Hemendik Urrira lasaitasunez!
Aipatu nuen aurreko egunean saiakera lehiaketa batera aurkezteko asmoa dudala. Ba hasi naiz jada zer edo zer egiten, baina inoiz ez dut saiakerarik idatzi eta beraz lan pixkat emango dit ondo egin nahi badut. Momentuz ez dakit nondik hasi, edo nola, beraz arreta gehiago jarri beharko diot kontu honi.
Azken hilabetean blogak nahiko erritmo frenetikoa raman du egia esan, igartzen da denbora libre ugari daukadala, orain baina, lasaitasunez hartuko dut saiakera bukatu arte, eta gero, unibertsitatean hasitakoan ikusiko dugu. Ez diot idazteari utziko, ez, baina askoz gutxiago idatziko dut, eta ikusten badut aspalditik ezer jartzen ez dudala behintzat bideo edo abestiren bat jartzea ez zait ezer kostako.
Ba hori, hemendik aurrera flojotxuagoa ibiliko naizela, oporrak hartuko ditut erdixka blogean. Agur!!!
Iruzkinak
ane 2007-07-29 15:38 #1

bai ee...bufff...nik ustet blogan kontu honek engantxatuta naukala, baina tira, behintzat zure saiakera horren kronikatxoren bat edo eskau dezaket ezta??

portzierto, fabore bat eskau bar dizut... esplikauko diazu faborez nola sartu argazkiak blogean?? saiatu naiz baina ordenagailukin ez naiz oso abila...

Sugoi 2007-07-30 10:09 #2

Argazkiak interneten aurkitutakoak badira oso erraza da: argazkian eskuineko botoiarekin klikatu eta eman 'copiar direccion de la imagen', hau ez baduzu ikusten, klikatu 'propiedades' eta hor agertuko zaizu argazkiaren helbidea. Gero, idazten duzu tokian bertan badago argazkiak sartzeko botoi bat, horri baten irudia daukala uste dut, botoi hori sakatu eta itsatsi lehen kopiatutakoa.

Argazkiak zureak badira album bat sortu behar duzu interneten, adibidez Flickr-en edo Photobucket-en. Zure argazkiak album horretara igo behar dituzu eta ondoren orrialdeak berak emango dizu zuzenean argazkiaren helbidea, hau kopiatu eta lehen bezala blogean itsatsi.

Saiakeraren kronikatxoa hemen jarriko dut ahal badut lehiaketaren ostean... ea zer iruditzen zaizuen!

Esti 2007-07-30 14:14 #3
Epa berriro ere!
Animo saiakerarekin!
Eta blogean argazki bat sartzearena niri ere erabilgarri izango zait. Eskerrik asko azalpenagatik, ea egiten dudan..
"Berrian" agertutako zure testua ere irakurri dut. Interesantea benetan.

ane 2007-07-30 21:35 #4
milesker!!!
Utzi iruzkina: