlekuan jarri eta plenoa hasi zen Javier Rojoren (senatuko presientea) hitz batzuen ostean. Ez noa ponente guztiak aipatzen, baina lehenengoak zeuzkan labia eta tablak ezin izango ditut ahaztu, galiziar horrek ahoa itxi ezinik utzi zuen hemiziklo guztia, txundigarria benetan... niri hitz egiteko ordua heldu zitzaidanean, urduritasuna nabari eta ahotsa flan baten moduan neukan, komentariorik gabe... Arazoa heldu zen drogen gaia heldu zenean, kultura eta aisia komisioak aurkeztu eta txorakeriak baino ez zituzten esan... kontrol polizial handiagoa, ilegalizazioak etab. Berotu egin nintzen eta eranutzun nahiean nire mikrofonoaren botoia sakatu nuen hitza eskatuz, baina hiru ordu beranduagoa plenoa bukatu eta nik ez nuen ezer esan, pena bat... ez omen zegoen denborarik!

Bueno, eta bukaerako hizketalditxoa onena izan zen, bertako presidentearena, arabarra bera portzierto. Ez genezala pentsa geure hitzak ahaztuko zituztenik, aho zabalik utzi genituela gure koherentziaz eta hitz egiteko moduaz, gure adostasuna lortzeko gaitasunak... eta gure proposamenak kontuan hartu zituztela, benetan, sinisteko... JA! Baina zein pinutik jausi garela uste dute ba? Mesedez, nork sines lezake horrelako gezurrik? Txotxoloa izan behar da ba hitz horiek guztiak egiatzat hartzeko... besterik gabe...

Esan beharra daukat dena den sorpresa atsegina hartu nuela bertara gerturatu zen jendea ezagutzeak, gure hizkuntza eta kulturarekin oso gertukoak izanez eta errespetatuz, eta batez ere ukitu ziren gaiekin nahiko logiko eta koherenteak ia momentu orotan (drogena kenduta...). Gainera partehartze sozial eta politikoa komisioko kideek nahiko berde jarri zituzten politikari guztiak, esanez aski dela beti batak besteari erruak botatzen ibiltzeaz, benetako arazoei konponbidea bilatu gabe; aski dela bipartidismoaz eta bi kolore soilik egoteaz. Nahikoak izan direla jada borrokak eta deskalifikazioak, etengabeko lege aldaketak (norabiderik gabe), guk ez dugula politika gidatzen, ez daukagula botererik, eta demokrazia batean biziko bagina hala izan beharko litzateke...

Bueno, ba txapa hau guztia laburtzeko, egun politak, esperientzia berri interesgarria eta lagunekin pasatako momentu onak, bai senatuan eta bai hotelean ere.

"¿Nos socializamos? Bah... ¡Insociables!" Unai Martínez.

opositivo

opositivo 2007-06-26 12:56 #1

Nahita egin duzu, ez?<br /><br />

Justo gai bera egun berean :D

Sugoi

Sugoi 2007-06-26 13:30 #2

Zer dinozu? Ze gai... ez zaitut ulertzen aizu! Friki bat zara... eta bide batez... antisoziala... jajaja!

opositivo

opositivo 2007-06-26 13:31 #3

Sartu zaitez nire blogean ta ikusikozu...

Sugoi

Sugoi 2007-06-26 13:33 #4

No te hagas publicidad <a href="http://confesionesdeuntranseunte.blogspot.com">txabal</a>! Juas juas xD


Utzi iruzkina: