ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Elkarrizketa interesgarria izan genuen lehengo egunean, mundua konpontzeko grina sartzen dizuten horietakoa. Zein da kapitalismoak desorekatutako mundu honentzako konponbidea, zein gizakiaren berekoikeriak gaixotutako munduarentzako botika? Ez dago ezer. Ez dago konponbiderik, ez botikarik. Kapitalismoak ez du autoritarismoak eta diktadurak bezala zentsura bortitza ezartzeko beharrik. Manipulazioa erabili egiten du ardiak artaldetik ez urruntzeko, noski. Baina ardiak izaten du aldentzeko aukera hori. Mugimendu eskuindarrek ez daukate ezkerraren beldurrik, eta horregatik ez da zertan e...


Goizeko seiak, eta negu gorrian bakardadeaz gozatzen, jaka jantzita, hori bai.   Hezetasuna, ihintza eta hotza hezurretaraino sartzen zaizkit, naturaren freskotasuna izatean sentitzeko aukera.   Niretzat bakarrik da hau guztia. Kalean argi gutxi batzuk, isiltasuna, eguna gau bihurtu bezain laster nagusitu da, jende guztia ohean bero-bero, lotan edo bikote baten konpainiaz gozatzen, adibidez.   Ni, bakarrik nago orain munduan, txoriek begiak ireki eta niretzat abesten dute, ez beste inorentzat.   Paseo bat, hiria-natura edo natura-hiria, aldaketa premia, pentsatzeko denbo...


Doinu baten notak nire belarrietan barrena, gorputz osoaren hozkirria. Geldiunea, ezereza. Puntu zehatz bati begira gelditzen naiz, hustu egiten dut burua, gogoak ihes egiten dit. Beste mundu bat ezagutzera noa, aulkian geldirik egonda ere. Musikaren mundua, ametsen mundua. Irudimena tresna bakarra, eta hegan nabil hodeitik hodeira. Hodei bakoitza istorio bat da, nik nahi ditudan istorioak, nire nahiak momentu oro. Musikak hunkitzen nau, bihotza uzkurtu zait. Maitale bat, urtxintxa bat, preso  bat, haize bolada bat.. edozer gauza naiz. Txori bat izan nahi dut, ihes, edonolako barrotee...


Arratsaldeko 7:30ak metroan. Nora begiratu ez dakidala dabiltza nire begiak dantzan. Atzera, aurrera, lurrera, leihora... baina leihoaz bestaldean ikus ditzakedan paisaiak buruz dakizkit jada, eta aspertu egiten naiz, xarma galdu dute. Askotan irakurri edo musika entzuten dut, edo biak batera. Gaur ez daukat gogorik. Zenbat pertsona metro berean sartuta! Zenbat bizitza ezberdin! Eta batez ere, zenbat sentimendu eta sentsazio... Gehienak buru makur datoz, antza. Lan berdina egunero egin beharra, eguneroko errutina, etxetik lanera eta lanetik etxera, noizean behin kaña pare bat. Ordutegiek m...


Aspaldi hasi nintzen buruz ikasita nituen ideiak baztertzen, edo saiatzen behintzat. Betidanik ontzat eman ditudanak, neure buruari galdetu gabe sikiera, zergatik pentsatzen dudan horrela. Ideien baztertze horrek ez du esan nahi, jasotako influentzia guztiei arbuiagarri irizten diedanik, baina zerotik hasi nahi dut, objektibotasunez aztertu dena. Oso zaila da, egia esan. Agian ezinezkoa. Balore asko, batez ere inguru hurbilean ikasitakoak, sutan grabatuta daudela dirudi, eta ezin ditut ezabatu. Ez dakit zergatik, baina askotan txarto hartzen ditut neure herriarekin zerikusia duten gertaerak...


Hurbil dago AEK euskaltegiak antolatzen duen korrikaren amaiera, hurbil dago Iruñea, pare bat egun gehiago korrika egin eta listo, jaia! Polita da korrika, hunkigarria da testigua eramaten duen ume, agure edo kirolaria bere erritmoan ikustea, hunkigarria nola jarraitzen duten atzekoek erritmo hori. Polita da ere ibilaldia, euskararen nazioarteko eguna, araba euskaraz, herri urrats... politak dira bai. Bertara goaz, sagardo botila pare bat edan eta pozik, gure beharra bete dugulakoan, soilik bertan azaltzeagatik. Nola ez gara agertuko kriston giroa baldin badago? Gaur, irakasle batek erraztu...


Su Ta Gar, beste mito bat euskal musikan. La hostia dira eta abesti hau, nire gusturako entzunegia badago ere (asko gastata zentzua galtzen dute), edonori ileak puntan jartzeko modukoa da. Maitasun abestia da bai, jadanik gure alboan ez dauden pertsona maiteei eskeinia. Faltan botatzen ditugun guztientzako!!!


Zoroen mundu batean sano daudenak izaten dira eroetxetara bidaliak. Zoroen mundu honetan, sano daudenek zoro itxura ematera behartuta ikusten dute beren burua. Ez al da eromena? Izkutatu beharra dago, norbait konturatu baino lehen. Hartu maskara, mozorroa, ez irten etxetik... egin nahi duzuna, baina ez azaldu zure benetako aurpegia. Bakardadera kondeatuta zaude, inguruan zure beste izaerak mila lagun izan arren, bakardadera kondenatuta zaude zu, benetako zu. Ezin diozu inori esan nor zaren... Gezurra dirudi baina hau horrela da. Ezin duzu benetan pentsatzen duzuna esan, ezin duzu ...


Zergatik da hain zaila barkamena eskatzea? Zaila da orokorrean sentimendu guztiak garbi adierazi eta azalaraztea, are gehiago sentimendu horiek oso onak ez badira. Niri bereziki, barnearen edozein motatako adierazpena egitea ia ezinezkoa zait, oso oso zaila. Egia esan ez dakit zergatik den, baina beti izan naiz koldarra traszendentziez hitz egiteko, beti izan dut nahiago idazkeraren metodoa, koldarkeria hutsa da badakit. Saiatzen ari naiz orain hori aldatzen, saiatzen naiz hitz egin behar ditudan gauzak aurpegian esaten, onak eta txarrak. Esan dut bai, zailagoa da esan behar dena aurrez aur...


Azken aldian hainbat liburu edo artikulutan irakurria dut idazleek topikoetan jausteko duten beldurraren aitormena. Zaila da gaur egun, ezberdina den zerbait idaztea, badirudi dena dagoela esanda, dena idatzia, dena asmatua. Frustrantea da zerbait gogo biziz sortzea, eta berrikusketa batez sormen hori gorroto duzula koturatzea, beste hainbat lanen kopia baitirudi. Nik ez dut nire burua idazletzat hartzen, blogaritzat agian, hitz hori exititu egiten bada behintzat. Baina egia da, askotan ideiak bukatzen direla, zer idatziko dut gaur? Aspergarria litzateke betiko gaietaz mintzatzea, edozein i...


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School