ametsen atzetik nabil hegan

...baina ihes egiten didate gehienetan...

Nazka!

1
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-04 15:10

Ez daukat blogean politikaz hitz egiteko ohitura handiegirik, egia esan gustuko dut, baina kontu berdinari buelta gehiegi ematen zaizkionean nazkatu egiten naiz. Blog hau ez nuen sortu politikaz edo gaurkotasunaz hitz egiteko, idazteko ohitura hartzeko eta barneak husteko baizik, oraingoan baina, uste dut atzoko titular batek bete behar duela orrialde hau. PSOE bezalako alderdi batengandik gehiegi espero ez badut ere, hauteskundeek zenbat kezkatzen dituzten nabaria den arren, eta euren koldarkeriaz ohartzen naizen arren, baneukan barren barrenean itxaropen nimiño bat. Nafarrek aldaketa ald...


Hain da erreza hitzekin paper gainean jostatzea... denbora nahikoa dut, ideiak eta sentimenduak antolatu eta idazteko, eta nola gelditu zaidan gustuko ez badut alda dezaket... esan dezaket maite zaitudala, edo gorroto zaitudala, mindu zaitzaket edo soilik lausengatu, idazluma edo ordenagailua bitarte ez baitago kasik zailtasunik. Bestelakoa da gauzak aurpegian esatea, politak zein itsusiak izan ahotik irtendako hitzak. Jende askok erraztasun handiz erabiltzen ditu ezizen amultsuak edo birritan pentsatu gabe esaten dio norbaiti 'maite zaitut'. Dirudiena baino zailagoa da ordea. Hotzean pent...


Aipatu nuen aurreko egunean saiakera lehiaketa batera aurkezteko asmoa dudala. Ba hasi naiz jada zer edo zer egiten, baina inoiz ez dut saiakerarik idatzi eta beraz lan pixkat emango dit ondo egin nahi badut. Momentuz ez dakit nondik hasi, edo nola, beraz arreta gehiago jarri beharko diot kontu honi. Azken hilabetean blogak nahiko erritmo frenetikoa raman du egia esan, igartzen da denbora libre ugari daukadala, orain baina, lasaitasunez hartuko dut saiakera bukatu arte, eta gero, unibertsitatean hasitakoan ikusiko dugu. Ez diot idazteari utziko, ez, baina askoz gutxiago idatziko dut, eta ik...


Hara!!! Iujuuuu, iujuuuu! 5.000 bisita jada, pentsatuz nik 3.000 aldera egin ditudala (indezent-ek esan zuen bezala), eta 2.500 sartu ta ezer irakurri barik irten direla kontuan izanda, opari bat da niretzat 500 bat pertsonek nire bloga bisitatu izana, eta batzuek idatzi ere egin dute!!! Mila esker, benetan!! Ta bide batez, eskerrikasko bebai Berriari nire artikulu bat aukeratzeagatik proposamen erara!! Thanks!


Bi begi borobil, gris eta alai,niri begira arretaz,zabal zabalik,ezer ez galtzeko.Irribarre bat,handia, irriñoa,trukean ezer,eskeini baino ez,dena niretzat.Harrituta zaude,ez nauzu ezagutzen,arrotza naiz,baina aurpegi txikian,barreak dirau.Amets baten barnean,logale eta esna,begiak ireki ezinik,loak har zaitzan,gogorik ez.Eta inozentziak hartu nau,samurtasuna piztu du nigan,txiki zara baina handiegi,sentsazioak kontrolatzeko.Barrea nire ahoan ere,harridura, arroztasuna,hurbiltasuna, samurtasuna berriz...zure negarrak, barreak,alaitasunak eta haserreak,azal leun berriak,inozentziak eta ba...


Betidanik gustatu izan zait idaztea, buruan nituen txorakeriak paperean isladatzea. Bertsolaritza izan zen idazten hastera bultzatu ninduena, ez erratu, ez naiz bertsolaria, baina bai bertsozalea. Egia esan behar badut, ez naiz jarraitzailea, ez ditut bertsolari gehiegi ezagutzen, baina ondo baino hobeto pasatzen dut bertso saio dinamiko batean, ez naiz teknikan fijatzen, soilik gozatu egiten dut. Kontua da, etxean, inork ikusten ez ninduenean noski lotsa ematen baiztidan, bertso bat edo beste idazten nuela noizean behin. Txarrak ziren zeharo, eta bukatutakoan bota ohi nituen zakarrontzira,...


Bi egun barru Kadizera noa, ama, bere mutila eta nire neba txikitxoa bisitatzera, eta bide batez eguzkia pixkat hartzera ere bai, hemengoak bezalako hodeirik gabe. Duela ia zortzi hilabete jaio zen neba, Egoitz, Abenduaren laugarren egunean hain zuzen, klaseko azkenetarikoa etorkizunean! Uste dut aspaldi idatzi nuela hemen haurrei buruz, eta era berean guri buruz, gaur ere berdina egingo dut... Izugarri gustatzen zaizkit niri haurrak, izatez, filosofia ikasiko badut ere, asko gustatuko litzaidake haurtzaindegi batean lan egitea, umez inguratuta, beren negar eta irriak entzuten, haiekin jola...


Gaur heldu da nire ahizpaz hitz egiteko ordua. Gaur ez dut irainduko, ez dut esango zer egiten duen gaizki, gaur ez naiz gehiago haserretuko. Duela gutxi liburu batean irakurri nuen hurrengo zatitxo hau: "Era como si estuviera enfadada continuamente. No como se enfadaban los niños, de modo que pronto se les pasa..., sino de manera diferente. Sólo que no había motivos para el enfado." Horrela sentitzen naiz ni normalean nire ahizparekin, agian izango da ni naizenaren guztiz kontrakoa delako, egia esan, ez dakit, goian esan dudan bezala, ez omen dago arrazoirik... nire buruari ematen dizkio...


Ama, Aita eta ni hospitalean Nire haurtzaroa ez zen oso arrunta izan. Amak, hamazortzi urte zituela eduki ninduen, eta beraz, ez nintzen asko erlazionatzen nire adineko umeekin. Edonora eramaten ninduen amak, eta bera lagunekin egoten zenez, ba ni ohituta nengoen pertsona nagusiekin egotera. Gozada bat zen egia esan, denak zeuden nitaz pendiente, familia handiago bat nuen, ondo pasatzen nuen beraiekin eta osaba-izekoakbalira bezala tratatzen ninduten. Pilo bat gustatzen zitzaidan euren artean kontatzen zituzten kotilleoak entzutea, eta noski, hitz egiten ikasi bezain laster bihurtu nintzen ...


Beno, beti nabil nire pentsamendu eta hausnarketak hemen idazten, eta ahaztu egiten dut zientziari nire blogean merezi duen tartetxoa uztea. Momentuz, oinarrizkoa den zerbait, erlatibitatearen teoria fotoi bategaz azaldua. Hementxe daukazue:


amets 1456130739544

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"

Idatzi egidazu!

Liburu eta artikuluak


Blog & Roll School