Masailetan zerbait bitxia nabaritu eta bertara eraman dut eskua, busti zait, zergatik? Aspaldi ez zitzaizkidala begiak hezetzen, aspaldi ez nituen negar malkoak isurtzen… Negar egiten dudanean inoiz ez dakit zergatik den, konturatu gabe gertatzen dira nire barnean emozioen arteko talka eta leherketak. Besteren batek aurrean, berdin du zeinek, lortu du hitzak botatzearekin batera nire eztarrian korapilo bat sortzea. Ez dut negar egiteko gogorik, eta arrazoirik ere ez, uste dut, baina badirudi aspaldiko mamuak aipatzeko orduan erreakzionatzen duela nire barneak. Hitzak mozten zaizkit, ...
Bukatu dut jada Batxilergoa, datorren astean hautaprobak egin eta irailean banoa Unibertsitatera. Donostiara noa Filosofia ikastera, bai, Filosofia. Zenbat jenderi entzun ote diot esaten karrera honek ez duela ezertarako balio... guztiz kontra nagoela adierazi beharrean nago (logikoa, bestela ez nuke ikasiko...). Filosofiarik gabe, ez dago demokraziarik [1]. Herria jakituna ez bada, ez dago zuzentasunik (esistitzen baldin bada), ez dago ezer. Platonek argi azaltzen zuen haitzuloaren mitoan, demagogoek gatibuak engainatzeko adina abilezia daukatela, demagogoek, dialektika erabiltzen dakiten...
Noche estrellada - Vincent Van Gogh Shhhhhh... besoak, hankak, eskuak, oinak...denak dira orain logalenekatu dira nire gorputza eusteaz;tentsioaz, zamaz, ahituta daudeorain oheari dagokio lana.Inoiz ez bezala sentitzen ditut,baina ez dute pisurik:nabaritu arren, izango ez banitu bezala.Flotatzen ari naiz, hemendik at...sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik;ilargian egongo ote naiz,hemen behintzat ez,ziur.Logale dira nire begiak ere,argiak mintzen ditu jada,joango naiz beraz,amets egitera, imajinatzeramundu ezinezkoan murgiltzera.Banoa txikitan ezagututakoekin elkartzera,sinesmen g...
Gutxi gora behera azken bi mendeetan ibili gara, eta oraindik gabiltza, artea definitzeko saiakerak egiten, eta oraindik ez dugu adostasunik lortu. Adierazteko modu bat dela esan ohi da, bakoitzak nahi duena adierazteko: maitasuna, koherentzia, haserrea, ezintasuna, lasaitasuna, amorrua, poza... baita ezer ez adierazteko nahiaren adierazpena, absurdutasuna, zentzugabekeria. Pertsona gehienek onartzen dute teorian definizioa, espresatzeko era bat omen da artea, baina praktikan, artelana ikustera goazenean, gure zentzuen bidez liluratuko gaituen zerbaiten bila gabiltza. Obrak, ordea...
Today is gonna be the dayThat they're gonna throw it back to youBy now you should've somehowRealized what you gotta doI don't believe that anybodyFeels the way I do about you now Backbeat the word was on the streetThat the fire in your heart is outI'm sure you've heard it all beforeBut you never really had a doubtI don't believe that anybody feelsThe way I do about you now And all the roads we have to walk along are windingAnd all the lights that lead us there are blindingThere are many things that I wouldLike to say to youI don't know how Because maybeYou're gonna be the one who ...
Goiz altxatu, dutxatu, jantzi eta gauza guztiak prestatu Balmasedara joateko. Dena egin dut jadanik, garrantzitsuena ahaztu gabe noski, argazki kamera! Zoritxarrez egun txarra tokatu zaigu eta horrek ez dio gehiegi lagunduko Zubi zaharra ikastolari, Enkarterrietan dagoen bakarra; baina espero jende dexente gerturatzea bertara, euriaren gainetik ondo pasa eta ikastola honi laguntzera. Euskararen aldeko jai hauetan denetarik ikusi ohi da, gehienetan jaia euskara baino gehiago, hala ere, horrelako egunak aproposak izaten dira txipa aldatzeko eta neuronak euskalduntzeko. Giro atsegin...
Gaur, burbuila batean sentitzen naiz. Ez nuke ziurrenik inoiz sentsazio hau ondo azaltzen asmatuko, zaila da adieraztea. Egun batzuk independienteak balira bezala nabari ohi ditut, gainerakoekin inolako loturarik ez balute bezala. Gaur egun horietako bat da. Mundutik at banengo bezala, nire bizitza bakardadeak hartua izan bailitzan. Ez dira sentipen bereziki txarrak, ezta onak ere... ez dakit, arraro sentitzen naiz eta ez dakit zergatik. Egia esan, bada atsegina, lasaitasuna gailentzen baita horrelako egunetan, oreka, uretan hildakoarena egiten duenaren sentsazio bera. Gaur ez dut p...
Teleberria ikusten aritu naiz orain arte. Eta betiko zoritxarrez aparte, buruhausteak gutxi balira bezala, haueskunde kanpaina gogorarazi didate. Bai, batzuetan, zorionez, ahaztea lortzen dut. Baina burura ekarri didate berriro ere. Ikusi dut, nola hainbat herritan etengabe agertzen den dohainik hitza, a ze kanpaina lotsabakoa! "GUK viagra musutruk emango dizuegu. a bai? Ba GUK podologoari bisita ere doan..." eta halako beste hamaika. Txarrena ez da ordea kanpaina, azken finean, "irabazi nahi bada, den...
Hasten den moduan, bukatu egiten da dena, egia da. Ezer ez da betiko. Eta ez nabil bakarrik amodioaz, noski, gure bizitza irabazi eta galeraren arteko oreka baino ez da, norbait ezagutu eta hurrengo egunean desagertu, bizi estilo batera ohitu eta laster aldatu... mingarria da ohiturak aldatzea... Badirudi ez dugula luzaroan iraun nahi, dena etengabe aldatu behar dela. Askok esaten dute tristea dela bizia, ez dakit nik ba tristea den, nik maite dut, baina egia da batzuetan gogorra egiten dela. Gogorra izan ohi da gauzak datozen moduan onartu beharra. Agian guk nahi bezala gertatu beharko lit...